10,000 BC

Aket — 2008/10/20 08:06:00 GMT+1

10,000 BC edo Kristo aurretik 10.000 urtean, historiaurreari buruzko fantasia bat: baina ez du noski zerikusi askorik gertaera historiko benetakoekin. Ordenagailuz eginiko animalia mordoa.

Zuzendaria: Roland Emmerich. Gidoia: Roland Emmerich, Harald Kloser. Aktoreak: Camilla Belle, Steven Strait, Marco Khan, Omar Sharif (narratzailearen ahotsa). Estekak: IMDB

Fitxategi erantsian bi bertsio doaz. Aket izenekoa bertsio hauekin doa ondo:

 10 000 BC R5 LiNE XVID-BaLD
 10.000.BC.(2008).R5.DVDRip.AC3.DIVX-DHARMA
 10,000 BC[2008]R5 DvDrip AC3[Eng]-FXG 

Axxo izenekoa, berriz, beste hauekin:

 10,000.B.C[2008]DvDrip-aXXo, 
 10,000 BC - Drama - 2008 - DVD Quality - Eng
 10000.BC.PROPER.DVDRip.XviD-DiAMOND
 10000 BC[2008][ENG][AC3 5.1][WS][DVDRip]-FLAWL3SS 
 10,000 BC [A Release-Lounge H.264 AAC+AC3 m4v

Azpititulu originalak, Aket-enak, 2008an gehitu ziren hona, baina eguneraketa eta bertsio gehigarria 2012an etorri da.

application/rar HamarMila.rar — application/rar, 30 KB
luistxo dio:
2008/10/22 11:13
Eskerrik asko, Aket, film honengatik eta aurrekoagatik. Segi materiala bidaltzen!
FHarlock dio:
2008/12/09 10:27
Hemendik bertatik jeitsi nituen azpitituloak. Nire bideo testaketan ea ongi balio zuten begira, akats ortografiko larria antzeman nion eta ortografia begiratu diot.

Erabat trakets aurkitu, zuzendu, eta zuzenketa besteokin konpartitzea bururatu zait. 60-80 zuzenketa egin izan dizkiot gutxienez.

Aket, kontuz ibili gazteleratik itzultzean. Ortografi puntuazio hasierak, gazteleraz bai, baina euskaraz ez dira. Ez erabili inoiz ¿¡ bezalako ikurrak.

Pare bat alditan erabili duzu hurrengoko esaldia: Etortzen dira. "Badatoz"-engatik trukatu dut.

Zeozer erabiltzen duzu. Ahots juntura da, idatzizkoan zer edo zer idatzi behar dena. "Zerbait"-engatik aldatu dut, motzago delako.

Euskaraz, ez da beldurra edukitzen, beldurra izaten da.

"Joan etxera" trukatu dut "zoaz etxera"-gatik. Agindua azpimarratzen du.



Aket, hau ez dizut esaten zure lana mespretzatzeko, baizik eta akatsak non egin dituzun esan hurrengokoak hobe egin ditzazun. Itzulketa, eta lehen eskutik badakit, zaila eta neketsua da, eta zuk txalotzeko lana egin duzu, ez zeundelako behartua deus egitera.


Beta dela diot, filma ikuskatzen dudanean berbegiratuko dut eta agian oraindik hobetuagoko bat egitea zihurrena da. Ez daukat ikusita, eta ortografia bakarrik begiratu dio filma ez spoileatzeko.


Deskargatu
Azpitit dio:
2012/07/13 23:07

Azpititulu originalak, Aket-enak, 2008an gehitu ziren hona, baina eguneraketa eta bertsio gehigarri bat 2012an etorri da. Fitxa txukundu diogu gainera, eta gehitu baita ere ze bertsio-izenekin bateratzen diren azpidatziak.