Tenshi no Tamago (Angel's Egg - Aingeruaren arrautza)

FHarlock — 2009/05/05 22:10:00 GMT+1

Zail da honelako filme bat aurkeztea, asko saiatuta ere. Filme bitxi, arrotz, ezberdin, parekogabea, ez-ohikoa, alternatiboa, experimentala, ohikotik kanpo... eta horrelakoak esanda ez genuke filmaren esentzia azaltzea lortuko. Ia hizketa gabeko filma, argudioa azaltzea ia ezinezkoa duena, bere bitxikerian lan interesgarri bihurtzen dena. Interesgarria izanda ere, baliteke denen gogokoa ez izatea proposamen ausart hau. Irudiak askotan hitzak baino esanguratsuagoak direnez, hobe duzue Youtuben trailerrari begirada ematea.

Produkzioan, aipatzekoak dira bi izen. Batetik, Mamoru Oshii zuzendaria, animazio japoniarreko lan interesgarrienetako batzuen zuzendaria, Patlabor-en filmak, Ghost In The Shell eta beste batzuk. Gidoaian eta marrazki buru, Yoshikata Amano irudigilea daukagu. Heurenak dira Final Fanatsy bidejokoko diseinuak eta Vampire Hunter D animearenak ere.

Sinopsia: Noe-k euriteaten berri jakiteko, hegaztia bidali zuen. Ez zen hegaztirik itzuli. Orain, arrautza bat dago.

Bertsio hauetarako egokia:

 angel's_egg[h264.vorbis][niizk].mkv
 Mamoru Oshii - Tenshi no tamago AKA Angel's Egg (1985) 
 Tenshi.No.Tamago.(1985).Angel's.Egg_Mamoru.Oshii

Jatorrizko izena: Tenshi no Tamago 天使のたまご (Aingeruaren arrautza). Iraupena: 77 minutu. Zuzendaria: Mamoru Oshii. Estekak: IMBD | Wikipedia

application/rar AEO-SF - Tenshi no Tamago - Angel's Eggs (Euskara).rar — application/rar, 3 KB