The Dirty Dozen

Elkarlanean — 2013/07/12 19:37:00 GMT+1

Bigarren mundu gerran kokatua. Urkamendira edo espetxealdi luzeetarako kondenatutako 12 gizoni tratua proposatuko diete: askatuko dituzte, alemanen kontrako operazio arriskutsu batean parte hartzearen truke. Reisman komandanteak (Lee Marvin) entrenatuko ditu horretarako.

Zuzendaria: Robert Aldrich. Gidoia: Lukas Heller, Nunnally Johnson. Aktoreak: Lee Marvin, Ernest Borgnine, Charles Bronson, John Cassavetes, Telly Savallas, George Kennedy, Donald Sutherland, Roger Ryan, Jim Brown. Izenburua: The Dirty Dozen (en), Les douze salopards (fr), Doce del patíbulo (es), Hamabi Zikinak (eu). Estekak: Imdb | Rotten tomatoes

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 THE DIRTY DOZEN - 1967[PALDVD]XVID MP3 ENG
 Dirty.Dozen.544.586kbps.25fps.V7vbrmp3.WunSeeDee
 The Dirty Dozen 1967 MultiSub and DVDExtra - WunSeeDee 

Garik 2010ean hasi zuen lana Ekialdek osatu du 2013an.

Zip archive DirtyDozen-eu.arsen.srt.zip — Zip archive, 41 KB
Gari dio:
2010/06/27 21:34

Bigarren mundu gerran kokatua. Zuzendaria: Robert Aldrich. Aktoreak: Lee Marvin, Ernest Borgnine, Charles Bronson.

Bertsioa:

 THE DIRTY DOZEN - 1967[PALDVD]XVID MP3 ENG

Izenburua: Les douze salopards (fr), Doce del patíbulo (es).

Ekialde dio:
2013/07/11 15:54
Osatu egin ditut gerrako pelikula honen azpitituluak. Garik esaten duen bertsio horretaz gain, sinkronizazioak balio du WunSeeDee bertsiorako ere bai.
Arsenicum dio:
2017/12/21 01:18

Kaixo,

Hemen ere lerro batean denbora tartea falta zen. Arazoa zuzendu dut, eta fitxaegia atxikirik jarri dut mezu honetan.

Jatorrizko izenburua, The Dirty Dozen da, eta azpitituluetan euskaratuta hamabi zikinak edo hamabi ustelak moduan agertzen den arren, bere garaian etbn euskeraz itzulitako filmak Urkamendiko hamabiak izena zuen. Gaztelaniatik itzulitakoa ziur aski, "Doce del patibulo" itzuli bait zuten haiek.

Honekin ere muntaia egiteko asmoa dut, eta ardura ez bazaizue esteka jarriko dut hurrengo egunotan.

Azpitit dio:
2017/12/21 10:06
Eskerrik asko zuzenketa honengatik eta besteengatik. Dagoeneko fitxategi zuzenduak daude sarrera nagusietan. Jarri bai, film osoak Euskal Encodings-en lasai. Torrentetatik banatuko bazenituzte jada laletxe litzateke.
Arsenicum dio:
2017/12/21 14:03
Bagabiltza zerbait begiratzen, baina horrenbesteko TB bolumena dugu, zail ikusten dudala Torrent bidez ezer egtea. Agian Telegram erabiltzea izan daiteke aukera.