RBWY
Miriam Vega
—
2021/07/26 14:45:52 GMT+2
- Urtea
- 2013-
- IMDB
- Ikusi IMDB datubasean
RWBY Rooster Teeth estudio ekoizleak garatutako animaziozko websaila da. Lehen denboraldia 2013an argitaratu zen, eta jada zortzi denboraldi ditu.
Protagonistak Ruby, Weiss, Blake eta Yang dira, lau neska gazte. Istorioa Remnant izeneko mundu fantastikoan kokatzen da. Bertako akademia bateko ikasle dira lau neska horiek, eta gerlari izateko prestatzen ari dira, mundua Grimm munstroetatik babestu ahal izateko. Baina piztia horiek ez dira bakea mehatxatzen duten bakarrak, eta berehala milaka arazo berri sortzen hasten dira.