V for Vendetta

orreaga778 — 2011/12/10 19:53:00 GMT+1

2006ko filma da V for Vendetta. Jatorrizko istorioa da V for Vendetta komiki sorta, Alan Moore eta David Lloyd-ena.

Zuzendaria: James McTeigue Ekoizleak: Joel Silver, Grant Hill, Larry eta Andy Wachowski anaiak. Ekoiztetxeak: Warner Bros (banaketa), Vertigo Comics, Virtual Studios, Silver Pictures. Gidoilariak: Wachowski anaiak; Moore eta Lloyd-en komikian oinarritua. Aktore nagusiak: Natalie Portman, Hugo Weaving, Stephen Rea, John Hurt. Musika: Dario Marianelli (originala), Txaikovski, Beethoven. Estekak: IMDB, Rotten Tomatoes, Wikipedia.

Bi aukera doaz fitxategi erantsian. Horien artean DoNE bertsioa bi zatitan banatuta dago, beraz, azpitituluak ere bi fitxategitan daude kasu horretan. Bestea Axxo bertsioa da:

 V.for.Vendetta.DVDRip.XviD-DoNE.1.avi
 V.for.Vendetta.DVDRip.XviD-DoNE.2.avi
 V.For.Vendetta[2005]DvDrip[Eng]-aXXo
application/rar Vendetta.rar — application/rar, 98 KB
orreaga778 dio:
2011/09/20 12:54
Nire lehen azpitituluak dira, espero dut ondo egotea.

Zerbait gaizki badago edo hobetu badaiteke, esaidazue, hurrengo lanetan kontuan izateko.
Luistxo dio:
2011/09/21 06:55

Ez daukat eskura DVDRip XviD-DoNE bertsioa, baina beste azpititulu batzuekin konparatuta, esango nuke perfektuak direla, zorionak. Saiatuko naiz agian beste bertsio baterako moldatzen.

Bide batez, libertatea hartu dut zure sarrera manipulatzeko bertan filmaren fitxa txiki bat sartzeko, espero dut ez dizula inportako.

Eskerrik asko Orreaga zure lehen lan honengatik!

Luistxo dio:
2011/09/22 10:44

Ba jaitsi dut beste bertsio hau:

 V.For.Vendetta[2005]DvDrip[Eng]-aXXo

Eta horretarako prest dagoen sinkronizazioa egin dut Orreagaren azpitituluekin :)