La Commune, Paris 1871
- Urtea
- 2001
Parisko 1871ko gertaeren kontakizuna. Martxoaren 18ko matxinadarekin antolatu zen langile Komunaren historia, bere aurkakotasuna Versaillesen ezarri zen erregimen burgesarekin, eta bien arteko gerra, errepresio ikaragarri odoltsuaz amaitu zena.
Baina Peter Watkins zuzendaria ez da mugatzen historiako gertakizun bat azaltzera. Argi uzten du hasieratik, garai-nahaste baten bidez, bi telebista kate arerioren agertzearekin (Komunaren telebista iraultzailea eta Versaillesko burgesa), zaharraren eta berriaren arteko hausnarketa bat egin nahi duela: historia ofizialaren inguruko hausnarketa, hedabideek zapalkuntzan duten konplizitatea, antzezle anateurren jokabide bikoitza (historiaren lekukotza eman, eta egungo egoeraz hausnarketa eman kameren aurrean)...
Zuzendaria: Peter Watkins. Gidoia: Peter Watkins, Agathe Bluysen. Iraupena: 5 o, 45 min. (!). Aktoreak: Eliane Annie Adalto, Bernard Bombeau, Pierre Barbieux eta hainbat bolondres amateur. Estekak: Rotten tomatoes | Watkins-en filmen webgunean
Azpitituluak bertsio bikoitz honetarako dira:
La.Commune.Paris.1871.(2000).DVDRIP-MKO
Lehen karga egin zuen X. Aramendiren testuak zuzendu egin dira orain kargatuta dagoen bertsio honetarako.