Zindagi Na Milegi Dobara

Luistxo — 2012/06/28 14:24:00 GMT+2

Indiako film batek gure katalogotxoan egon behar zuela erabaki, eta hauxe hautatu nuen, Euskal Herria agertzen baita (Sanferminak). Komedia erromantiko bat da Zindagi Na Milegi Dobara, erraz ikusten dena, Bollywoodeko gaurko zinemaren zenbait ezaugarrirekin: dantza numerito musikalak, beautiful people beltzarana, tradiziozko sentipenen eta India geek baten konbinazio modernoa.

Bollywood-eko jende ezaguna dira plantelean agertzen direnak. Neba-arrebak dira Zoya Akhtar zuzendaria eta Farhan Akhtar ekoizle eta aktorea (Kabir), zineko beste pertsonaia baten seme-alabak, Javed Akhtar (filman agertzen diren poemak honenak dira). Hrithik Roshan begiargia (Arjun) ere izar bat da, bitxia nola eskuin eskuan hatz potolo bikoitza duen. 2012ra arteko sailkapenean, Bollywoodeko film dirutsunenen zerrendan, doi doi dago Top 10etik kanpo, 11. postuan.

Zuzendaria: Zoya Akhtar. Gidoia: Zoya Akhtar, Reema Kagti. Ekoizleak: Farhan Akhtar, Ritesh Sidhwani. Aktoreak: Hrithik Roshan, Abhay Deol, Farhan Akhtar, Katrina Kaif, Kalki Koechlin, Ariadna Cabrol. Izenburua: Zindagi Na Milegi Dobara (Hindiera: ज़िन्दगी ना मिलेगी दोबारा); Bizitza ez da birritan gertatzen (eu). Estekak: Rotten tomatoes | Imdb | Wikipedia | web ofiziala

Laburpena: Hiru mutil, betiko lagun minak, Espainiara doaz, baten soltero despedida ospatzera bidaia batean. Bakoitzak bere bihotzaren kontraesanak ere argitu beharko ditu bidaia horretan. Zenbait eskalaren ondoren, Iruñera ere iritsiko dira Kabir, Arjun eta Imran.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Zindagi Na Milegi Dobara (2011) 720p BRRip x264   
 Zindagi.Na.Milegi.Dobara.2011.720p.BluRay.x264-D3Si
 Zindagi Na Milegi Dobara BRRip 720p x264 AC3[iHack3R] 

Hizkuntzaren aldetik agian euskaldunoi deigarria egongo zaigun gauza bat ere badu film honek: fijatu zaitezte nola nahasten diren hindiera eta ingelesa, naturaltasun osoz; ematen du normaltzat hartuko luketela Indian euskañolez egitea film batean, kasu paralelo bat jartzeagatik.

Bide batez, dedikatu nahi dizkiot azpidatzi hauek Santi Leoné idazle zinefiloari. :-)

application/rar Zindagi-eu.srt.rar — application/rar, 47 KB