Mary Kills People (2017-2019)

via Open Data Euskadi — 2020/12/14 16:02:00 GMT+2

Kanadako telesaila. Mary Harris doktoreak erietxe bateko larrialdietan egiten du lan: aholkulari lanak egiten ditu zainketa paliatiboetan; baina horrekin batera, suizidioan laguntzen die gaixo larriei bere lagun Des-ekin batera (hortik izenburua, Maryk jendea hiltzen du). Poliziak jarduera hori susmpoean du.

Telesail sortzailea: Tara Armstrong. Zuzendaria: Holly Dale. Aktore nagusia, izenburuko Mary: Caroline Dhavernas. Herrialdea: Kanada. Telebista katea: Global (Kanadako kate bat). Hizkuntza: ingelesa. Generoa. Drama.

Hiru denboraldi ekoiztu dira, eta 3.a telesailaren amaiera izan da.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2020/12/14 15:02
Mary Kills People S01. Lehen denboraldia, 6 atalekoa, 2017an eman zuen Kanadako Global kateak. Atalak 42-44 minutu artekoak dira.

Denboraldi honetako aktoreak: Caroline Dhavernas, Jay Ryan, Richard Short, Lyriq Bent, Joel Thomas Hynes, Greg Bryk, Sebastien Roberts.

Azpitituluak ondo etorriko dira bertsio hauekin, HDTV gehienekin ez bada:

HEVC-RMTeam
HEVC-MeGusta
HDTV.x264-KILLERS
HDTV.x264-FLEET
HDTV.x264-mSD

Deskargatu
Azpitituluak-eus dio:
2020/12/14 15:03
Mary Kills People S02. Bigarren denboraldia, 6 atalekoa, 2018an eman zuen Kanadako Global kateak. Atalak 42-44 minutu artekoak dira.

Denboraldi honetako aktoreak: Caroline Dhavernas, Jay Ryan, Richard Short, Lyriq Bent, Matt Gordon, Rachelle Lefevre.

Azpitituluak ondo etorriko dira HDTV.CROOKS bertsioarekin. Posibleki, beste HDTV bertsioekin ere bai.

Deskargatu