Cirkus Columbia

via Filmazpit — 2013/07/17 13:01:00 GMT+2
Urtea
2010

Bosnia, 1991, komunistek boterea galdu dute, eta gerra hastear da Jugoslavian. Juxtu orduan Divko bere herrixkara itzuli da bere familiaren etxea erreklamatzera, 20 urtez Alemanian atzerriratuta egon ondoren, nolabait han aberastuta.

Zuzendaria: Danis Tanovic. Gidoia: Danis Tanovic, Ivica Dikic. Aktoreak: Miki Manojlovic, Mira Furlan, Boris Ler, Jelena Stupljanin, Milan Strlji. Herrialdea: Bosnia-Herzegovina beste herrialde batzuekin koprodukzioan. Jatorrizko hizkuntza: Bosniera (serbo-kroazieraren aldagai bat azken batean). Estekak: Rotten tomatoes

Erantsitako fitxategian hiru aukera daude. Horietako bi, danis eta yubraca izenekoak bertsio hauekin dira bateragarri, hurrenez hurren:

 Danis Tanovic-Cirkus Columbia (2010)
 Cirkus Columbia[2010]domaci film - "Cirkus Columbia by www.yubraca.net"

Beste bertsioa, filmazpit izenekoa, Filmazpit-ek sarean jarritako originala da, eta ez dugu aurkitu izen jakin bateko bertsioren batekin bat datorren ala ez.

Zip archive CirkusColumbia-eus.zip — Zip archive, 90 KB