The Lord of The Rings - The Fellowship of The Ring

Elkarlanean — 2013/07/01 09:07:00 GMT+2
Urtea
2001

Eraztunen Jauna trilogia handiaren lehen atala, Eraztunaren Elkartea. Gizaki, hobbit eta elfoak, nano baten laguntzarekin, misio batekin: lozorrotik esnatu den Eraztun maltzurra bidaia arriskutsu batean gidatu. Fantasia eta abentura.

Zuzendaria: Peter Jackson. Gidoia: Fran Walsh, Philippa Boyens, Peter Jackson. Jatorrizko eleberria: JRR Tolkien (euskaratuta hemen ). Aktoreak: Elijah Wood, Ian McKellen, Viggo Mortensen, Sean Astin, John Rhys-Davies, Sean Bean, Orlando Bloom, Billy Boyd, Dominic Monaghan, Christopher Lee, Ian Holm, Liv Tyler, Hugo Weaving, Cate Blanchett. Estekak: Wikipedia | Rotten tomatoes

Sinkronizatua dago bertsio honekin:

 [TLOTR]The.Fellowship.Of.The.Ring.[2001][Special.Extended.Edition]DvDrip[Eng]-aXXo

Bertsio hori aurkitzeko, trilogiaren pakete oso hau bilatu:

 Lord.Of.The.Rings.Trilogy[Special.Extended.Editions]DvDrip[Eng]

Fharlockek 2009an hemen kargatutako itzulpen partziala, Ekialdek osatu du lana 2013an. Azpitituluetan beste bi izenentzako kreditua ere aipatzen da: Rastor eta Darko. Eguneraketa, 2014.08: hurrengo bi filmak ere euskaratuta jada: The Two Towers (2002) eta The return of the King (2003)

Zip archive eraztuna1eus.zip — Zip archive, 48 KB
Ekialde dio:
2013/06/30 19:14
Eraztunen Jauna triologiako lehen partearen azpitituluak osatu ditut. Sinkronizatu dut bertsio honekin: [TLOTR]The.Fellowship.Of.The.Ring.[2001][Special.Extended.Edition]DvDrip[Eng]-aXXo. Bertsio hori aurkitzeko, triologiaren pakete oso hau bilatu:
Lord.Of.The.Rings.Trilogy[Special.Extended.Editions]DvDrip[Eng]


admin dio:
2018/12/13 11:57
Arkaizto: 2014.08an eguneratutako azpidatziak Bluray (23,976fps) formatorako kodetu eta sinkronizatu ditut (Extended edition). 2 disketako bertsioa izaten jarraitzen du eta HD / mkv bertsioekin funtzionatu beharko lukete.

Deskargatu