Wickie auf grosser Fahrt

Luistxo — 2012/04/06 11:32:00 GMT+2

Viki, Halvar, Tjure, Snorre eta Flake herriko vikingoak Sven izugarriarekin borrokan berriz. Oraingoan Groenlandiarainoko bidaia bat eta jainkoen altxor ezkutu batengatiko lehia ageri dira istorioan. 1970eko hamarkadako marrazki bizidun alemanen gainean azken urteetan hezur-haragizko aktoreekin egindako bigarren filma. Lehena izan zen Wickie und die starken Männer eta euskaratua daukagu. Bigarren hau, 2011ko ekoizpena da, alemana aurreko lanak bezala. Marrazkietako kontu eta pertsonaien berregiketa nahiko ona da. Ez dira maisulanak, baina umeekin gustura ikusteko moduko filmak dira biak.

Zuzendaria: Christian Ditter. Aktoreak: Jonas Hämmerle, Waldemar Kobus, Valeria Eisenbart, Günther Kaufmann. IMDB Izenburua: Wickie Auf Großer Fahrt (de), Vicky el Vikingo y el martillo de Thor (es), Vicky and the Treasure of the Gods (en), Vicky vikingoa eta Thorren mailua (eu, aretoetakoa).

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Vicky and the Treasure of the Gods 2011 720p BluRay
 Wickie.Auf.Großer.Fahrt.2011.DVDRip.XviD.AC3.5.1-MYSTiC

Film hau euskaraz bikoiztua estreinatu zen Euskal Herrian. Baina azpidatzi hauek ez dute bertsio horretan jatorria, baizik eta ingelesezko bertsio batetik itzuli ditut nik.

application/rar Viki2Thor-eu.srt.rar — application/rar, 18 KB