Reds

Azpitit — 2011/02/25 12:47:00 GMT+1
Urtea
1981

Jack Reed kazetari estatubatuar ezkertiarraren bizitza. Estatu Batuetako mugimendu sozialista/komunistaren egituratzea 20. mendearen hasieran, eta Errusiako Iraultzaren ikuspegia ere bai. Aldi berean, Jack Reed eta ingurukoen bizitza sentimentala. Hiru Oscar 1982ko sarietan.

Source: theredphoenixapl.org via Azpitituluak on Pinterest

Zuzendaria: Warren Beatty. Gidoia: Warren Beatty, Trevor Griffiths. Argazkia: Vittorio Storaro. Aktoreak: Warren Beatty, Diane Keaton, Gene Hackman, Jack Nicholson, Edward Herrmann, Jerzy Kozinski, Paul Sorvino. Estekak: Rotten tomatoes

Azpitituluak bat etorriko dira Torrentetan izen honekin aurki daitekeen bertsioarekin:

 Reds (1981) Warren Beatty Diane Keaton

Eta horren barruan bi Avi agertzen dira (bi zatitan dago filma, beraz), eta zenbait hizkuntzatako azpidatziak:

 Reds (1981) Part 1 of 2.avi
 Reds (1981) Part 2 of 2.avi

(beste azpititulu bertsio bat bazen hemen, baina izandako polemikaren ondoren, kendu genuen)

application/rar Reds-eu.rar — application/rar, 79 KB
Xabier Aramendi dio:
2011/02/25 13:52
JATORRIZKO IZENBURUA: Reds
URTEA: 1981
IRAUPENA: 187 min.
HERRIA: AEB
ZUZENDARIA: Warren Beatty
GIDOIA: Warren Beatty & Trevor Griffiths
ARGAZKIA: Vittorio Storaro
ANTZEZLEAK: Warren Beatty, Diane Keaton, Gene Hackman, Jack Nicholson, Edward Herrmann, Jerzy Kozinski, Paul Sorvino, Maureen Stapleton, Nicolas Coster, M. Emmet Walsh, Ian Wolfe, Bessie Love, George Plimpton
EKOITZTETXEA: Warren Beatty
MOTA: Drama, Politika, Biografia, Historia, Errusiar Iraultza.
SARIAK:
-Oscar Sariak: 1982
* Zuzendari hoberena: Warren Beatty
* Emakumezko 2. antzezle hoberena: Maureen Stapleton
* Argazki hoberena: Vittorio Storaro
-Oscar Izendapenak: 1982
* Filma hoberena: Reds
* Antzezle hoberena: Warren Beatty
* Gizonezko 2.antzezle hoberena: Jack Nicholson
* Emakumezko antzezle hoberena: Diane Keaton
* Jatorrizko gidoi hoberena: Reds
* Arte zuzendaritza hoberena.
* Jantzitegi hoberena.
* Osaketa hoberena.
* Soinu hoberena.
-Urrezko Globoa: 1981
* Zuzendari hoberena: Warren Beatty


Laburpena: Filma honek Kremlinen hilobiratua izan den estatubatuar bakarraren bizitza azaltzen du, John Reed kazetari estatubatuarra. Reed 1915-eko Amerika istilutsuan bere idealak ezartzeagaitik borrokatzen den kazetari eta ekintzaile bat da. Louise Bryant ezagutzen du, emekume zainart bat, bere aldetik, borrokatzen dena emakume bezala ezmenpeko izateko eta idazle bezala haintzatespena lortzeko. Elkar ezagutzetik maitasuna sortzen da. Louisek bere senarra uzten du eta New York hirira doa Reedekin, bertan ezkertiar intelektual ekintzaile talde bateko kide egiten direlarik. Laister, Reeden jarduera etengabeak, AEB europar gudatik hurruntzean tematua, bikotean lehen alderdikeria eragiten du...


Bideo Formatoa: AVI
Bideo Kodea: XviD
Audio Formatoa: MP3 128 kbps
Kalitatea: DVDRip
Erresoluzioa: 680x372 pixel
Neurria: 2cd:0,697GB + 0,612GB
Hizkuntza: Ingelera
Azpidatziak: EUSKARA (Xabier Aramendi)


FILMA JEISTEKO HELBIDEA:
BJUNKIE: (2CD)
http://btjunkie.org/torrent/Reds-1981-Warren-Beatty-Diane-Keaton-
DivX/43581923cac004086a2cb331a6fe0f0e549ece4ff198
Luistxo dio:
2011/08/21 15:14

Beste bertsio baterako sinkronizatu dut, eta bide batez, doiketa batzuk egin ditut: zuzenketa ortografikoak, aukera lexiko batzuk, eta Internazionala kantuaren euskarazko bertsio ustez ofizialaren hitzak sartu ditut kantua agertzen denean.

Nire bertsioaren torrenta izen honekin agertzen da hortik:

   Reds (1981) Warren Beatty Diane Keaton

Horren barruan bi Avi agertzen dira (bi zatitan dago filma, beraz), eta zenbait hizkuntzatako azpidatziak:

 Reds (1981) Part 1 of 2.avi
 Reds (1981) Part 2 of 2.avi

Eskerrik asko Xabier, hasierako lan mardul eta bikainagatik.

Xabier Aramendi dio:
2011/08/21 17:40
Luistxo hire apetazko aldaketak egitea nahi baduk
hartu agiria ETA EUSKARATU EZAK HEUK HASIERATIK
AMAIERARA eta ez etorri nik egindakoa izorratzen.

"Zuzenketa" deitzen duzun hori zuretzat izango dira,
zeren niretzat alderantzikoa besterik ez dira.

Luistxo dio:
2011/08/21 18:48

Zuk egindakoak, Xabier, ez ditut izorratzen, kargatu bezala baitaude hor, jaitsi nahi dituenarentzat. Nik, beste aukera bat gehitzen dut, aukera osagarri bat. Okerragoak badira, izan bitez.

Zuzenketa deitzen diet nik adibidez, lapsus txikiei (bazian > bazina, adibidez); baina baita hiztegi batuaren ortografia batzuk ezartzeari (arreta H barik da, adibidez, ez harreta); eta uste dut (uste pertsonala) hobeto dela socialist party eta lesbian ematea alderdi sozialista eta lesbiana gisa, eta ez Gizarte Alderdia eta emaberekundekoia. Baina, esan bezala, aukerak baizik ez dira, eta beste formula horiek ere, hor daude zure itzulpen orijinalean.

Euskarazko azpititulatzaile saiatuena zara, Xabier, duda barik. Zuk egin duzu hemen lan gehien. Mesedez, segi lanean, baina ez haserretu beste batzuek zure lanari etekina ateratzen badiogu. Nik horrela ikusten dut zure lana, opari handi bat dela, eta opari hori neure etxera eraman eta han ukitu batzuk ematen badizkiot, eta beste bertsio bat sortu, ba hori ere partekatuko dut. Beste batzuek neureak erabili eta bertsio (haien ustez) hobeak egingo balituzte, ni poztuko nintzateke.

Azpitituluak.com-era igotzen diren materialek ez dute lizentzia libreen ezarpen agerikorik... Argi samar dago copyright-a duten testuekin ari garela legaltasunaren mugan. Baina lizentziaren bat jarri behar banio webguneari, aldaketak libreki baimentzeko lizentzia libre bat aukeratuko nuke.

Xabier Aramendi dio:
2011/08/21 21:41

H gabeko Hiztegi batua eta uste pertsonalen kontu horiek ZEUK EGINDAKO AZPIDATZIEI EZARRI ez besteek egindakoei, zeren nik ez ditut zuk diozun HB horren arauak jarraitzen ados ez nagoenean, ez izan nahigabe eta jakingabe eginak direlaren uste okerra.

Eta etxean ukitutakoak norberarenak ez direnean ba
norberarentzat gordetzen direla uste dut nik ez beste
batek egindako LAN HANDIARI norberekeriak itsatsita argitaratzeko.
Iban Arantzabal dio:
2011/08/22 00:35
Gabon, Xabier. Ez zaitut ezagutzen, baina gura nuke nir ikuspuntua hemen utzi. Ikuspuntua, sartu barik zein bertsio den den ona edo hobea... Hori beste kontu bat da.

Uste dut egiten duzun lana lagatzen duzula jendeak erabiltzeko eta hori demasa da. Oso lan handia eta eskertzekoa. Hala ere, lan hori beste edonork ere beste edozein lan eratorri egiteko erabiltzea litzateke azpitituluak.com gehien aberastuko lukeena. Ez?

Imaginatu, esaterako, zuk egindako testua hartu eta ume-hizkeran jartzeko ahalegina egingo balu norbaitek, edo zubereraz beste bertsio bat sortuko balitza zure testutik abiatu ostean, edo koadrila batek erabiliko balu film honetarako proposatu duzun itzulpena beraien mikro-hizkeran ber-azpitulatzeko. Ederra litzateke. Ez?