Blade Runner
- Urtea
- 1982
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
2019ko Los Angeles zigurat korporatibo erraldoien hiri euritsu, multietniko eta ilun bat da. Gizateria eleanitzean, erreplikante batzuk daude, itxura gizatiar eta indar gain-gizatiarreko robot biomekanikoak, zeinak patu biologikoa ezarrita duten beraien zeluletan: bizitza iraungitzera kondenatuta daude urte gutxiren buruan. Erreplikante hauek debekatua dute Lurrean egotea, eta haiek detektatu eta eliminatzearen lana dagokio Blade Runner agente parapolizialei. Horietako bat, Deckard agentea, lau erreplikanteren bila abiatuko da.
Zuzendaria: Ridley Scott. Gidoia: Hampton Fancher, David Peoples. Eleberri honetan oinarritua: Do Androids Dream of Electric Sheep? (Philip K. Dick). Aktoreak: Harrison Ford, Rutger Hauer, Sean Young, Edward James Olmos, Brion James, Daryl Hannah, Joe Turkel, James Hong, William Sanderson. Musika: Vangelis. Estekak: Imdb | Wikipedia (eu)
Amaieran eta edizioan ñabarduretan bereizten diren hainbat film bertsio zabaldu izan dira urteetan, eta horien artean, Ridley Scott zuzendariak onetsitako mozketa batekin daude sinkronizatuta hemengo azpidatziak, honekin:
Blade.Runner[Remastered.Director's.Cut]DvDrip[Eng]-aXXo
Fharlockek 2009an hemen kargatutako itzulpen partziala, Ekialdek osatu du lana 2013an.