Hunger

lima — 2009/01/23 13:33:00 GMT+2

Hunger 2008ko filmerik onenetakoa dela esan dute zinema kritiko ugarik. 1981an Long Kesh espetxean (The Maze Gobernu britainiarrentzat) egindako gose grebaren ingurukoa da. Gose greba hartan Bobby Sands eta beste 9 preso hil ziren.

Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen, euskarazko azpidatziekin aurkeztu ere. Azpidatzi hauek ez dira, ordea, zinemaldian emandakoak. Artxibo honetatik itzuliak dira: hunger.(2008).eng.1cd.(3415293).zip. Dena dela, ingelesez izan arren, ez dira jatorrizkoak, eta zuzenketaren bat ere egin beharko zaio jatorrizkoak ateratzen direnean.

Fitxa. Zuzendaria: Steve McQueen. Gidoia: Enda Walsh, Steve McQueen. Aktoreak: Michael Fassbender (Bobby Sands-en rolean), Brian Milligan, Liam McMahon, Liam Cunningham. Estekak: IMDB / Rotten Tomatoes

Azpidatziak ondo etorriko dira bertsio hauekin:

 Hunger.2008.LiMiTED.DVDRiP.XViD-HLS
 Hunger.2008.Eng.DVDRip.DivX-LTT
 Hunger.SteveMcQueen.2008.DVDrip.english.avi
application/rar Hunger-DVDRIP-eu.srt.rar — application/rar, 15 KB