Tirez sur le pianiste
- Urtea
- 1960
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
François Truffauti eskainitako Nosferatu ziklo batean proiektatu zen Donostian Tiro egin piano-jotzaileari, eta Filmazpit-ek zabaldu ditu orain orduan egin ziren azpidatziak.
Charlie piano-jotzailea da orain taberna batean, baina lehenago, beste bizitza bat zeukan, artista famatu gisa, benetako izenarekin, bere emaztea suizidatu zen arte. Tabernan, beste batzuekin kateatzen da orain Charlieren bizitza: Lena zerbitzaria berataz maitemindua dago; eta Chico bere anaia ere agertuko da, atzetik bi gangster jazarrika dituela (Ernest eta Momo).
Zuzendaria: François Truffaut. Gidoia: Truffaut eta Marcel Moussyk egindako adaptazioa, David Goodis-en Down There eleberriaren gainean. Aktoreak: Charles Aznavour, Marie Dubois, Nicole Berger. Izenburuak: Tirez sur le pianiste (fr); Shoot the Piano Player (en); Tiro egin piano-jotzaileari (eu). Herrialdea: Frantzia. Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa. Estekak: IMDB | Wikipedia
Azpidatziak bat datoz Torrentetan aurki daitekeen frantsesezko audioa duen bertsio honekin: **François Truffaut - Tirez Sur Le Pianiste (1960).* 699 Mb-ko Avi bat da, 29.97 FPS-koa, audioa frantsesez eta gain-idatzitako azpidatzirik ez duena (badaude ingelesezko azpidatziak irudian erreta* dauzkaten bertsio batzuk Torrentetan, eta desegokiak dira euskarazko azpidatziekin ikusteko).