Smoke

auggie_tolosa — 2011/12/26 18:17:00 GMT+1

Brooklyngo estanku baten inguruan garatzen dira, zoriaz markaturik diruditen pertsonaia bakarti batzuen istorioak: Paul Benjamin, emaztearen heriotza gainditu nahi duen idazlea; Rashid Cole, haur bat zela galdu zuen aita berreskuratu nahi duen gaztea; Cyrus Cole, besoa zigor jainkotiar batengatik galdu zuela uste duen mekanikaria edo Auggie Wren, harro ez egoteko moduko iraganeko sekretuak dituen tabako saltzailea.

Zuzendariak: Wayne Wang eta Paul Auster. Antzezleak: Harvey Keitel, William Hurt, Victor Argo, Forest Whitaker, Ashley Judd, Stockard Channing eta Harold Perrineau Jr. Ekoizleak: Harvey Weinstein, Bob Weinstein, Hisami Kuroiwa.

Fitxategi hauentzako sinkronizatua:

 Smoke 1995 DVDRip H264 AAC Gopo 1865Mb
 Smoke[1995]DvDRip[Eng]-BoBo 700Mb

Estekak: Wikipedia (es) | IMDB | Rottentomatoes

Zip archive Smoke.zip — Zip archive, 31 KB
Luistxo dio:
2011/12/30 09:57

Eskerrik asko Tolosako Auggie dendakoei. Brooklyngo estankeroak (Harvey Keitel) Auggie Wren du izena, eta handik dator lotura Tolosako ekimen honekin, nonbait. Han informazio gehiago.

27zapata dio:
2012/01/22 22:52
Earra pelikula! Bai horixe. Eskerrik asko honi eta azpititulu egileari...!
Endavant!
artsuaga dio:
2012/01/22 23:44
Smoke.n ondoren Blue in the Face filma inprobisatu zuten pertsonaia hoiek eta beste lagun batzuk "estanku" berean bost egunetan.