How I Met Your Mother (2005-2014)

Azpitit — 2011/09/18 10:28:00 GMT+1
Urtea

How I Met Your Mother edo Nola topatu nuen zeure ama da komedia bat CBS kateak ematen duena AEBetan. 22 minutuko kapitulu laburrak dira.

Bederatzi denboraldi egin zituzten, eta 2014an amaitu zen.

Fitxategirik ez
JatorrizkoBertsioa.com-etik dio:
2011/09/18 13:34

Lehen denboraldiko lehen atala, bertsio honetarako egokitua (beste batzuetarako ere bai agian):

 HDTV.XviD-LOL 

JatorrizkoBertsioa.com webgunean apailatutako azpitituluak dira.



Deskargatu
Subtitulos.es-etik dio:
2011/12/21 09:11

Zazpigarren denboraldiko hirugarrena, S07E03 (Ducky tie). Nagusiki Galtxuk itzulia eta Subtitulos.es-en kargatua. Bertsio honetarako egokitua: HDTV.XviD-ASAP



Deskargatu
Taichisan dio:
2014/05/26 21:58
KAixo, blog ikeragarria duzue! Euskal Encodingsen parte artzeko gogoarekin??

Gauza da ez ditudala denboraldi osoak ikusten eta hori da nire galdera nagusia... Atalak solte azpititulatzen dituzue ala telesailak osorik? Adibidez LOSTeko atal batzuk soilik ikusi dodaz ta nola ezagutu nuen zuen ama-renak ere...
Eskerrik asko!
Luistxo dio:
2014/05/26 22:42

Kaixo Taichisan, Luistxo naiz, hemengo "koordinatzailea". Egia esan, hemen ez dago komunitaterik edo talderik, ezta lan banaketarik ere. Lan boluntarioa egiten du jendeak, nik koordinatzen dut, eta bueno hostinga ordaintzen dut "arteari maitasunez". Batzuetan nik beste toki batzuetan agertzen diren azpitituluak ere igotzen ditut hona (Filmazpit-etik, Opensubtitles-etik eta batzuetan Euskal Encodings-etik, beti jatorria aipatuz noski).

Telesailen kasuan, oso gauza gutxi daude, eta denboraldi gutxi batzuk osatu badira, fanatiko bat edo besteren ahaleginagatik izan da.

Orduan, ba telesailak, konpletoak, gutxi dituzu: Game of Thrones, Vikings, Spartacus Gods of the Arena, Mildred Pierce, Bored to Death denboraldi parea, Akta Manniskor (Real Humans) lehen denboraldia... Oso fragmentatua dago almazena, ikusten duzun bezala.

Pertsonalki, nik gomendatzen diot jendeari ahalegina bideratzeko pelikuletara, ze, telesailen lana ikaragarri handia da, amaiezina ia. Praktikoagoa da film bat euskaratu eta listo, zinemaren historiako pieza bat, hobea edo okerragoa, behintzat konpleto geratzen da luzemetraien katalogoan.

Horixe da ba :-) zerbait gogokoa aurkitzen baduzu, disfrutatu. Euskal Encodings-ek ere sekulako lana egiten du, bai horixe. Eta inoiz animatuz gero zerbait azpititulatzera, Encodings-en jartzeaz aparte, honekin ere akordatu eta abisatu edo igo zuk zeuk. Mila esker.