Ghostbusters

Luistxo — 2008/12/27 09:32:00 GMT+1

Oso film dibertigarria da Ghostbusters (1984) nire iritziz. Bill Murrayren trilogia zoragarrian lehena. Tira, nik esaten diot trilogia, honi, * Marmotaren Eguna, eta Lost In Translation filmei. Hiruetan, Murrayren zinismoa, uneko emakume ederrenekin borrokan... Ez dut uste Ghostbusters 2, 1989koa, hau bezain ona denik.

Zuzendaria: Ivan Reitman. Gidoia: Dan Aykroyd, Harold Ramis, Rick Moranis. Aktoreak: Bill Murray, Sigourney Weaver, Dan Aykroyd, Harold Ramis, Rick Moranis.

Bi aukera doaz fitxategi erantsian. Stealthmaster izenekoa bat etorriko da bertsio honekin:

  ghostbusters[1984][eng]-stealthmaster

Eta Gutter izenekoa, beste hauekin:

 Ghostbusters.1984.Remastered.1080p.BRRip.x264-guTTer
 Ghostbusters.1984.REMASTERED.720p.BluRay.DD5.1.x264-PublicHD
 Ghostbusters (1984) 720p MKV x264 AC3 BRrip[Pioneer]
 Ghostbusters.1984.MULTi.1080p.BluRay.x264-BOURSiN
 Ghostbusters.1984.BluRay.1080p.TrueHD.5.1.x264.dxva-FraMeSToR
 Ghost.Busters.1984.BluRay.720p.AC3.x264.dxva-EuReKA 
 Ghostbusters.1984.1080p.BluRay.x264-VOA

Filmeko dialogoak dira onena. Zaila euskaraz txukun ematen ironia hori guztia... Hobetzea egongo da, baina hor doa nire saiakera.

application/rar Ghostbusters.rar — application/rar, 49 KB
FHarlock dio:
2008/12/27 14:53
Bigarren zatia itzuliko duzu ere?

Gogoan gaizki ez badut, filme hau euskaraz bikoiztu zen bere garaian, ez? Lastima da azpitituloak itzuli behar izana filme hau euskaraz ikusteko dbd-eak ez daramalako egindako bikoizketa (buruak gezurra ez badit esaten).

Komentatu, suposatzen dela 2009-an 25 urte urrena ospatzeko, filmearen edizio berriak datozela, Blu-ray edizio bat barne.

Banituen nik ere, Bill Murray agertzen den filmeetako baten bat itzultzeko, eta zuk deritzozun triologiako beste biak dira interesgarrien iruditzen zaizkidanak.



Komentatu, Dan Aykrod-en beste filme bat itzultzen ari naizela ni ere, baina luzerako doa, badituelako bere zailtasunak.
FHarlock dio:
2009/01/27 17:12
Azkenean lortu dut jeistea bideo bat nahiko ongi sinkronizatua dagoena filmearen azpitituloekin. Ez bikain, baina ikusteko moduan.

Gauza bat, esaldi bat faltan duela harrapatu diot. Juxtu Dan Aykrod zertan pentsatzen zegoen esaten duenean esaldi osoa faltan du.

Ea nondik atera dituzun azpitituloak eta zein bideo bertsiorako diren.

Ala ere, hilabete batzu barru, 25 urteurrena egiteko edizio berrie eta hobeagoa espero da. Ea horrekin egiten naizen eta hortarako moldatzen ditudan itzulpen hau.