The Wicker Man

via Filmazpit — 2012/03/25 20:44:00 GMT+2
Urtea
1973

Beldurrezko thriller bat, kultuzko filma bihurtu dena batzuentzat. Poliziako Neil Howie sarjentua Summerisle izeneko uhartera doa desagertutako neska baten bila. Baina haren berririk ez dute bertakoek nonbait. Uharteko biztanleek paganismo zeltiar moduko baten jarraitzaile direla ikusiko du Howie sarjentuak, eta horrek asko kezkatuko du bera, kristau osoa baita.

Zuzendaria: Robin Hardy. Gidoilaria: Anthony Shaffer. Jatorrizko inspirazioa: The Ritual eleberria (David Pinner). Aktoreak: Edward Woodward, Christopher Lee, Diane Cilento, Ingrid Pitt, Britt Ekland. Izenburua: The Wicker Man (en), Zumezko gizona (eu). Esteka: Wikipedia (en)

Filmaren bi bertsio dabiltza torrentetan, bata estreinaldiko originala eta bestea zuzendariaren moldaketa, The Director's Cut esan ohi den bezala. Filmazpit-ek sareratu dituen azpidatzi hauek zuzendariaren cut horri dagozkio. Zehazki, bertsio hauekin bateragarri da hona igotako fitxategia:

 The Wicker Man Directors cut 1973 DVDrip
 The Wicker Man-Directors cut[Widescreen Divx 5.05]

Filmazpitek sareraturiko azpidatzi hauek 2011 urteko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astean proiektatzeko euskaratu ziren.

application/rar TheWickerMan-DirectorsCut-eu.srt.rar — application/rar, 29 KB