Animal Kingdom (2016-2022)

Azpitituluak-eus 2022/08/29 12:50:00 GMT+1

Telesail dramatiko estatubatuar hau oinarritzen da lausoki 2010eko australiar film batean, zeinak izenburu berdina duen: Animal Kingdom (2010). AEBetan TNT kateak egin zuen telebistarako egokitzapena, 2016ko lehen denboraldi batekin, eta 75 atalen ondoren amaitu dute ekoizpena 2022ko 6. denboraldiarekin.

Premisa honekin abiatzen da akzioa: Joshua hamazazpi urteko gaztearen ama hil egiten da heroina-gaindosiak jota, eta deserrotuta geratzen da. Halabeharrez amonaren familiarengana aldatzen da Kaliforniara, eta amona hori, Smurf, Cody familiaren matriarka eta burua da. Kriminalitatea eta indarkeria dira arau Cody familian, eta ingurune zail horretan bihurtu beharko da adin nagusiko Joshua.

Telesail sortzailea: Jonathan Lisco. Ekoizpena: Warner Bros. Telebista kate originala: TNT.

Fitxategirik ez
Azpitituluak-eus dio:
2022/08/29 13:52
Lehen denboraldia, 10 atalekoa, 2016an eman zuen AEBetan TNT kateak.

Lehen denboraldiko aktore nagusiak: Ellern Barkin, Scott Speedman, Shawn Hatosy, Ben Robson, Jake Wearu, Finn Cole, Daniella Alonso, Molly Gordon.

Hemengo azpidatziak bat etorriko dira bertsio honekin:

Animal Kingdom (US) Season 1 1080p.WEB-DL.H.264-R2D2

Deskargatu
Azpitituluak-eus dio:
2022/09/14 15:10
Bigarren denboraldia 2017an eman zuen TNT telebistak AEBetan.

13 ataleko denboraldia izan zen eta hemengo azpidatziak bat etorriko dira bilduma honekin:

Animal.Kingdom.US.S02.1080p.BluRay.x264-ROVERS

Deskargatu