Ladyhawke

FHarlock — 2008/12/24 22:43:00 GMT+1

Belatz anderea, abenturazko filme ezaguna da. Erdi aroan girotutako amodio eta fantasiazko maitasun istorioa. Aquila-ko presondegitik ihes egindako lapur gaztea, bi maitale madarikatuen arteko istorio amodioaren erdian eroriko da. Aquila-ko Gotzainak jeloskortasunak joak deabruarekin paktua egin eta maitaleak elkarrekin betiko eta elkarrekin inoiz egotera. Egunez Isabeau da belatza, gauez Navarre otsoa da. Egunean bitan ematen da aldaketa, egunsentian eta gaua erortzean, segundu batez elkar ikusi daitezkelarik baina elkarrekin egoteko astirik gabe.

Filme honen zuzendari Richard Donner aparta dugu, zuzendari fina, gaur egun oraindik filmak egiten darraiona 78 urte baditu ere. Askok gogoratuko dute gazte garaian ikusi zuten "The Gonnies" filmarengatik. Gehinek Superman-en lehen tetratogiako lehen bi filmeen zuzendari izanagatik dute gogoan. Ezin dugu ahaztu, "Arma letal" sagaren 4 filmeen zuzendaria izan dela. Azkenaldian egin dituen filmak dira, batetik "Timeline" entretenigarria eta Bruce Willis zaharkitu bat aurkeztera ausartu zitzaigun "16 kale" filman.

Hiru dira filme honetako antzezle nagusiak. Batetik, Matthew Broderick, oraindik gazte zenean gaztearena egiten betiko gaztearen papera egiten jarraitu aurretik zahartu ahala. Bere antzesle karrera nahiko irregularra sortatu da. Hasieran filme nabarmenetan ibili zen. Horra hor "Juegos de guerra" eta "Proyecto X", gizaderiari buruzko bi filme oso kritiko. Animazio bi filme garrantzituetan ahotsa izango zen: "Arabian knights" bertsio ikaragarri anputatuan eta 90 hamarkadako Disney-ren titulo garrantzitsu baten, "Errege lehoia". Hortik aurrera, nahiko filme kaxkarretan ibiliko da, "Gadjet inspektorea" bezalako filme familiarrean, eta "Godzilla" amerikar bertsio ahazgarrian. Azken egin dituen filme aipagarrienak "Bee movie" animazio filma eta "Produktoreak" film musikalak dira.

Bestetik, Rutger Hauer holandarra. Hasiera baten aktore oso garrantzitsua izatera deitua zirudiena baina zoritxarrez lan ugari egin baditu ere, gutxi dira ezagunak. Ezagunen artean "Blade Runner" eta "Los señores del acero", "Andere Belatz"-ekin batera. Zineko bakarrizketa ezagunenetako bat esan izana inor ezin izango du ahaztu: "Ikusi ditut B izpiak Thanhauser atetik harago..."

Eta azkenik Michelle Pfeifer. Ederra izan denik ezin uka, baina askok uste dute filme honetan baina ederragorik ez dela inoiz egon. Lanak pittin pittinka egin ditu, eta ez ditu filme gehiegi egin. Sozialki interesgarriak izan diren lanak beste lan komertzialagoekin tartetaku ditu, horra hor "Mentes peligrosas" (Sidney Poiterren Rebelion en las aulas-en oso oinarritatutakoa) edo "Yo soy Sam" film interesgarriak "Otsoa" edo "Batman vuelve" artean dituelarik. Matthew Broderick bezala, animazio filmetan ibili da: "El principe de egipto" eta "Simbad la leyenda de los siete mares". 2002-an lan egiteari utzi zion, baina 2007-an indartsu itzuli zen, "HairSray", "Stardust" eta euskaraz bikoiztua izan den "El novio de mi madre".

Bertsio honetarako:

  LADYHAWKE[1985]DvDrip[ENG 4x3 Letterbox]-Osuald.avi

Zuzendaria: Richard Donner. Jatorrizko gidoia: Edward Khmara. Aktoreak: Matthew Broderick, Rutger Hauer, Michelle Pfeiffer. Estekak: imdb Izenburua: Ladyhawke (en) (eta ez Lady Hawk edo Ladyhawk edo Lady Hawke), Lady Halcón (es), Ladyhawke la femme de la nuit (fr).

application/rar ladyhawke_eu.rar — application/rar, 20 KB