Peeping Tom

via Filmazpit — 2012/04/16 17:39:00 GMT+2

Mark argazkilaritza estudio bateko langilea da, lenteekin egiten du lan. Baina ordu libreetan argazki eta film lizun samarrak egin eta horiek eskaintzen dizkio auzoko porno denda bati. Film horietan Marken obsesio ilun bat agertzen da, beldurrak eragiten dituen erreakzioak filmatu aurpegi eta jokabideetan.

Zuzendaria: Michael Powell. Gidoia: Leo Marks. Aktoreak: Carl Boehm, Moira Shearer, Anna Massey, Maxine Audley. Herrialdea: Erresuma Batua Izenburuak: Peeping Tom (en), El fotógrafo del pánico (es), Le voyeur (fr), Begiluze lizuna (eu). Estekak: Rotten Tomatoes | IMDB

Erantsitako fitxategian bi bertsio daude, bata Filmazpit-ek banatu duena. Uste dugu hori bat etorriko dela torrentetan ager daitekeen bertsio bat baino gehiagorekin, bereziki ripeo izenperik ez dutenekin, adibidez honako izena duena batekin: Michael Powell - Peeping Tom (Criterion, 1960). Beste aukera, Gopo izena duena, bertsio honekin da bateragarria: Peeping.Tom.1960.BRRip.H264.AAC.Gopo

Azpititulu hauek 2011 urteko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean proiektatzeko prestatu ziren.

application/rar PeepingTom-eus.rar — application/rar, 58 KB