Breaking Bad (2008-2013)

JatorrizkoBertsioa.com-etik — 2011/09/16 18:16:00 GMT+1
Urtea

Breaking Bad da telesail dramatiko estatubatuar bat Sony Pictures Television ekoitzia AMC kanalarentzat. Euskaratuta ez dago gauza askorik: lehen denboraldiko lehen atala, eta laugarreneko gutxi batzuk. Horrez gain, 2009an euskaratu ziren minisodes labur eta umoretsu batzuk ere bai (irudia, hemen azpian, haiena da).

Lehen denboraldia 7 atalekoa izan zen, hiru hurrengoak 13koak. Bosgarren eta azken denboraldia 16 atalekoa da, baina bi partetan eman dute (lehen zatia 2012an, 2013an bigarrena). 47 minutuko atalak izan ohi dira. Minisodes delakoak, hiruzpalau minutukoak.

Fitxategirik ez
JatorrizkoBertsioa.com-etik dio:
2011/09/16 21:19

Lehen denboraldiko lehen atala, bertsio hauetarako egokitua (beste batzuetarako ere bai agian):

 hdtv.x264.bia
 720p HDTV DD2.0 x264-CtrlHD 

JatorrizkoBertsioa.com webgunean apailatutako azpitituluak dira.



Deskargatu
JatorrizkoBertsioa.com-etik dio:
2011/11/21 18:08

Laugarren denboraldiko lehen bost atalak. S04 hau 2011. urtean eman dute AEBetan, eta honako lehen atal hauek hemen kargatu zituzten, Jatorrizkobertsioa.com-en. Bertsio hauetarako balio dute:

 720p MOMENTUM
 HDTV XviD-FQM

Guztira 13 atalekoa da 4. denboraldi hau.



Deskargatu
Luistxo dio:
2013/10/01 01:02

Breaking Bad-eko atalak intro txiki batzuekin hasten dira. Hiruzpalau minutuko halako atal batzuk modu independentean ekoiztu zituzten 2009an, eta 2. denboraldiaren promozio gisa eman zituzten. Hemen ditugu euskaratuta horiek, laburmetraien artean.