A Torinói Ló

Doraemon — 2016/04/23 08:09:00 GMT+1

Anekdota historiko bat: Friedrich Nietzsche filosofoak Turin hirian (Italia) zaldi bat zigorrarekin nola jotzen zuten ikusi zuen 1889an, eta errukituta, lepotik eutsi zion abereari, hura babesteko. Handik gutxira, gaixotu egin zen Nietzsche eta ez zuen lan gehiago idatzi. Baina filosofoari barik, filmak zaldiaren eta haren ugazaba nekazariaren istorio fikzionatuari jarraitzen dio, nola zaldi zahar hura ezinbestekoa den gizonaren eta bere familiaren bizibiderako.

Zuzendaria: Béla Tarr. Gidoia: László Krasznahorkai eta Béla Tarr. Aktoreak: János Derzsi, Erika Bók, Volker Spengler, Mihály Kormos. Izenburua: The Turin Horse (en), Turingo zaldia (eu); El caballo de Turín (es), Le cheval de Turin (fr). Nazionalitatea: Hungaria. Hizkuntza: hungariera. Estekak: Rotten tomatoes / IMDB

Bertsio hauetarako:

 The.Turin.Horse.2011.720p.BRRip.1.3GB.MkvCage.com
 The.Turin.Horse.2011.LiMiTED.1080p.BluRay.x264-ROVERS
 The.Turin.Horse.2011.1080p.BluRay.x264.DTS-SARTRE
Zip archive The.Turin.Horse.2011.srt.zip — Zip archive, 7 KB
ane dio:
2016/07/18 11:52
Oraintxe ikusi dut filma eta errata bat daukala konturatu naiz. Lehenengo esaldian, 'Turin hiria (Italia), 1989ko urtarrilak 3' jartzen du. Baina 1889 jarri beharko lukeela iruditzen zait, pelikularen argumentuari jarraitzen badiogu.
Gainontzean, azpitituloak ondo daude. Edonork esango du "bai erraxa pelikula hau azpititulatzea, ez dauka ia elkarrizketarik eta", baina brandy-a erostera joaten den bizilagunak botatzen duen zaparrada filosofikoa, buff, hori itzultzen bai lan ederra. Eta zertarako eta, amaitzen duenean, zaldi-jabeak, 'zaborra' dela esateko!
To!
Azpitit dio:
2016/07/18 18:15
Eskerrik asko. Zuzendua jada. Dialogo gutxiko film gehiago egongo dira hortik, euskaratzeko zain, animatu zeu holako batekin (filosofiako parrafadarik gabekoa bada ere). :-)