Pixie Hollow Games

Luistxo — 2013/03/10 08:44:00 GMT+1

Disney etxeak 3D animazioko frankizia bat du azken urteotan Peter Pan-en sagako Tinker Bell edo Txilintxo pertsonaiarekin eta haren munduarekin, maitagarrien unibertso poxpolin batekin. Sorta horretan film labur bat da hau, maitagarrien munduko Joko Olinpiko moduko batzuk direlarik gaia.

Zuzendaria: Bradley Raymond. Gidoia: Jeffrey M. Howard, David H. Steinberg. Ekoizleak: John Lasseter, Helen Kalafati. Estudioak: Walt Disney Pictures, DisneyToon Studios. Iraupena: 30 min. Izenburua: Pixie Hollow Games (en), Galtxagorrien Haraneko Jokoak (eu). Esteka: Wikipedia

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Tinker Bell Pixie Hollow Games (2011)MiniMovie x264 720p DD5.1 NLSubs BB
 Tinker.Pixie.Hollow.Games.2011.720p.x264.NLSubs-QoQ
 Tinker.Bell.The.Pixie.Hollow.Games.2011.720p.BluRay.x264-PFa
 Pixie.Hollow.Games.2011.m720p.BluRay.x264-BiRD_ENG

Dibertimendu txiki bat besterik ez, umeei gustatuko zaie :-)