Rabbit-Proof Fence
- Urtea
- 2002
Australiako aborigeneak 2. mailako biztanleak ziren beren herrian duela urte gutxi arte, eta zurien gizarteak haurrak lapurtzen zizkieten sarri zurien kulturan integratzeko aitzakiarekin, bereziki guraso mixtoen seme-alaba zirenak. Horietako 3 neskatoren benetako istorioa da film honetakoa, nola harrapatu zituzten beren familiarengandik eta eraman zituzten urrutiko eskola-espetxe moduko batera. Handik ihes egin zuten neskatoek, 2.500 kilometrora zegoen euren etxearen bila, bidearen zati handi bat untxien babeserako hesiaren paretik joanez. Neska haietako baten alabak idatzitako liburuan oinarritzen da filma.
Zuzendaria: Phillip Noyce. Gidoilaria: Christine Olsen. Ekoizleak: Phillip Noyce, Christine Olsen, John Winter. Aktoreak: hiru neskak dira Everlyn Sampi, Tianna Sansbury eta Laura Monaghan; eta hauez gain antzezle dira halaber Kenneth Branagh eta David Gulpilil, besteak beste. Jatorrizko istorioa: Follow the Rabbit-Proof Fence liburua, Doris Pilkington-ena (protagonistetako bat den Molly Craig-en alaba). Herrialdea: Australia. Hizkuntzak: Ingelesa, Martu Wangka (Martu herri aborigenearen hizkuntza).
Azpitituluak bat etorriko dira Torrentetan aurki daitekeen bertsio honekin:
Rabbit-Proof.Fence.[2002].[Eng].[Sub-Eng]-Hammer71
Film hunkigarria da, gogorra, baina umeekin ikusteko modukoa deritzot, irakasgaietarako aprobetxatu daiteke.