Death of a Gunfighter
- Urtea
- 1969
Patch sherifa (Richard Widmark) 20 urtez izan da legea Texasko herri batean, baina bertako bizilagun berrienek aldatu nahi dute jada, eta autodefentsan mozkor bat hiltzen duenean sherifa, aldaketarako unea dela pentsatzen dute.
Zuzendariak: Don Siegel eta Robert Totten (Alan Smithee goitizena agertu zen bien ordez kredituetan). Istorioa: Lewis B. Patten (jatorrizko eleberria), Joseph Calvelli (gidoia). Aktoreak: Richard Widmark, Lena Horne, Carroll O'Connor. Izenburua: Death of a Gunfighter (en), Tirokatzaile baten heriotza (eu), La ciudad sin ley (es), Une poignée de plombs (fr). Jeneroa: Western-a. Bertsioa bat dator torrentetan aurki daiteke 619 Mb-ko avi batekin, izen honekin azalduko da agian: DeatH oF A GunfighteR.RicharD WidmarK
Azpidatziak euskaratu ziren Donostiako 2010eko Zinemaldian proiektatzeko, eta Filmazpit-ek kargatu ditu orain sarera.