Victoria (2016 - )

via Open Data Euskadi — 2019/11/28 17:29:00 GMT+2

Ingalaterrako Victoria erreginaren historia, 19. mendearen lehen erdialdetik hasita, erregina gaztea oraindik ezkongabea delarik, eta ofizialki Inperio Britainarreko enperatriz bihurtu aurretik.

ITV kate britainiarrak egindako ekoizpen bat da.

Telesail sortzailea: Daisy Goodwin.
Gidoilariak: Daisy Goodwin, Guy Andrews, Ottilie Wilford.
Aktore nagusiak: Jenna Coleman, Tom Hughes, Peter Bowles, Catherine Flemming, Daniela Holtz, Nell Hudson, Ferdinand Kingsley, Tommy Knight.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2019/11/28 16:30
2016an eman zen lehen denboraldia, zortzi atalekoa. Itsatsitako sinkornizazioa bat etorriko da bertsio honekin:

1080p.Bluray.x265.10bit.AAC.5.1-RCVR[UTR]

Lehen denboraldiaren muinak Vuctoria gaztetxo bat deskribatzen digu. Nola bihurtu zen errefina eta oso lotua egon zen Lord Melbourne aholkulariari. Gero, maitemindu egin zen printze aleman batekin, Albert-ekin, eta azkenean harekin ezkondu zen. Denboraldi amaierarako ama bihurtzen da Victoria.

Deskargatu
Azpitituluak-eus dio:
2019/11/28 16:31
Bigarren denboraldia 2017koa da eta, "kanonikoki" zortzi atalekoa izan zen arren (abuztu eta urria artean emanak), urte hartako Gabonetan sail extra berezi bat eman zuten telebistan. Hemengo kontaketan s02e09 atal gisa zenbatu dugu.

Lehen zortzi atal kanonikoak bat etorriko dira bertsio honekin: 1080p shortbrehd.

Eta 9. atal berezia, sinkronizazio honetarako da: Victoria.S02E09.1080p.HDTV.x264-MTB

Bigarren denboraldian erregetzaren fase korapilotsuagoak datoz, Frantziarekin erlazioak edo Irlandako gosetea kasu. Era berea, Albert printze eta senarrak ez du zehatz bere tokia aurkitzen gortean, eta familien adar ingeles eta alemanen artean zenbait gorabehera gertatzen dira.

Deskargatu