Sinbad: Legend of the Seven Seas

Elkarlanean — 2013/07/23 05:52:00 GMT+1

Sinbadek Sirakusako hiritarrei lapurtu dieten Bakearen Liburua berreskuratu beharko du. Haren lapurretan susmagarri izanik, hiltzera kondenatu dute, baina bere lagun Proteusek hartu du exekuziorako bere tokia, eta Proteus hilko dute, ez bada Sinbad Liburuarekin itzultzen 10 eguneko epean. Animazio tradizional eta 3D ordenagailuzkoaren arteko nahasketa, Dreamworks-ek 21. mende hasieran egindako beste lan batzuetan bezala (adibidez, Spirit ).

Zuzendariak: Tim Johnson, Patrick Gilmore. Ekoizleak: Jeffrey Katzenberg, Mireille Soria. Gidoia: John Logan. Ahotsak: Brad Pitt, Catherine Zeta-Jones, Michelle Pfeiffer, Joseph Fiennes, Dennis Haysbert. Animazioa: DreamWorks Animation. Estekak: webgune ofiziala | Imdb

Sinkronizatua dago bertsio honekin:

 Sinbad.Legend of the Seven Seas[Xvid 720x400 DVDRip].

Fharlockek 2009an hemen kargatutako itzulpen partziala, Ekialdek osatu du lana 2013an.

Zip archive zazpiitsasoeus.zip — Zip archive, 47 KB
Ekialde dio:
2013/07/21 12:44
Dreamworksen animazio pelikula honen azpitituluak osatu ditut. Bertsio honekin daude sinkronizatuta: Sinbad. Legend of the Seven Seas [Xvid 720x400 DVDRip]