Saul Fia

Luistxo — 2016/05/07 22:04:00 GMT+1

Heriotzaren kontzentrazio eremu nazietan, hilketa prozesuan lan zuzena egiten zuten juduak Sonderkommando taldeetan zeuden antolatuta. Haien bizitza ikaragarria ikusten dugu film honetan, Saul izeneko judu hungariarrari egun pare batez jarraituz, kamera bere gainean etengabe, ikuspegi eta plano planifikazio inpaktante batean. Sonderkommandoen historian izan ziren zenbait gertaera isolatu ere, nolabait, fusionatuta ageri zaizkigu filman: matxinada, ihesaldi saiakera, edo argazkiak ateratzeko batzuek egindako ahalegin ia sinestezina. Eta horrekin batera, istorio pertsonal bat: Saulek mutiko bat dezentziaz lurperatu nahi du, genozidioko kaosaren erdian.

Zuzendaria: Laszlo Nemes. Gidoia: Laszlo Nemes, Clara Royer. Aktoreak: Geza Rohrig, Levente Molnar, Urs Rechn. Herrialdea: Hungaria. Hizkuntzak: hungariera, alemana, yiddishera, poloniera. Izenburua: Saul fia (hu) Son of Saul (en), Le Fils de Saul (fr), El Hijo de Saúl (es), Saulen Semea (eu). Sariak: Grand Prix Cannes 2015, Cesar 2016 atzerriko film onenari, Oscarra eta Golden Globe 2016 ingelesez ez den film onenari. Estekak: Imdb | Rotten tomatoes

Bi aukera doaz erantsita. IEXTV izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 Son OF Saul 2015 Hungarian 720p BluRay 720p BluRay - iExTV
 Le fils de Saul 2015 MULTi 1080p BluRay x264-LOST
 Son.of.Saul.2015.BDRip.x264.Hun-x-files
 Son.of.Saul.2015.720p.BRRip.950MB.MkvCage
 Son of saul 2015 hungarian 720p HEVC BluRay x265[HEVCBluRay]
 Son of Saul (2015) HUNGARIAN 1080p BluRay x264 DTS-FGT
 Son of Saul 2015 720p BRrip x265 HEVC 10bit PoOlLa
 Saul Fia 2015 Hungarian 1488x1088p h264 48khz Mkv Makalakato
 Saul Fia aka Son of Saul 2015 BRRip Sonata Premiere
 Son.of.Saul.[Saul.Fia].2015.1080p.BRRip.AC3.x264.HORiZON-ArtSubs
 Son of Saul 2015 HUNGARIAN 1080p BluRay x264 DTS-JYK 

Eta PSYCHD izenekoa, beste hauekin:

 Son.of.Saul.2015.720p.BluRay.x264-PSYCHD
 Son.of.Saul.2015.BDRip.x264-PSYCHD
 Son.of.Saul.2015.1080p.BluRay.x264-PSYCHD
Zip archive Son OF Saul 2015.zip — Zip archive, 27 KB