Space Pirate Captain Harlock: The Mystery of the Arcadia

Elkarlanean — 2013/06/30 22:41:00 GMT+1

Manga komikiak izan ziren lehenbizi, gero anime edo marrazki bizidunen telesail japoniarra. Hemengo hau, ETBn bere garaian eman zuten telesailaren 7. atalaren muntaia luzea da, 35 minutu inguru, zinerako emanaldi gisa zabaldu zena Japonian. 2013ko udazkenerako, 3D animazioko film berria iragarri da.

Pertsonaiaren sortzaile: Leiji Matsumoto. Atal honen zuzendaria: Rintaro. Ekoiztetxea: Toei. Izenburua: 宇宙海賊キャプテンハーロック アルカディア号の謎 (jp: Uchū Kaizoku Captain Harlock Arcadia Go no Nazo). Esteka: Wikipedia

Sinkronizatua dago Youtubera igotako bertsio honekin. Fharlockek 2009an hemen kargatutako itzulpen partziala, Ekialdek osatu du lana 2013an.

Ekialde dio:
2013/06/29 15:31
Anime honen azpitituluak osatu ditut. Sinkronizatu dut Youtuben hemen dagoen bertsioarekin:
http://www.youtube.com/watch?v=0OGIpByVbW8