Spirit: Stallion of the Cimarron

Elkarlanean — 2013/07/02 12:45:00 GMT+1

AEBetako Mendebaldean bizi diren zaldi basatiei Cimarron esaten zaie. Haietako bat, Spirit, militarrek harrapatzen dute, baina saiatzen diren arren, menderakaitza da. Hala ere, beste zaldi batzuk indiarrekin libreago bizi direla ikasiko du Spiritek. Fabula etniko-ekologiko bat, nolabait.

Zuzendariak: Kelly Asbury, Lorna Cook. Gidoia: John Fusco. Animazioa: DreamWorks, 3D ordenagailuzkoaren eta tradizionalaren konbinazioa. Ahotsak: Matt Damon (Spirit zaldia), James Cromwell (koronela). Imdb

Sinkronizatua dago bertsio honekin:

 Spirit Stallion of the Cimarron[2002]DvDRiP XviD - ETRG 

Fharlockek 2009an hemen kargatutako itzulpen partziala, Ekialdek osatu du 2013an.

Zip archive cimarroneus.zip — Zip archive, 71 KB
Ekialde dio:
2013/07/02 21:32
Dreamworksen marrazki bizidunetako pelikula honen azpitituluak osatu ditut. Bertsio honekin daude sinkronizatuta: Spirit Stallion of the Cimarron [2002] DvDRiP XviD - ETRG