The Shock Doctrine

Azpitit — 2011/06/11 21:58:00 GMT+1
Urtea
2009

Naomi Kleinen liburu eta ideietan oinarrituriko dokumentala. Kleinek dio kapitalismo neoliberala baliatzen hondamendi naturalez, gudaz eta beldurraz bere menperakuntza ezartzeko.

Zuzendaria: Mat Whitecross, Michael Winterbottom. Gidoia: Naomi Klein (Liburuaren idazlea). Parte hartzen dute: Kieran O'Brien (narratzailea), Naomi Klein, Donald O. Hebb, Janine Huard, Milton Friedman, Edward M. Korry, Joseph Blair. Ekoiztetxeak: Renegade Pictures, Revolution Films. Iraupena: 79 minutu.

Bertsioa:

 The Shock Doctrine 2009 WS PDTV XviD Pboy

Eguneraketa: beheko polemikaren ondoren, utzi dugun bertsioa Ibaik txukundutakoa da.

application/rar The.Shock.Doctrine.eusk.srt.rar — application/rar, 34 KB
Ibai dio:
2011/09/08 17:18
Lagundu egin nahi nuke film honetako azpitituluak pixka bat zuzenduz eta moldatuz. Uste dut gauza batzuk hobeki jar daitezkeela.

Enaiz batere abila makina hauekin. Zuzenean notebookean idatziz saiatuko naiz.
Ibai dio:
2011/09/12 01:15
Zuzendu eta moldatua, Bertsio honi dagokio:
http://torrentz.eu/67321a397a4f841841fc0ba577a6e733e33a65a5

The Shock Doctrine 2009 WS PDTV XviD Pboy

Deskargatu
Xabier Aramendi dio:
2011/09/12 03:16
Ibai, BENETAKO ZABORRA iruditzen zait egin duzuna.
Hobe zenuke BENETAKO AZPIDATZI bat egiten ahalegintzea, nik egindakoa zure gogara IZORRATZEN IBILI BEHARREAN.

Ibai dio:
2011/09/12 16:53
Iruditzen zait ez duzula interneten lan egiteko modua ongi ulertzen.

Adibidez, zuk Wikipedia Entziklopediarako idatzi duzun sarrera bat, nik, neure aldetik, osatu, zuzendu, antolatu edo txukundu egiten badut, eta gero, Tokion bizi den beste tipo batek, lan hori berriz aldatzen edo berregiten badu, orduan ez da "Zure Lana".

Sarean lana banatu egiten baita. Sarean zabaltzen dena ez da "Zurea", denona da.

Kasu honetan, jendeak ikusiko du zein duen nahiago: "Zure Lana" (alegia zuk, beste norbaiten gaztelaniazko bertsiotik, euskarara bihurtu duzuna), edo nire moldaketak dakartzana.

Ez da ezer pasatzen. Etzaitez hain vinagres izan.
Xabier Aramendi dio:
2011/09/13 01:16
Lehenik, ez dakit zuri zer iruditzen zaizun interneten lan egiteaz, baina webgune honetan zuk egin dituzun lanak eta nik egin ditudanak ez zaizkit iruditzen alderatzeko bezalakoak.

Bigarrenik, hau ez da Wikipedia, hortaz eredu horretan ibiltzea nahi baduzu zoaz hara. Lana banatzeaz hemen ez duzu lan bat ere egin urte osoan zehar.

Hirugarrenik, nik egin dudana milaka lerroetako EUSKARATZE lana da eta zuk egin duzuna ez zait ez zuzenketa ez moldaketa iruditzen, baizik eta kopia-ZABOR bat dozenaka bat lerroren lardaskatze-aldatzez hondatuta.

Eta azkenik "vinagres" bezalako irainak gordeitzak hire amarentzat.

Ez erantzun ez dut gai honetaz eztabaidatzen jarraitzeko gogorik-eta.
EA HURRENGOAN BENETAN HIK EUSKARATUTAKO ZERBAIT AURKEZTEN DOKEN.

Luistxo dio:
2011/09/13 08:42

Eskerrik asko, Ibai, egindako ekarpenagatik.

Xabier Aramendiren erantzun petralei dagokienez, neuk ere jaso ditut halakoak. Alferrik da haren lana eskertzea eta oinarri baliagarritzat aitortzea; edozein moldaketa egitea da "zaborra" egitea, "izorratzea" eta abar. Letra larriz idatzitako erantzun mingarriak jaso ditzakezu okurritzen bazaizu, adibidez, euskara batuaren ortografiarekin bat etorri daitezkeen bertsioak proposatzea.

Neuri dagokidanez, agoantatu dut, baina ez nago prest beste ekarpen batzuk egin ditzaketen beste pertsona batzuk inork modu txarrean intimidatzea. Ez dut halako beste komentariorik onartuko. Eta neuri dagozkidanak ere, ikusiko dut kendu ala ez. Errespetu eskaseko molde hori amaitu da, nik neuk urteroko euro gutxi batzuekin ordaintzen dudan webgune ziztrin honetan.

via Filmazpit dio:
2013/09/04 10:27

Beste bertsio bat film honena, Filmazpit webgunean agertu dena. Gorago Ibaik zuzenduta dagoena bezala, hau ere bertsio honetarako:

  The Shock Doctrine 2009 WS PDTV XviD Pboy

Estekak: Wikipedia (fr) | Liburuari buruz autorearen webgunean.



Deskargatu