Incendies

(zuzendua) — 2017/01/11 11:14:00 GMT+1

Nawal ama hil zaie Jeanne eta Simon bikiei, Kanadan. Bere azken hitzari kasu eginez, gutun batzuk entregatu behar dituzte, eta iraganaren bila doaz, Ekialde Hurbileko herrialde arabiar batera. Nazio fiktizioa da hori filmean, baina argi dago Libano dela inspirazioa, bertako gerra, eta fakzio kristau eta musulmanen arteko gatazkak. Nawalen iragan ezezagun horretan sorpresak aurkituko dituzte bikiek. 2011ko atzerriko filmerako Oscarretan izendatua egon zen film hau, baina ez zuen irabazi.

Zuzendari eta gidoilaria; Denis Villeneuve. Jatorrizko antzezlana: Wajdi Mouawad. Musika: Gregoire Hetzel, Radiohead. Aktoreak: Melissa Desormeaux-Poulin, Maxim Gaudette, Lubna Azabal, Remy Girard, Abdelghafour Elaaziz. Ekoiztetxea: Micro Scope. Ekoizpeneko herrialdea: Quebec. Hizkuntzak: Frantsesa, arabiera. Estekak: IMDB | Wikipedia

Erantsitako fitxategian hiru SRT aurkituko dituzue. Ozlem izenekoa bertsio hauetarako da:

 Incendies 2010 1080p BluRay x264 AAC-Ozlem
 Incendies.2010.BluRay.720p.x264.AC3-HDChina
 Incendies.2010.FRENCH.BluRay.720p.x264.AC3-HDChina
 Incendies.2010.BRRip.x264-VLiS 
 Incendies 2010 720p BluRay x264 AAC-Ozlem
 Incendies[2010]720p BRRip H264 AC3-CODY 
 Incendies.2010.1080p.BluRay.DD5.1.x264-EbP
 Incendies 2010 SONY BDRip 720p DTS multisub HighCode
 Incendies.2010.720p.BRRiP.x264.AC-3(5.1).mkv-Zen_Bud

Eta beste biak, Artsubs eta Sujaidr izenekoak, beste hauetarako, hurrenez hurren:

 Incendies.2010.DVDRip.XviD.AC3.HORiZON-ArtSubs
 Incendies (2010) 720p.BRrip.scOrp.sujaidr (pimprg)

Azpititulu hauen bertsio oker bat zegoen hemen 2011tik, baina zuzendu egin ditu Ekialdek.

Zip archive Incendies-3.zip — Zip archive, 70 KB
Ekialde dio:
2017/01/11 11:21
Zuzendu egin ditut azpititulu hauek. Uste izan dut pelikulak merezi zuela. Sinkronizazio hauek igotzen ditut:

Incendies.2010.DVDRip.XviD.AC3.HORiZON-ArtSubs
Incendies 2010 1080p BluRay x264 AAC - Ozlem
Luistxo dio:
2017/01/14 11:43

Eskerrik asko Ekialde. X.A-ren azpititulu okerren artean bada zuzenketarik merezi duenik, eta hau zen dudarik gabe horietako bat.

Bere garaian ikusi nuen, baina berrikusi egin dut, eta zirrara eragin dit pentsatzeak nola Siriako gerra hasi baino lehen irten zen film hau. Badakit istorioaren jatorrian Libano dagoela, baina ezinezkoa da orain Sirian ez pentsatzea... 21. mendeko fikzio mendebaldetar onenaren haziak hor egon behar dira, Ekialde Hurbileko super-gerran eta hark Europarantz eragindako errefuxiatu uholdearen krisian, oraindik ezagutzen ez ditugun autoreen irudimen eta bizipenetan.

Bide batez, beste sinkronizazio bat gehitu dut, bertsioen informazioa eguneratuz.