1 00:01:40,533 --> 00:01:42,000 Ondo zaude? 2 00:01:43,000 --> 00:01:44,000 Akituta nago. 3 00:01:45,000 --> 00:01:49,101 Hanketan min handia daukat. 4 00:01:52,378 --> 00:01:53,777 Berari ez dio axola. 5 00:01:53,880 --> 00:01:55,712 Sasoian egon behar duzu. 6 00:01:57,183 --> 00:01:58,651 35 minutu, Rita. 7 00:02:12,732 --> 00:02:15,429 Hola prestatu behar duzu. Ulertzen? 8 00:02:19,239 --> 00:02:22,368 Egin dezakezu, bai? Ahal duzu, eta egingo duzu. 9 00:02:27,714 --> 00:02:29,842 Izan konfiantza bukaerara arte. 10 00:02:45,331 --> 00:02:46,856 Besoak sendo. Oso ongi! 11 00:02:48,334 --> 00:02:49,301 Hori da! 12 00:03:05,550 --> 00:03:08,578 Eta orain, Errusiatik... 13 00:03:08,688 --> 00:03:10,918 Margarita Mamun! 14 00:03:16,196 --> 00:03:16,822 Jainkoa, lagundu! 15 00:03:39,000 --> 00:03:42,000 MUGA GAINDITUZ 16 00:05:13,000 --> 00:05:16,000 Margarita Mamun, Errusia! 17 00:05:30,000 --> 00:05:33,400 Errusia ordezkatuz... 18 00:05:40,000 --> 00:05:42,000 Yana Kudryavtseva! 19 00:06:07,000 --> 00:06:17,000 Munduko txapelduna, Errusia, Yana Kudryavtseva! 20 00:06:48,641 --> 00:06:51,406 Nola sentitzen zarete elkarren aurka lehiatzean? 21 00:06:54,514 --> 00:07:01,420 Ona da norbait sostengu edukitzea, huts egiten baduzu. 22 00:07:01,521 --> 00:07:05,389 Margaritak kale egiten badu, hor nago ni. Eta bera berdin. 23 00:07:05,491 --> 00:07:06,959 Hobe da horrela. 24 00:07:07,059 --> 00:07:09,528 Garrantzitsuena Errusiak irabaztea da. 25 00:07:09,629 --> 00:07:14,624 Ez du inporta nor den lehenengoa. Errusiagatik egiten dugu. 26 00:07:14,734 --> 00:07:16,793 Baduzue helburu pertsonalik? 27 00:07:16,903 --> 00:07:18,735 Bai, noski. 28 00:07:18,838 --> 00:07:22,706 Gure mugak gainditzen saiatzea. 29 00:07:34,120 --> 00:07:38,148 Zer espero zenuen? 17 puntu lortzea? 30 00:07:38,458 --> 00:07:41,917 Ez nuen 17 puntu espero. 31 00:07:42,028 --> 00:07:42,995 - Ez? - Horixe ezetz. 32 00:07:43,095 --> 00:07:45,792 - Zergatik zeunden dardaraz? - Ez nengoen dardaraz. 33 00:07:45,898 --> 00:07:48,458 Dardara batean zeunden. Joan pikutara! 34 00:07:48,568 --> 00:07:49,831 Dardara betean zeunden. 35 00:07:49,936 --> 00:07:51,734 Negargarri aritu zara. 36 00:07:52,205 --> 00:07:53,639 Negargarri. 37 00:07:53,739 --> 00:07:58,802 Proba batean izan ezik, hosto baten antzera dardaraz. 38 00:07:58,911 --> 00:08:02,211 Begi politengatik eman dizkizute puntuak. 39 00:08:02,515 --> 00:08:04,882 Begi politengatik eman dizkizute puntuak. 40 00:08:05,585 --> 00:08:07,144 Esaidazu zergatik. 41 00:08:09,856 --> 00:08:12,018 Aztertu egin behar dut. 42 00:08:12,124 --> 00:08:13,489 Esaidazu orain. 43 00:08:15,061 --> 00:08:16,051 Hausnartu. 44 00:08:16,162 --> 00:08:19,154 Entseguetan ondo egiten zenuen. Zergatik ez hemen? 45 00:08:20,233 --> 00:08:23,726 Zuk motibatzen duzu. Nik ere bai. 46 00:08:24,904 --> 00:08:29,603 Ez da borrokalaria. Orduan, zertarako behar dugu? 47 00:08:29,709 --> 00:08:31,507 Zuk esan zenuen... 48 00:08:31,611 --> 00:08:33,978 beste era bateko borrokalaria dela. 49 00:08:34,080 --> 00:08:37,812 Lehiatu ezin badu, joan dadila pikutara. 50 00:08:37,917 --> 00:08:40,887 - Joan dadila etxera. - Borrokalaria da. 51 00:08:40,987 --> 00:08:45,686 - Burua jaten diozu. - Zer esan zenidan, Rita? 52 00:08:45,791 --> 00:08:48,021 - Borrokalaria naizela. - Bai, bazara. 53 00:08:48,127 --> 00:08:52,030 Irina andrea, agian ez nuen argi azaldu. 54 00:08:55,268 --> 00:08:58,670 - Ba, esaizu garbi. - Ezaugarri batez ari naiz... 55 00:08:59,539 --> 00:09:01,166 - Esaizu garbi. - Ados. 56 00:09:01,274 --> 00:09:03,003 Argi daukat. 57 00:09:03,109 --> 00:09:06,204 Antzerkian arituko balitz bezala egin behar du... 58 00:09:08,214 --> 00:09:10,683 ez lehiaketan. 59 00:10:09,642 --> 00:10:14,637 Bi akats minutu eta erdian bakarrik. 60 00:10:14,747 --> 00:10:18,581 Bi akats madarikatu minutu eta erdian. 61 00:10:18,684 --> 00:10:21,745 Ez sinestekoa. 62 00:10:21,854 --> 00:10:26,087 Horixe haserre dagoela zurekin akatsak egiten segitzen baduzu. 63 00:10:26,993 --> 00:10:29,325 Oso haserre dago. 64 00:10:29,629 --> 00:10:35,591 Ezin da ulertu Olinpiadetarako prestatzen ibili den neska bat, 65 00:10:35,701 --> 00:10:39,660 hauxe izan da beti zure helburua. 66 00:10:40,172 --> 00:10:43,301 Konturatzen zara oso egoera zailean jartzen gaituzula? 67 00:10:43,409 --> 00:10:45,207 Okerrak egiten dituzunean 68 00:10:45,311 --> 00:10:50,340 errua denon gain geratzen da: ni, bera, Irina... 69 00:10:51,317 --> 00:10:52,978 Hau guztia kaka da. 70 00:11:16,042 --> 00:11:18,272 Amorrua ematen dit esateak izorratzeko egiten dudala. 71 00:11:19,111 --> 00:11:22,137 Zertarako egingo nuen hori? 72 00:11:24,250 --> 00:11:26,014 Oker egin dut, kitto. 73 00:11:28,354 --> 00:11:32,291 Baina ez, apropos nabilela esan behar! 74 00:11:38,130 --> 00:11:39,655 Eskerrik asko. 75 00:11:40,066 --> 00:11:41,363 Ez egin jauzirik! 76 00:11:50,209 --> 00:11:51,335 Begiak. 77 00:11:59,285 --> 00:12:00,980 Ez jaitsi hanka. 78 00:12:02,788 --> 00:12:04,017 Ederki! 79 00:12:07,460 --> 00:12:09,224 Besoa luzatzeko prest. 80 00:12:10,763 --> 00:12:12,288 Lehenengoa, bigarrena... 81 00:12:15,234 --> 00:12:16,429 Jo, jo! 82 00:12:16,736 --> 00:12:20,138 Zergatik ez duzu eman bigarren kolpea? 83 00:12:23,142 --> 00:12:25,304 Mamun, zurekin nabil. Zergatik ez duzu eman kolpea? 84 00:12:27,046 --> 00:12:29,947 Leloa zara? Ariketaren zatia da. 85 00:12:30,049 --> 00:12:31,983 Begiratu niri! 86 00:12:32,485 --> 00:12:36,479 - Zergatik ez duzu egiten oinarrizkoena? - Bira gaizki egin dudalako. 87 00:12:38,491 --> 00:12:40,255 Ergela zara, Ez duzu ulertzen esandakoa. 88 00:12:40,359 --> 00:12:45,024 Epaileek dena juzkatzen dute. Ezin duzu gauza bat ondo egin? 89 00:12:48,100 --> 00:12:49,761 Akatsa eginda ere, eman kolpea. 90 00:12:49,869 --> 00:12:53,772 Gutxienez, puntuak jasoko dituzu biragatik. 91 00:12:55,107 --> 00:12:58,839 0,2 lortuko zenuke, baina kolpea eman ez. Ergel hori! 92 00:12:58,944 --> 00:13:01,345 Orain ez dut egin, baina ariketan bai. 93 00:13:01,447 --> 00:13:04,382 Egizu beti! Tuntuna zara ala? 94 00:13:04,483 --> 00:13:09,011 - Biran bakarrik neukan arreta. - Egin duzu ala ez? 95 00:13:09,121 --> 00:13:11,317 - Ariketan bai, orain ez. - Joan popatik hartzera! 96 00:13:11,423 --> 00:13:12,948 Ez zenuen ezertan pentsatzen. 97 00:13:13,058 --> 00:13:18,326 Zer diozu? Niri arrazoia kendu nahian zabiltza. 98 00:13:18,798 --> 00:13:22,393 Ezin duzu onartu beste nonbait zeundela. 99 00:13:22,501 --> 00:13:26,369 Ariketan egiteko gai nintzela frogatu dizut. 100 00:13:26,472 --> 00:13:30,807 Baina ariketaren ostean nekatuegi nago egiteko. 101 00:13:30,910 --> 00:13:37,509 Zerbait aldatzekotan, zeure buruari gai zarela ziurtatu. 102 00:13:38,217 --> 00:13:41,517 Baina amore eman duzu: “Kale egin dut” 103 00:13:41,821 --> 00:13:45,086 Egia da, bira oker egin duzu. 104 00:13:45,191 --> 00:13:47,785 Baina 0,4 puntu lor zenezakeen. 105 00:13:49,061 --> 00:13:51,894 Bira batean behintzat. Hori egin aurretik... 106 00:13:51,997 --> 00:13:54,864 Baina oinarrizkoak egin ezean, ez duzu punturik lortuko. 107 00:13:54,967 --> 00:13:58,460 Adarra jotzen diezu ikusleei, zeure buruari, denoi... 108 00:13:59,572 --> 00:14:02,337 txintxo-begi horiekin. 109 00:14:47,086 --> 00:14:53,458 Kaliforniako eguzkia, ez negarrik egin 110 00:14:55,327 --> 00:15:00,197 Ez isuri malkorik inorengatik 111 00:15:03,068 --> 00:15:04,365 Zure txanda. 112 00:15:09,241 --> 00:15:12,370 Ez al du nigatik negar egiten Kaliforniako eguzkiak? 113 00:15:16,382 --> 00:15:20,376 Sashka biluzik. Zu bai ederra! 114 00:15:22,021 --> 00:15:24,353 Gustura nengoke etzanda zure ondoan. 115 00:15:26,558 --> 00:15:29,118 Beste 10 km eta Los Angelesen. 116 00:15:31,931 --> 00:15:33,660 Nire nagitxo hori. 117 00:15:34,466 --> 00:15:36,298 Hori da Los Angelesen ikasi duzuna. 118 00:15:41,340 --> 00:15:43,240 Mosku ederrean. 119 00:15:43,642 --> 00:15:48,443 Gaur oroitu dut zein ederra den Mosku. 120 00:15:53,552 --> 00:15:55,452 Idatzi esnatzen zarenean. 121 00:15:57,990 --> 00:16:01,085 Musuak, atseden hartu. Nik ere maite zaitut. 122 00:16:01,560 --> 00:16:02,959 Kaka zaharra, egia da. 123 00:16:03,062 --> 00:16:07,363 Beti gogorarazten didazu. 124 00:16:10,202 --> 00:16:12,500 Bai, ados. 125 00:16:13,172 --> 00:16:15,402 Atseden hartu, musuak. 126 00:16:17,009 --> 00:16:17,976 Agur. 127 00:16:44,737 --> 00:16:47,468 Egizu zeuregatik. 128 00:16:47,573 --> 00:16:50,668 Ez epaile edo ikusleengatik, zugatik baizik. 129 00:16:54,380 --> 00:16:56,371 - Zer ari zara lantzen? - Uztaia. 130 00:17:09,328 --> 00:17:10,727 Hori da. Hori da. 131 00:17:19,638 --> 00:17:20,662 Nastia! 132 00:17:22,574 --> 00:17:23,700 Besoak! 133 00:17:25,044 --> 00:17:26,443 Besoak hemen. 134 00:17:35,054 --> 00:17:37,785 Hortxe. Segi, segi! 135 00:17:38,090 --> 00:17:41,720 Mantendu arreta ariketa bukaerara arte. 136 00:17:41,827 --> 00:17:43,022 Besoak. 137 00:17:55,274 --> 00:17:56,764 Ondo. Zuzen. 138 00:17:59,211 --> 00:18:01,236 Lehenengoa, bigarrena... 139 00:18:04,149 --> 00:18:05,344 Orain geldirik. 140 00:18:07,453 --> 00:18:10,388 Zergatik egin duzu hori? Dena ondo zihoan. 141 00:18:11,423 --> 00:18:13,357 Biraketa zoragarria izan da. 142 00:18:13,459 --> 00:18:16,793 Txaloak nahi badituzu, egizu bira bikoitza. 143 00:18:17,096 --> 00:18:19,064 Baina dardaraka hasi zara berriz. 144 00:18:37,883 --> 00:18:41,217 Zer jazo zaizu baloiarekin? 145 00:18:41,320 --> 00:18:43,618 - Aldaketa eskatzea zeneukan. - Egin nuen. 146 00:18:43,722 --> 00:18:45,349 Zatoz, entzun dut nola esan duzun. 147 00:18:45,457 --> 00:18:48,552 Esan nizun lehen, Irinak errodamendu hori ikusten badu... 148 00:18:48,660 --> 00:18:52,221 Rita, 20 urte dituzu. - Eta? 149 00:18:52,331 --> 00:18:56,325 20 urte. Egizu zeure alde! Zeugatik borrokatu! 150 00:18:56,435 --> 00:18:57,596 Niri ez esan “eta zer”. 151 00:18:57,703 --> 00:19:00,604 Elementu horretan kale egingo nuela esan nizun. 152 00:19:00,706 --> 00:19:04,643 Ez zinen sinesgarri aritu. 153 00:19:09,781 --> 00:19:11,271 Zehaztasuna! 154 00:19:17,556 --> 00:19:18,853 Erakutsi zeure edertasuna! 155 00:19:23,195 --> 00:19:24,526 Hartu! 156 00:19:27,900 --> 00:19:29,129 Kokatu! 157 00:20:07,272 --> 00:20:08,398 Hartu! 158 00:20:30,629 --> 00:20:34,429 - Gogorrak izan dira zurekin? - Ez, ondo nago. 159 00:20:34,533 --> 00:20:39,300 Bi urtez ondo ibili naizela dio, 160 00:20:39,404 --> 00:20:41,964 baina aurten gaizki nabilela. 161 00:20:42,274 --> 00:20:45,539 - Aurten postuak trukatu ditugu elkarrekin. - Bai. 162 00:20:45,777 --> 00:20:48,712 Gainera, hor gaudela dio. 163 00:20:48,814 --> 00:20:50,942 Zer ordutan goaz? 164 00:20:51,250 --> 00:20:53,742 Ez dakit. Oraintxe joango nintzateke. 165 00:21:18,910 --> 00:21:21,242 - Orain eskuineko giharrak. - Min handia ematen dit. 166 00:21:29,321 --> 00:21:30,789 Hor ere min ematen dit. 167 00:21:58,517 --> 00:22:01,316 Rita, hau guztia kaka bat da. 168 00:22:01,820 --> 00:22:04,983 Kudryavtsevak zergatik lortzen ditu puntuazio altuak? 169 00:22:05,090 --> 00:22:07,923 Bere mugimenduak finak eta zehatzak direlako. 170 00:22:08,627 --> 00:22:09,492 Fouetté batekin hasiko gara. 171 00:22:09,594 --> 00:22:13,588 Zure eskuak oso estatiko daude. Mugitu egin behar dituzu. 172 00:22:15,801 --> 00:22:19,396 - Irina andrea, bestea bezala? - Amina, isildu piska baten. 173 00:22:19,504 --> 00:22:22,940 - Zer zabiltza mugikorrari begira? - Ikusi dut bera egiten. 174 00:22:23,041 --> 00:22:25,840 A bai? Koldar hutsa zara. 175 00:22:25,944 --> 00:22:31,508 - Koldarra zergatik? Ez hasi, mesedez. - Zergatik diozu hori, orduan? 176 00:22:31,616 --> 00:22:36,884 - Hiru fouettéetan mugimendu bakarra dago. - Estatikoegia da. 177 00:22:36,988 --> 00:22:40,618 Ez da polita. Ez zara ohartzen, Amina? 178 00:22:41,626 --> 00:22:44,994 - Hori guk uste duguna da. - Epaileei ez zaie estatikoa iruditzen. 179 00:22:45,097 --> 00:22:51,434 - Zergatik da hain dinamikoa Kudryavtseva? - Bakarrik Kudryavtseva eta Kudryavtseva... 180 00:22:51,536 --> 00:22:54,631 Gorputz-atal guztiekin aritzen delako. 181 00:22:54,740 --> 00:22:57,641 Mazoak eten barik mugitzen ditu. 182 00:22:57,743 --> 00:23:01,407 Ez dago mazo geldiko momenturik. 183 00:23:01,513 --> 00:23:03,038 Mazoak inoiz ez dira gelditzen. 184 00:23:03,849 --> 00:23:08,582 Denbora galtzen nabil ez atletarekin, entrenatzailearekin baizik. 185 00:23:09,087 --> 00:23:10,816 Eta bat eta bi... 186 00:23:10,922 --> 00:23:12,583 Eta bat eta bi... 187 00:23:12,691 --> 00:23:15,388 Hori da! Hobeto dago. 188 00:23:15,494 --> 00:23:18,054 Hau lana da, ez haurtzaindegia. 189 00:23:19,631 --> 00:23:21,929 Ulertu duzu? Uste dut ezetz. 190 00:23:26,138 --> 00:23:28,664 Galtzaileak zarete. Biak. 191 00:23:38,817 --> 00:23:40,808 Igandea libre duzu? 192 00:23:47,159 --> 00:23:49,059 A ze gogoa astea amaitzeko! - Bai. 193 00:23:52,063 --> 00:23:56,762 Bihar entrenamendua daukat. 194 00:23:59,571 --> 00:24:01,403 Goiz eta arratsaldez. 195 00:24:01,506 --> 00:24:02,598 Zortzia gertu! 196 00:26:14,973 --> 00:26:19,171 Hau ez da azken lehiaketa, horrelakoa da bizitza. 197 00:26:19,277 --> 00:26:24,716 Zulo batean sartzen zabiltza, baina bertatik irten behar duzu. 198 00:26:25,150 --> 00:26:27,881 Irten, irten, irten. 199 00:26:31,089 --> 00:26:35,651 Gaur primeran aritu zara, baita mazoekin ere. 200 00:26:37,729 --> 00:26:38,958 Ulertzen didazu? 201 00:26:44,836 --> 00:26:45,997 Rita, hau ez da munduaren amaiera. 202 00:26:46,104 --> 00:26:50,666 Energia berriak topatuko dituzu, artean otu ez zaizkigunak. 203 00:26:51,209 --> 00:26:54,736 Haserretu egingo zara. 204 00:26:54,846 --> 00:26:57,975 Gero aurrera egingo duzu, ausart. 205 00:26:59,851 --> 00:27:01,979 Baina lehenengo zeure buruari frogatu behar diozu. 206 00:27:02,087 --> 00:27:04,215 Eta gero biok elkarrekin egingo dugu, bai? 207 00:27:06,191 --> 00:27:07,716 Neska adoretsua! 208 00:28:04,149 --> 00:28:06,174 Prakamotz beltz horiek zatar-zatarrak dira. 209 00:28:08,053 --> 00:28:10,044 Amina, nola liteke? 210 00:28:13,224 --> 00:28:14,350 Begira! 211 00:28:15,760 --> 00:28:17,353 Ulertzen zer egiten ari den? 212 00:28:19,364 --> 00:28:22,664 Burua jaisten du, baloia erori zain. 213 00:28:25,970 --> 00:28:27,961 - Ez haserretu. - Haserre ni? 214 00:28:28,073 --> 00:28:29,871 Lasai nago. 215 00:28:29,974 --> 00:28:33,205 Hala zaudela uste duzu. 216 00:28:33,311 --> 00:28:37,179 Oso atsekabetuta zaude. 217 00:28:37,282 --> 00:28:39,080 - Ondo nago. - Ez zaude. 218 00:28:39,184 --> 00:28:41,881 Haserretzen naizenean sutan jartzen naiz. Orain trankil nago. 219 00:28:41,986 --> 00:28:45,320 Lasaitasun mota hori amorrua da. 220 00:28:45,423 --> 00:28:46,322 Egon normal. 221 00:28:48,460 --> 00:28:51,953 - Saiatu normal egoten. - Trankil nago. 222 00:29:39,811 --> 00:29:44,112 Nire neska azkarra. Hori nekea. Oso ondo. 223 00:29:46,117 --> 00:29:49,178 Oilo-larrua jarri zait jardueran zehar. 224 00:29:51,289 --> 00:29:52,779 Goazen! 225 00:29:55,260 --> 00:29:56,819 Zatoz hona. 226 00:30:04,002 --> 00:30:05,367 Nekatuta? 227 00:30:05,470 --> 00:30:09,907 Horixe dagoela nekatuta, indarrik gabe geratu da. 228 00:30:10,008 --> 00:30:12,033 Ikaragarri maite zaitut. 229 00:30:13,244 --> 00:30:14,837 Utzi besarkatzen. 230 00:30:20,819 --> 00:30:22,446 Laztana. Dena egin duzu. 231 00:30:30,995 --> 00:30:32,861 Har nezake eguna libre? 232 00:30:32,964 --> 00:30:35,990 Jakina, atseden hartu. 233 00:30:36,100 --> 00:30:37,966 Ederra lana! Ausarta izan zara. 234 00:30:39,137 --> 00:30:42,232 - Baina hartzen duzunean... - Besoa zuzen... 235 00:30:42,340 --> 00:30:48,837 Besoa zuzen duzula, uztaia hartu eta aurrera jaurti beharrean, 236 00:30:48,947 --> 00:30:52,008 jaurti gorantz eta eutsi hemen besoarekin. 237 00:30:52,116 --> 00:30:55,211 Besoa zuzen duzula, aurrerantz jaurti... 238 00:30:55,320 --> 00:30:59,416 eta uztaiak lurra jotzen du, ikusten? 239 00:30:59,524 --> 00:31:03,518 Jaurti oraingo moduan. Goian hartu eta barrutik pasa. 240 00:31:05,897 --> 00:31:09,527 - Jaurtiketa landuko dugu. - Ez dago ezer lantzeko! 241 00:31:10,235 --> 00:31:12,203 Zer esan nahi duzu, ez dagoela ezer lantzeko? 242 00:31:20,979 --> 00:31:23,539 Zelako ikuskizuna, e? 243 00:31:23,648 --> 00:31:25,275 Zelako ikuskizuna! 244 00:31:25,383 --> 00:31:27,317 - Badakizu zer esan nahi dudan? - Bai, noski. 245 00:31:28,019 --> 00:31:29,885 Ikustekoak dira egiten dituen ariketak. 246 00:31:31,089 --> 00:31:35,583 Halako ikuskizunak bakarrik Errusian izaten dira. 247 00:31:36,628 --> 00:31:39,222 Bukaera nahi nuen bezalaxe egin du. 248 00:31:39,330 --> 00:31:42,960 Birak eta birak eginez. 249 00:32:15,533 --> 00:32:16,557 Kaixo! 250 00:32:17,135 --> 00:32:18,296 Lizi. 251 00:32:18,603 --> 00:32:19,968 Utzi musu ematen. 252 00:32:22,340 --> 00:32:25,935 Ez dakit nola egin dudan, 253 00:32:26,044 --> 00:32:29,036 baina denbora guztian horrela egiten jarraitu behar dut. 254 00:32:31,149 --> 00:32:33,982 Ariketa guztia primeran joan da. 255 00:32:34,085 --> 00:32:37,487 Bakarrik akats bat egin dut bukaeran. 256 00:32:43,728 --> 00:32:46,595 - Non da Europako txapelketa? - Israelen. 257 00:32:48,533 --> 00:32:50,023 Eta gero? 258 00:32:51,636 --> 00:32:55,698 Kazan, Baku, eta... Gero arte, agur! 259 00:32:57,108 --> 00:33:01,409 - Eta Olinpiar Jokoak? - 5ean edo 6an hasten dira. 260 00:33:01,512 --> 00:33:04,140 - Abuztuan? - Bai, edo 7an. 261 00:33:04,248 --> 00:33:06,945 - Gimnastika? - Ez, Olinpiar Jokoak. 262 00:33:07,051 --> 00:33:10,180 Gimnastika erritmikoa 19an edo 20an izango da. 263 00:33:10,288 --> 00:33:12,484 - Nire eguna baino lehen. - Bai. 264 00:33:12,590 --> 00:33:14,684 Olinpiadak 21ean amaitzen dira. 265 00:33:16,427 --> 00:33:19,692 Ondoren zer egingo duzu? 266 00:33:33,111 --> 00:33:37,275 Atsegin ditut. Bakarrak dira. 267 00:33:38,716 --> 00:33:42,209 Bost lehiaketa irabazi dituzu, hortaz, bost sari dituzu. 268 00:33:43,087 --> 00:33:46,455 Hauexek dira. 269 00:33:46,557 --> 00:33:50,357 Tresnarik gabeko bat dago. 270 00:33:50,461 --> 00:33:53,522 Lehiaketa osoagatik da. 271 00:33:53,631 --> 00:33:56,726 - Ikusi al ditu Amina andreak? - Ez dut uste. 272 00:33:57,535 --> 00:34:00,095 Kontuz. Xingola itsatsita dago. 273 00:34:02,673 --> 00:34:05,370 Jakina, xingola ezin da zurezkoa izan. 274 00:34:13,785 --> 00:34:16,755 Beharbada ez gara Olinpiadetara joango. 275 00:34:17,055 --> 00:34:20,616 Sashak zioen: “Orduan uniformerik ere ez digute emango?” 276 00:34:20,725 --> 00:34:24,389 - Nork? - Sashak, atzo. Xelebrea benetan. 277 00:34:24,495 --> 00:34:26,554 Eduki beharko genituzke. 278 00:34:26,664 --> 00:34:29,361 Baina ez dizkigute emango bagoazela ziurtatu arte. 279 00:34:31,436 --> 00:34:34,371 Uniformeez kezkatzen zarete ala Olinpiadez? 280 00:34:37,475 --> 00:34:39,739 Eta zergatik ez zarete joango? 281 00:34:39,844 --> 00:34:42,677 Doping kontuagatik. 282 00:34:42,780 --> 00:34:45,272 Errusiar talde osoa kanporatuko dute? 283 00:34:47,452 --> 00:34:50,149 Ez nuen uste hain serioa zenik. 284 00:34:50,254 --> 00:34:54,157 - Benetan? - Bai. Ez dute horretaz berba egin nahi. 285 00:34:55,660 --> 00:34:58,220 Mutko ministroak hala esaten badu... 286 00:35:27,658 --> 00:35:31,526 Bai, txikitan nekez itzaltzen nituen. Zenbat kandela? 287 00:35:31,629 --> 00:35:35,497 Ederki, Filipp. Azkeneraino piztu duzu. 288 00:35:37,602 --> 00:35:38,660 Kontuz! 289 00:35:39,303 --> 00:35:41,397 Egon, tori hau! 290 00:35:41,806 --> 00:35:43,672 Ez ukitu. 291 00:36:19,577 --> 00:36:21,602 ENTRENAMENDU GUNEA 292 00:36:21,712 --> 00:36:23,737 Ez dut sartu nahi. 293 00:36:23,848 --> 00:36:26,317 - Behar duzu ezer? - Ez. 294 00:36:26,851 --> 00:36:30,788 - Zergatik zoaz hain agudo? - Ondoezik nago. 295 00:36:30,888 --> 00:36:32,322 - Zorabiatuta? - Bai. 296 00:36:50,374 --> 00:36:52,604 Rita, sentitzen dut baina bukaera gaizki egon da. 297 00:36:52,710 --> 00:36:54,769 Zergatik egin duzu chaîné orpoen gainean? 298 00:36:59,550 --> 00:37:02,679 - Ariketa egiten nenbilela... - Zer? 299 00:37:02,787 --> 00:37:04,949 Ziztada nabaritu dut berriro. 300 00:37:06,224 --> 00:37:07,350 Berriro? 301 00:37:13,331 --> 00:37:16,790 Indizioa hemen ipini zidanean ezin nuen behatzean bermatu. 302 00:37:18,502 --> 00:37:19,799 Orain jesarri ere ezin naiz egin. 303 00:37:21,639 --> 00:37:23,664 Ezer ez zaizula pasatzen dio. 304 00:37:23,774 --> 00:37:26,436 Mina gehiago sumatzen duzula. 305 00:37:26,544 --> 00:37:30,845 Lehen ongi zeunden, baina mina itzuli da. 306 00:37:30,948 --> 00:37:35,351 Rita, gimnastikari profesional osasuntsurik ez dago. 307 00:37:36,687 --> 00:37:37,882 Non dago? 308 00:37:38,556 --> 00:37:40,650 Zure entranatzaileak orbana dauka oinean. 309 00:37:42,360 --> 00:37:44,727 Yana Kudryavtsevak hanka puskatu zuen. 310 00:37:48,599 --> 00:37:53,935 Olinpiadetarako bizpahiru hilabete geratzen dira. 311 00:37:54,038 --> 00:37:55,733 Eta gero kitto! 312 00:38:02,680 --> 00:38:06,674 Oina lurrean bermatu nuen, bestearekin bezala. 313 00:38:06,784 --> 00:38:09,583 Ai, min handia ematen dit hor. 314 00:38:11,722 --> 00:38:13,417 Junturan. 315 00:38:13,524 --> 00:38:14,685 - Eta hemen? - Ez. 316 00:38:14,792 --> 00:38:19,252 Punta erdian hola tolesten zaizu behatza? 317 00:38:19,363 --> 00:38:22,298 - Bere gainean ere aritzen zara? - Bai. 318 00:38:24,302 --> 00:38:26,999 Azter ditzagun beste alde batzuk. Minik? 319 00:38:27,305 --> 00:38:30,036 - Ez. - Ongi. Jaitsi hanka, mesedez. 320 00:38:30,341 --> 00:38:32,742 - Behatz honengatik deitu dit Aminak? - Bai. 321 00:38:38,616 --> 00:38:42,644 Hanturaz gain, ez dut ikusten kalterik hezurrean. 322 00:38:47,792 --> 00:38:50,818 Noiz duzu hurrengo lehiaketa? 323 00:38:52,096 --> 00:38:53,621 Ekainaren 1ean. 324 00:38:53,731 --> 00:38:55,631 Ekainaren 1ean? 325 00:38:55,733 --> 00:38:58,566 Garaiz gabiltza artatzeko. 326 00:39:10,014 --> 00:39:13,040 - Nola joan zitzaizun lehiaketa? - Ondo. 327 00:39:13,351 --> 00:39:16,321 - Dena ondo? - Bai, irabazi egin nuen. 328 00:39:17,521 --> 00:39:20,582 - Olinpiadetara joango zarete? - Agian. 329 00:39:20,691 --> 00:39:25,094 Irina andreak erabakiko du, beti bezala. 330 00:39:42,947 --> 00:39:45,973 Ganbera hiperbarikoen berri izatea egoki litzateke. 331 00:39:46,083 --> 00:39:49,713 Michael Jacksonek erabiltzen zuen. 332 00:39:49,820 --> 00:39:52,414 Irina andrea, asmakizun ederra da, 333 00:39:52,523 --> 00:39:56,790 baina atletekin probatu dute eta.... 334 00:40:00,998 --> 00:40:02,488 Kaixo, ama. 335 00:40:02,967 --> 00:40:05,436 Entrenamenduan nengoen. 336 00:40:05,536 --> 00:40:07,368 Orain atsedenaldian nago. 337 00:40:16,147 --> 00:40:18,479 Nori deitu diozu? 338 00:40:39,770 --> 00:40:41,534 Andreyri esango diot. 339 00:41:07,765 --> 00:41:09,130 Histopatologoa da. 340 00:41:10,668 --> 00:41:14,935 Biopsia egin eta mikroskopioz aztertzen dute. 341 00:41:15,039 --> 00:41:16,131 Ez da diagnositikoa. 342 00:41:17,842 --> 00:41:22,575 Diagnostikoak izena baino ez dizu esaten. 343 00:41:22,680 --> 00:41:27,584 - Ebakuntzaren aurretik egiten da. - Bai, edo Historialean idatzita. 344 00:41:27,685 --> 00:41:30,177 Edo senda-agiri batean, “diagnostiko klinikoa” dioen lekuan. 345 00:41:30,488 --> 00:41:32,456 Nola interpretatzen duzu? 346 00:41:32,556 --> 00:41:34,524 Izenaren ostean, 347 00:41:34,625 --> 00:41:39,461 koma bat dago eta hiru hizki ingelesez: T-N-M. 348 00:41:39,563 --> 00:41:41,122 Hizki bakoitzaren ostean zifra bat dago. 349 00:41:42,967 --> 00:41:47,700 Andreyk dio hizkiak egon beharko luketela. 350 00:41:49,106 --> 00:41:53,907 Metastasia eta minbizi fasea adierazten du. 351 00:41:54,011 --> 00:41:55,809 Rita, zatoz hona! 352 00:41:57,214 --> 00:41:58,545 Goazen! 353 00:42:01,185 --> 00:42:02,516 Holaxe! 354 00:42:04,188 --> 00:42:06,555 Beste pertsona bat bezala, beste izen batekin. 355 00:42:07,825 --> 00:42:09,623 Jaurti hurbilago! 356 00:42:10,794 --> 00:42:11,852 Holaxe! 357 00:42:11,962 --> 00:42:12,986 Holaxe! Ederki! 358 00:42:15,566 --> 00:42:16,795 Hori hobeto dago. 359 00:42:16,901 --> 00:42:20,201 Ez ahaztu beti esaten dizudana. 360 00:42:20,304 --> 00:42:25,572 Isuri odola, izerdia eta malkoak. 361 00:42:29,747 --> 00:42:31,841 - Urduri zaude? - Ez. 362 00:42:31,949 --> 00:42:34,509 Haserre? Dena ongi? 363 00:42:34,618 --> 00:42:35,847 Baina apur bat gogaituta zaude. 364 00:42:37,788 --> 00:42:38,914 Bai, ezta? 365 00:42:42,059 --> 00:42:43,185 Ez da ezer. 366 00:42:43,727 --> 00:42:46,594 Egizu lehen ekinaldian eta dena ondo joango da. 367 00:42:48,232 --> 00:42:51,224 Rita, apurtxo bat gehiago falta da. Bost egun. 368 00:42:54,772 --> 00:42:55,898 Bost egun. 369 00:42:56,640 --> 00:43:00,167 Txapelketara joango gara eta gero etxera atseden hartzera. 370 00:43:04,148 --> 00:43:05,877 Leotardoak ikaragarri astunak dira. 371 00:43:07,585 --> 00:43:10,282 Badaukat bat, hogei kilokoa. 372 00:43:10,588 --> 00:43:13,990 Mazoetarako. 373 00:43:14,091 --> 00:43:17,789 Xingola ipurdian katigatzen zait. Gizenegi nago. 374 00:43:19,229 --> 00:43:21,596 Horregatik jausten naiz. 375 00:43:26,003 --> 00:43:28,028 Gauzak ongi doazenean, dena ongi egiten dut. 376 00:43:28,138 --> 00:43:29,902 Baina gaizki doazenean, sekulako porrota. 377 00:43:30,007 --> 00:43:33,102 Esan nion: “Ongi aritzen naizenean argala eta onena naiz, 378 00:43:33,210 --> 00:43:38,080 Kale egitean, aldiz, gizena esaten didate.” 379 00:43:42,019 --> 00:43:43,783 Ez hartu deirik. 380 00:43:45,623 --> 00:43:49,685 - Idatzi al dizu amak? - Ez, deitu egin zidan. 381 00:43:49,793 --> 00:43:51,693 Zergatik ez zenidan esan? 382 00:43:51,795 --> 00:43:54,787 Ez zintudan gehiago kezkatu nahi. 383 00:43:55,299 --> 00:43:58,735 Zure amarekin egin dut berba eta zure aita ondo dago. 384 00:43:58,836 --> 00:44:00,861 Aurki mezu bat idatziko dizula dio. 385 00:44:00,971 --> 00:44:01,938 - Niri? - Bai. 386 00:44:02,039 --> 00:44:06,340 Deitu berri dit. Momentuz ondo dago, ohean. 387 00:44:08,912 --> 00:44:11,244 Ondo jarriko da. 388 00:44:12,082 --> 00:44:15,074 Maite zaitut. Laster arte. 389 00:44:29,333 --> 00:44:32,064 Garrantzitsuena entrenamenduak balira bezala. 390 00:44:57,361 --> 00:44:59,227 Amina andreak badaki. 391 00:45:01,065 --> 00:45:02,191 Aitarena. 392 00:45:05,436 --> 00:45:07,097 Nik ez nion inori esan. 393 00:45:09,106 --> 00:45:10,403 Andreyri bakarrik. 394 00:45:11,375 --> 00:45:16,905 Amari esan nion ea Aminari idatziko zion. 395 00:45:17,014 --> 00:45:21,383 eta esan zidan: “Ez dakit, hitz egingo dugu beranduago.” 396 00:45:21,485 --> 00:45:25,319 “Noiz?” “Txapelketaren ostean.” 397 00:45:25,422 --> 00:45:27,447 Ondo da, zuk diozuna. 398 00:45:32,029 --> 00:45:36,330 Emakume ezagun batek amari deitu zion 399 00:45:36,433 --> 00:45:38,993 eta zirujau bat gomendatu zion. 400 00:45:39,103 --> 00:45:40,901 Behar izanez gero... 401 00:45:48,879 --> 00:45:50,404 Bosgarrena prest 402 00:46:41,331 --> 00:46:43,095 - Egun on. - Kaixo. Zer pasatzen da? 403 00:46:43,200 --> 00:46:44,497 Zergatik ez da aldatu oraindik? 404 00:46:44,802 --> 00:46:47,965 Dena ongi dago. Nahiko denbora dugu. 405 00:46:48,071 --> 00:46:51,507 - 20 minutu barru irteten da? - Eta aldatzera joan da orain. 406 00:46:51,809 --> 00:46:53,868 Beroketak egin ditu, entrenamendu bat. 407 00:46:53,977 --> 00:46:58,847 Dena aurreikusitako moduan doa. Ez haserretu. 408 00:46:58,949 --> 00:47:01,418 Hiru minutu barru itzuliko da. 409 00:47:03,053 --> 00:47:06,512 Denek dihardute jantziarekin. 410 00:47:29,313 --> 00:47:32,544 Amaieran bularra hanpatu behar duzu. 411 00:47:33,383 --> 00:47:36,842 - Zenbat ariketa egin duzu? - Bat falta zait. 412 00:47:39,323 --> 00:47:41,849 Ez duzu aski berotu. Aminak jakin beharko luke. 413 00:47:41,959 --> 00:47:44,451 Ez duzu berotu. Edozelan egiten dituzu gauzak. 414 00:47:45,128 --> 00:47:46,357 Bizitasun falta. 415 00:47:47,998 --> 00:47:53,869 Ez egin dardararik! Zer errodamendu mota da hori? 416 00:47:54,371 --> 00:47:56,567 Errodamenduaren osten urrundu. 417 00:47:56,874 --> 00:47:59,502 Ez egin dardararik tresnak erabiltzean. 418 00:47:59,610 --> 00:48:01,339 Geldi ezazu, Rita. 419 00:48:01,445 --> 00:48:04,415 Segi bihotzari, ez gorputzari. Jainkoarren! 420 00:48:04,982 --> 00:48:06,472 Eta ez gorde energiarik. Ez zara hilko eta. 421 00:48:07,150 --> 00:48:08,379 Ez zara hilko. 422 00:48:11,555 --> 00:48:14,525 Beste bi gimnastikari eta zure txanda. 423 00:48:18,128 --> 00:48:20,995 - Dena ondo doa. - Ezer ez doa ondo. 424 00:48:27,204 --> 00:48:30,037 Baina...zergatik etzaten zara? 425 00:48:33,043 --> 00:48:35,637 Ez etzan. Makurtu ohi duzun moduan. 426 00:48:35,946 --> 00:48:39,280 Zer dela eta, aldatu duzu? 427 00:48:42,252 --> 00:48:43,913 Egizu betiko moduan! 428 00:48:46,490 --> 00:48:48,254 Makurtu honela. 429 00:48:48,358 --> 00:48:50,884 Erakutsiko dizut, erakutsiko dizut! 430 00:48:53,497 --> 00:48:55,556 Joan ariketa lantzera. 431 00:48:55,666 --> 00:48:57,600 Kaka zaharra, bagaude berriz. 432 00:49:01,104 --> 00:49:04,005 Hiru minutu barru egin behar du. 433 00:49:04,107 --> 00:49:06,474 Amina, kendu paretik. 434 00:49:09,346 --> 00:49:15,183 - Ez du ezer egiten! - Ulertzen dut, baina garrasirik ez. 435 00:49:15,285 --> 00:49:16,548 Banoa hemendik. 436 00:49:34,037 --> 00:49:36,165 Xingola azpitik! 437 00:49:48,285 --> 00:49:49,650 Beste hanka. 438 00:49:59,262 --> 00:50:02,596 Kanpotik ikuskizuna. 439 00:50:02,699 --> 00:50:05,293 Barrutik erlojua, tik tak, tik tak. 440 00:50:05,402 --> 00:50:09,066 Dena ondo dago, bai? Zalantzarik ez, eman dena. 441 00:50:11,174 --> 00:50:14,109 Xingolan jarriko dut arreta. 442 00:50:14,211 --> 00:50:16,646 Kontuz tresnak egiterakoan. 443 00:50:18,015 --> 00:50:20,211 Ulertzen? Irten eta saiatu gogor! 444 00:50:27,157 --> 00:50:28,716 Pentsatu egiten zabiltzan horretan. 445 00:50:31,361 --> 00:50:33,591 Maite zaitut. Mesedez, irten eta fin aritu! 446 00:51:24,514 --> 00:51:27,279 Dardara batean ibili zara! 447 00:51:27,384 --> 00:51:29,318 Alde batera jaurtitzen zenuen eta gero bestera. 448 00:51:29,419 --> 00:51:31,148 Ez al dakizu zelan egin behar den? 449 00:51:31,254 --> 00:51:32,813 Popatik hartzera! 450 00:51:33,824 --> 00:51:36,316 Jaurtiketan kale egin duzu-eta! 451 00:51:36,426 --> 00:51:40,522 Pasea gaizki, biraketa gaizki. 452 00:51:40,630 --> 00:51:44,726 Hola jarraituz gero, ez zara Olinpiadetara joango. 453 00:51:44,835 --> 00:51:49,102 Zer duzu? Errusia ordezkatzen zabiltza! 454 00:51:50,240 --> 00:51:54,108 Jendea zain duzu, itxaropen handiekin. 455 00:51:54,211 --> 00:51:58,079 Baina zu irten eta dardarka. Izorratu zu eta zeure dardara! 456 00:51:58,181 --> 00:52:01,845 Han eta hemen energia gordetzen... Edonon! 457 00:52:10,260 --> 00:52:13,093 Ez dago prest. Txakurra bezala entrenatu behar dugu. 458 00:52:13,630 --> 00:52:16,395 Lan egin behar du. Lan eta lan, 459 00:52:16,500 --> 00:52:19,094 zutik ezin geratzeraino. 460 00:52:19,202 --> 00:52:20,567 Hau ez da Munduko Txapelketa. 461 00:52:57,741 --> 00:53:01,609 Exekuzioaren aurretik kaka hori lantzen aritu naiz. 462 00:53:01,711 --> 00:53:06,478 - Zergatik? - Agindu didatelako. Hala ere, kale egin dut. 463 00:53:07,284 --> 00:53:10,914 Puntuazioa: 18.866 464 00:53:11,221 --> 00:53:14,213 Yana Kudryavtsevarentzat, Errusiatik. 465 00:54:15,919 --> 00:54:18,581 Nire ustez, zeu zara onena. 466 00:54:20,423 --> 00:54:22,357 Ederki dakizu. 467 00:54:24,861 --> 00:54:30,800 Baina alfer-alferrik da behin eta berriz esaten ibiltzea. 468 00:54:33,570 --> 00:54:38,303 Gauzak errepikatzen dituzunean monotonoak bihurtzen dira. 469 00:54:38,408 --> 00:54:40,502 Horrexegatik zu-zeu izan behar duzu. 470 00:54:44,914 --> 00:54:45,938 Gogoan hartu gauza bakar bat, 471 00:54:46,049 --> 00:54:50,008 Denok talde berean... 472 00:54:50,320 --> 00:54:51,754 gaude. 473 00:54:51,855 --> 00:54:53,254 Denok... 474 00:54:54,591 --> 00:54:55,683 ontzi berean gaude. 475 00:54:55,792 --> 00:55:00,730 Beti esan izan dizut hau: Ez nauzu utziko, eta ez zaitut utziko. 476 00:55:01,331 --> 00:55:02,821 Denok ontzi berean gaude. 477 00:55:04,601 --> 00:55:06,535 Denok talde berean gaude. 478 00:55:21,318 --> 00:55:22,285 Bai? 479 00:55:23,320 --> 00:55:24,446 Kaixo, ama. 480 00:55:27,090 --> 00:55:28,455 Zer moduz? 481 00:55:33,730 --> 00:55:35,698 Aita jartzeko moduan? 482 00:55:37,467 --> 00:55:38,434 Bai. 483 00:55:40,103 --> 00:55:43,937 - Bai? - Kaixo, aita, zer moduz? 484 00:55:45,041 --> 00:55:47,976 Nola dago ospitalea? 485 00:55:50,080 --> 00:55:52,048 Ospitale pribatuak beti daude ondo. 486 00:55:52,816 --> 00:55:54,648 Diruagatik, zera... 487 00:55:55,385 --> 00:55:56,910 Telebista daukazu, 488 00:56:04,828 --> 00:56:08,526 Zu atseden hartzen nire partez, eta ni entrenatzen zuregatik. 489 00:56:11,868 --> 00:56:14,064 Olinpiaden ostean truke egingo dugu. 490 00:56:14,371 --> 00:56:18,035 Zu paseoan apur bat, eta nik atseden, ados? 491 00:56:24,914 --> 00:56:25,881 Bai. 492 00:56:30,687 --> 00:56:31,916 Agur. 493 00:57:05,655 --> 00:57:08,989 Zenbat aldiz esan behar dizut arreta jartzeko? 494 00:57:09,092 --> 00:57:11,527 Gogoratu ikuskizuna dela. 495 00:57:11,628 --> 00:57:14,393 - Makal nago. - Gezurra. 496 00:57:14,497 --> 00:57:17,057 Honen ostean egizu bi jeté. 497 00:57:17,167 --> 00:57:20,933 Dena ongi joango da. Saiatu ez katigatzen. 498 00:57:21,037 --> 00:57:24,769 Amaitu dira musuak! 499 00:57:25,942 --> 00:57:27,034 Nahikoa da. 500 00:57:31,614 --> 00:57:33,514 Beste lehiaketa bat. 501 00:57:33,616 --> 00:57:35,744 Nigana etorri eta besarkatu egiten nau. 502 00:57:35,852 --> 00:57:39,049 Bale, besarkatu, baina ez musukatu. 503 00:57:39,155 --> 00:57:41,852 Horrek lasaitu egiten du. Ez da momentua. 504 00:57:43,526 --> 00:57:44,823 Musu bat eta kitto. 505 00:57:45,728 --> 00:57:49,665 Txapelketa amaitutakoan, emaiozu nahi beste musu. 506 00:57:51,835 --> 00:57:55,135 - Ez izan beldurrik eta primeran irtengo da. - Ez naiz beldur. 507 00:57:55,238 --> 00:57:57,536 Beldur barik! Egizu zeurea! 508 00:57:57,640 --> 00:58:00,905 Eman musu maitaleari. Igaro gaua berarekin. Ulertzen? 509 00:58:01,010 --> 00:58:05,777 Gauza onetan pentsa, maitasunean... Bai? 510 00:58:05,882 --> 00:58:08,647 Hori da erakutsi behar duzuna. Barruan metronomoa daroazu. 511 00:58:08,751 --> 00:58:12,051 Jarri arreta bi gauzatan: Maitasuna kanpoan, erritmoa barruan. 512 00:58:29,906 --> 00:58:32,773 Luzeago. Itxoin txaloei. 513 00:58:33,510 --> 00:58:34,739 Jesarri. 514 00:58:41,651 --> 00:58:43,676 Ez, luzatu besoa eta eutsi. 515 00:58:47,023 --> 00:58:50,254 Eta... geldirik. Hori da. 516 00:58:54,197 --> 00:58:56,996 Ondo daroazu uztaia, emozioarekin. 517 00:58:58,568 --> 00:59:00,627 Ez nuke emozioz egin behar. 518 00:59:00,737 --> 00:59:03,035 - Zer? - Ez dut ezer egin behar emozioarekin. 519 00:59:03,139 --> 00:59:06,268 - Zergatik zaude haserre? - Gizakia naizelako. 520 00:59:07,043 --> 00:59:08,977 Orain ez zara gizakia. Atleta zara. 521 00:59:09,078 --> 00:59:11,206 Inork ez du behar zure amorrua. Inork ere ez. 522 00:59:12,715 --> 00:59:17,846 Zurekin eztabaidatu ditugun emozioak dira hauek. 523 00:59:18,187 --> 00:59:21,157 Lasaitu eta ekin lanari. 524 00:59:22,158 --> 00:59:24,559 Ez duzu egin behar emozioarekin. 525 00:59:24,661 --> 00:59:27,528 Esaten didazuna okerra da. 526 00:59:27,630 --> 00:59:29,098 Ez du zerikusirik zurekin. 527 00:59:29,198 --> 00:59:31,064 Lasaitu. Bost minutu falta dira. 528 00:59:32,769 --> 00:59:36,034 Berreskuratu barruko bakea. Orraztu bekainak. 529 00:59:47,750 --> 00:59:50,242 Pentsatzen baduzu: “Hurbilago jaurtiko dut, 530 00:59:51,087 --> 00:59:53,647 lehenago geldituko naiz, harrapatuko dut.” 531 00:59:53,756 --> 00:59:59,217 Hori pentsatzen baduzu, zureak egin du. Segi erritmoari, eutsi. 532 01:00:01,364 --> 01:00:02,957 Tragedia. 533 01:00:03,066 --> 01:00:04,192 Tragedia. 534 01:00:04,367 --> 01:00:08,702 Lehen maitasuna zegoen, orain tragedia. Eta tragedia antzematen duzu. 535 01:00:08,805 --> 01:00:10,068 Egizu berba aitaz. 536 01:00:13,876 --> 01:00:17,244 Egizu berba guztiaz. Ez izan koldarra. 537 01:00:18,648 --> 01:00:19,877 Kontaidazu! 538 01:00:20,350 --> 01:00:23,320 Esan, esan! 539 01:00:26,122 --> 01:00:27,317 Otoitz eginez bezala! 540 01:00:30,393 --> 01:00:31,827 Ulertzen? 541 01:00:38,935 --> 01:00:43,702 Esan diot bere aita hiltzen deneko tragedia bat antzezteko. 542 01:00:43,806 --> 01:00:45,103 Hori esan diot. 543 01:00:47,744 --> 01:00:51,044 Lurrean dagoenean Jainkoari otoitz egiteko. 544 01:00:51,147 --> 01:00:52,774 Bukaerara arte otoitz egiteko. 545 01:00:52,882 --> 01:00:55,010 - Hori esan diozu? - Bai. 546 01:00:55,118 --> 01:00:58,850 Jainkoari otoitz egiteko gauzak hobetu daitezen. 547 01:01:12,001 --> 01:01:14,800 Holaxe egin behar duzu. Beti. 548 01:01:14,904 --> 01:01:16,668 Ni ez naiz Olinpiadetan egongo. 549 01:01:16,773 --> 01:01:18,366 Telebistan ikusiko zaitut. 550 01:01:18,675 --> 01:01:22,043 Ezingo dizut aholkurik eman, ezta zure begiei erreparatu ere. 551 01:01:22,145 --> 01:01:25,979 Zeuk bakarrik egin beharko duzu. Zeure buruaz baino ez fidatu. 552 01:01:26,082 --> 01:01:28,414 Dagoeneko heldua zara. 553 01:02:09,025 --> 01:02:11,960 Rita, ez da guztiz lehortu. 554 01:02:12,061 --> 01:02:14,393 Hartu bakarrik lehor dagoena. 555 01:02:14,497 --> 01:02:18,127 - Eguzkitan jarriko ditut. - Hau lehortu da? 556 01:02:18,234 --> 01:02:23,263 Oraindik ez. Eguzkitan jarri eta gero lisatuko ditut. 557 01:02:23,372 --> 01:02:25,739 Begiratu hauei. 558 01:02:32,448 --> 01:02:35,042 - Zertarako da hori? - Nire oinerako. 559 01:02:36,219 --> 01:02:37,983 - Zer egin behar duzu? - Kiribildu. 560 01:02:50,199 --> 01:02:51,496 Berehala goaz. 561 01:02:56,472 --> 01:02:58,031 Oneratu, aita! 562 01:03:04,147 --> 01:03:05,478 Bai? 563 01:03:06,949 --> 01:03:11,045 Emaidazu musu. Utzi nik ematen. 564 01:03:11,154 --> 01:03:12,280 Idatzidazu! 565 01:03:13,990 --> 01:03:15,219 Goazen. 566 01:03:18,561 --> 01:03:20,461 Agur, aita! 567 01:04:03,973 --> 01:04:08,501 Sei hilabetek mendea dirudi. 568 01:04:08,611 --> 01:04:10,875 Milioi bat urte ere. 569 01:04:13,416 --> 01:04:16,044 - Zure mutila etorri da. - Aupa! 570 01:04:17,320 --> 01:04:18,981 - Zelan? - Ondo. 571 01:04:19,088 --> 01:04:21,955 - Pozik? - Bai horixe. 572 01:04:25,361 --> 01:04:26,886 Eskerrak irteten utzi dizuten. 573 01:05:21,417 --> 01:05:23,351 Taxia hor egongo da. 574 01:05:23,452 --> 01:05:25,079 Seguru. 575 01:05:26,489 --> 01:05:27,957 Telefonoa aldean? 576 01:05:29,458 --> 01:05:31,290 - Eta kartera? - Bai, hemen dago. 577 01:05:33,696 --> 01:05:37,030 - Zuri adore ematen egongo gara. - Eta nik zuei. 578 01:05:37,133 --> 01:05:40,398 - Hemen da taxia. - Agur! 579 01:05:43,039 --> 01:05:46,532 - Aurki egongo gara, ez dramatizatu. - Ez, bakarrik zera... 580 01:05:48,144 --> 01:05:50,511 - Eskerrik asko. - Eman musu eta banoa. 581 01:06:23,279 --> 01:06:24,940 Rita, amaitu da atsedenaldia. 582 01:06:40,029 --> 01:06:42,123 Poliki. Hori da. 583 01:06:44,100 --> 01:06:46,398 Arreta galtzen ari zara. 584 01:06:46,502 --> 01:06:48,470 Rita, ezin dut zurekin. 585 01:06:48,571 --> 01:06:51,472 Amaieran arreta galtzen zabiltza. 586 01:06:52,508 --> 01:06:55,307 Tresnetan baino ez duzu jartzen arreta. Txikitu egingo zaituzte. 587 01:06:56,245 --> 01:07:01,479 Txikitu egingo zaituzte. Bi jaurtiketa oker egin dituzu. 588 01:07:05,187 --> 01:07:08,384 Erritmoa galtzen zabiltza. Tresnetan baino ez duzu pentsatzen. 589 01:07:08,491 --> 01:07:12,291 Hori ez egiteko esan nizun, baina ez didazu kasurik egiten. 590 01:07:13,095 --> 01:07:17,999 Beti hain ona eta goxoa. 591 01:07:18,100 --> 01:07:21,001 Pikutara zu eta zeure xalotasuna! 592 01:07:24,206 --> 01:07:25,537 Txepel halakoa! 593 01:07:41,123 --> 01:07:43,091 Koldar patetikoa. 594 01:07:56,405 --> 01:07:58,464 Baina aritu egin behar du ala ez? 595 01:08:02,478 --> 01:08:04,469 Ikusten dut dagoeneko ez nauzuela behar. 596 01:08:07,450 --> 01:08:09,248 Jaramonik ere ez didazue egiten. 597 01:08:35,177 --> 01:08:38,112 Galtzailea, alua! 598 01:08:44,353 --> 01:08:46,720 Hara, berriro! 599 01:08:48,290 --> 01:08:51,658 Zer uste duzu dela hau? Ariketa bat? 600 01:08:53,829 --> 01:08:57,629 Hau ez da ariketa. Bere buruko egoera da. 601 01:08:57,733 --> 01:09:00,634 Rita, hauxe da zure buruko egoera. 602 01:09:00,736 --> 01:09:06,140 Erabateko prestaketa-falta lehian aritzeko. 603 01:09:07,476 --> 01:09:09,877 Olinpiar Jokoak dira, arauak zorrotzak dira. 604 01:09:11,480 --> 01:09:17,476 Olinpiaden ostean negar egingo duzue, bere saioan porrot egiten badu. 605 01:09:17,586 --> 01:09:24,492 Eta behar den moduan egiten ez badu, nik amore emango dut. 606 01:09:34,270 --> 01:09:36,261 Zure azken entrenamendua da. 607 01:09:57,493 --> 01:10:01,157 Oso gaizki, gelditu! 608 01:10:04,466 --> 01:10:06,332 Ez jarraitu. Ez zara inplikatzen. 609 01:10:06,735 --> 01:10:09,636 Inplikatzen zarenean, exekuzioa bikaina da. 610 01:10:09,738 --> 01:10:12,264 Arrunt jarduten duzunean. emaitza arrunta da. 611 01:10:13,475 --> 01:10:16,775 Inplikatzen ez bazara, joan etxera atseden hartzera. 612 01:10:25,454 --> 01:10:26,444 Agur. 613 01:10:47,309 --> 01:10:48,970 Nora zoaz? Itzuli pistara! 614 01:12:28,000 --> 01:12:33,000 BIHARAMUNEAN RITAK URREZKO DOMINA LORTU ZUEN OLINPIADETAN 615 01:13:27,000 --> 01:13:32,000 BRASILETIK ITZULI ETA BI EGUNERA BERE AITA HIL ZEN MINBIZIAZ 616 01:13:37,000 --> 01:13:42,000 HANDIK GUTXIRA, MARGARITAK GIMNASTIKA ERRITMIKOA UZTEA ERABAKI ZUEN