1 00:00:29,154 --> 00:00:32,531 Europako Vikingoak, gure aroko 8. eta 9. mendeetan, 2 00:00:32,949 --> 00:00:36,785 paganoak ziren, gerrako jainkoa gurtzen zuten, Odin. 3 00:00:39,748 --> 00:00:43,083 Beraien lur hotz eta pobreetan, 4 00:00:43,460 --> 00:00:46,170 untzigintzan garatu zuten trebetasuna, 5 00:00:46,254 --> 00:00:48,130 eta izuzko agintaldi bat zabaldu zuten, 6 00:00:48,214 --> 00:00:53,093 historian sekula ikusi gabeko indarkeriaz. 7 00:00:54,929 --> 00:00:59,058 Vikingo guztien nahi gorena, ezpata eskuan hiltzea zen, 8 00:00:59,601 --> 00:01:01,143 horrela sartuko zirelako Valhalla-n, 9 00:01:01,227 --> 00:01:06,646 gerlarien paradisuan, non Odinek heroi gisa ongietorria emango zien. 10 00:01:08,526 --> 00:01:13,989 Iparrorratzik ez zeukaten. Eguzkia eta izarrak erabiltzen zituzten nabigatzeko. 11 00:01:18,578 --> 00:01:22,122 Lainoak inguratzen bazituen, norabide gabe itsu geratzen ziren. 12 00:01:23,291 --> 00:01:25,501 Haien aburuz, lurra laua zen, 13 00:01:26,044 --> 00:01:30,005 eta urrutiegi bazihoazten, haize beltzak areago eramango zituen, 14 00:01:30,090 --> 00:01:35,344 mendebaldeko itsaso pozoitura, eta munduaren ertzera. 15 00:01:38,848 --> 00:01:41,600 Helburu nagusia Ingalaterra konkistatzea izendatu zuten. 16 00:01:41,976 --> 00:01:44,269 Herrialde hura erresuma txikietan banatua zegoen, 17 00:01:44,979 --> 00:01:47,689 bakoitza aldamenekoaren inbidian. 18 00:01:48,358 --> 00:01:51,860 Vikingoek Ingalaterrari eraso egin ziotenean, 19 00:01:52,362 --> 00:01:54,988 beti lurra bistan zutela nabigatzen zuten, 20 00:01:55,365 --> 00:01:58,867 Eta erasoak gaueko 'raid' azkarrak izaten ziren. 21 00:01:59,244 --> 00:02:03,705 Ez da harritzekoa ingelesen kateximak esaldi hau baldin badauka... 22 00:02:03,805 --> 00:02:07,705 BABES GAITZAZU JAUNA, IPARRALDEKO GIZONEN BEKAIZKERIATIK 23 00:02:09,629 --> 00:02:10,838 Ragnar! 24 00:03:25,580 --> 00:03:29,499 Errege hil da. Betiko bizi bedi errege. 25 00:03:37,050 --> 00:03:39,968 Bi hilabetez egin diogu beila Edwin errege zintzoari. 26 00:03:40,053 --> 00:03:43,639 Ragnar vikingoak koldarki hil zuen hura... 27 00:03:43,723 --> 00:03:46,558 eta oraindik ez dugu errege mendekatu. 28 00:03:47,685 --> 00:03:53,649 Erresumako batzarrak dio Aella benetako errege-leinukoa dela legez, 29 00:03:53,733 --> 00:03:56,526 eta tronua berari dagokiola. 30 00:04:13,920 --> 00:04:15,379 Maiestatea, 31 00:04:16,422 --> 00:04:18,548 Eskerrik asko, dama galant hori. 32 00:04:19,217 --> 00:04:23,303 Zaude ziur, zure senarra, nire lehengusua alegia, hil zizuten barbaroek... 33 00:04:23,346 --> 00:04:26,056 laster sentituko dutela nire haserrea. 34 00:04:27,100 --> 00:04:29,977 Eta zu eta Edwinen artean seme-alabarik izan ez den arren, 35 00:04:30,019 --> 00:04:33,438 gu guztion errespetua duzu oraindik ere. 36 00:04:35,400 --> 00:04:38,485 Orain joan zaitezke, Enid erregina. 37 00:04:46,119 --> 00:04:49,663 Guk, Thurston eta Matthew apezpikuok, eskatzen dizuegu... 38 00:04:49,706 --> 00:04:54,710 onartzeko Aella zuen errege gisa, 39 00:04:54,794 --> 00:04:58,380 Ez duzu beldurrik sentitu behar, ene dama. Ez dizute kalterik egongo bere hitzek. 40 00:04:58,423 --> 00:05:00,716 Gizon horrek ez du eskubiderik tronurako. 41 00:05:01,718 --> 00:05:03,719 Ez dago oinordeko zuzenik. 42 00:05:04,595 --> 00:05:06,263 Badago oinordeko bat. 43 00:05:09,058 --> 00:05:10,058 Zer? 44 00:05:10,143 --> 00:05:14,062 Godwin anaia, haurdun nago, baina ez Edwina. 45 00:05:14,772 --> 00:05:17,524 Haurra vikingo harena da, Ragnarrena. 46 00:06:16,626 --> 00:06:18,001 Seinale txarra da. 47 00:06:22,256 --> 00:06:26,051 Requitur ezpata sakratua, erregeen ezpata. 48 00:06:26,135 --> 00:06:28,053 Luze bizi bedi errege! 49 00:06:30,890 --> 00:06:33,100 Barbaro baten semea da, 50 00:06:33,851 --> 00:06:36,686 baina Edwinen semea balitz bezala maite dut. 51 00:06:37,063 --> 00:06:40,982 Jaio den zurrumurruak zabaldu dira. Aellaren belarrietara iristen badira... 52 00:06:41,025 --> 00:06:44,361 - Nora bidali behar duzu? - Italiara. 53 00:06:44,821 --> 00:06:48,198 Fraide batzuek haziko dute, jakin gabe benetan nor den. 54 00:06:48,408 --> 00:06:51,243 Bere bizitza salbu egongo da, eta zeurea ere bai. 55 00:06:52,286 --> 00:06:53,829 Aita Godwin! 56 00:06:59,085 --> 00:07:02,838 - Requitur ezpatako harria. - Eskubidez, berea da. 57 00:07:02,880 --> 00:07:06,633 Etorkizunean harri honekin ezagutu nahi baduzu... 58 00:07:06,676 --> 00:07:09,427 bere etsaiek gauza berdina egin ahal izango dute. 59 00:07:10,513 --> 00:07:12,264 20 urte igaro ziren. 60 00:07:12,640 --> 00:07:13,849 Enid erregina hil egin zen, 61 00:07:13,933 --> 00:07:15,976 baina seme batez erditu zelako zurrumurruek... 62 00:07:16,018 --> 00:07:18,353 Aella erregea mintzen zuten oraindik. 63 00:07:18,438 --> 00:07:21,398 Bere gaztelua Ingalaterrako gotorleku sendoena zen, 64 00:07:21,482 --> 00:07:24,276 baina Aella ez zen gauza Vikingoen erasoak geldiarazteko. 65 00:07:25,695 --> 00:07:29,489 Jakin bedi Northumbriako erresuma osoan, 66 00:07:29,532 --> 00:07:34,244 Nik, Galesko Rhodri erregeak, entregatzen diodala Aella erregeari, 67 00:07:34,328 --> 00:07:37,497 nire alaba Morganaren eskua. 68 00:07:38,332 --> 00:07:40,000 Baimena ematen dut nik. 69 00:07:41,586 --> 00:07:45,380 Nik ere, Galesko Rhodri erregeak, baimen ematen dut. 70 00:07:46,549 --> 00:07:49,718 - Aintza jainkoari. - Amen. 71 00:08:06,068 --> 00:08:07,861 Jaiki zaitez, neskato. 72 00:08:11,199 --> 00:08:14,618 Udaberriko lehen egunean nire emaztea bihurtuko zara. 73 00:08:23,961 --> 00:08:27,631 Espero dut, Lord Egbert, ezkontza begi onez ikusiko duzula, ezta? 74 00:08:29,217 --> 00:08:30,967 Bihotzetik, jauna. 75 00:08:31,052 --> 00:08:36,472 Orduan zergatik zabaltzen dituzu ipuinak, Enid erreginaren ustezko oinordekoaz? 76 00:08:38,017 --> 00:08:39,851 Kontu ezaguna da. 77 00:08:39,936 --> 00:08:43,230 Bere heriotzaren unean, Italiara bidalitako semeaz mintzatu zen erregina. 78 00:08:43,272 --> 00:08:46,441 Requitur ezpatako harria umearekin joana zela esan zuen. 79 00:08:46,526 --> 00:08:50,695 Maiestatea, ze premia dago iraganeko kontu hauetaz mintzatzeko? 80 00:08:50,780 --> 00:08:54,115 Mihi gaizto horiek laster isilduko direla espero dut. 81 00:08:55,326 --> 00:08:58,954 Neska eder honek oinordeko bat emango baitit. 82 00:08:59,121 --> 00:09:01,873 Eta ezkontza honetatik gure indarrak batu egingo dira, 83 00:09:01,958 --> 00:09:05,126 herria vikingoetatik babesteko. 84 00:09:06,337 --> 00:09:08,129 Hori ez da nahikoa. 85 00:09:08,923 --> 00:09:11,758 Gure artean dagoen traidorea argitara ekarri behar dut. 86 00:09:12,134 --> 00:09:15,095 Jauna, ezinezkoa da gela honetan traidorerik egotea. 87 00:09:16,681 --> 00:09:19,140 Egbert lehengusua, 88 00:09:19,183 --> 00:09:22,644 zergatik ez diote vikingoek zure lurrei sekula ere eraso egiten? 89 00:09:23,437 --> 00:09:24,896 Zer esan nahi duzu? 90 00:09:25,106 --> 00:09:29,150 Zure lurrak eta zure konspiratzaileenak, beti salbu daude. 91 00:09:29,193 --> 00:09:31,403 Konspiratzen ari zara nire aurka. 92 00:09:31,487 --> 00:09:34,906 Ez dut nire bizkar hartuko errua zuk vikingoekin porrot egin izanarena! 93 00:09:34,991 --> 00:09:37,826 Konspiratu egin duzu gure etsaiekin ni tronutik kentzeko! 94 00:09:37,868 --> 00:09:40,579 - Ze etsai? - Vikingoak. Eraman ezazue. 95 00:09:43,207 --> 00:09:46,500 Gezurrak ez dira nahiko tiranoak boterean irauteko! 96 00:09:58,598 --> 00:10:02,267 Abilezia erabili. Suizidio baten antza izan dezala. 97 00:10:15,781 --> 00:10:18,116 - Joan da, jauna! - Harrapatu. 98 00:10:20,036 --> 00:10:21,703 Ekarridazue bere burua! 99 00:10:37,428 --> 00:10:38,720 Hail, Ragnar. 100 00:10:40,139 --> 00:10:43,391 - Berandu zatoz. - Doi-doi iritsi naiz. 101 00:10:43,476 --> 00:10:47,562 Aella jakitun da tratuetan gaudela. Zeurekin geratu beharko naiz. 102 00:10:47,688 --> 00:10:50,315 Honek jada ez digu balio. Bidali bueltan. 103 00:10:50,775 --> 00:10:53,985 Gure erasoetan lagundu digunari hori baino ordain hobea zor diogu. 104 00:10:54,070 --> 00:10:56,196 Aurkituko dugu zeregin probetxuzkoren bat. 105 00:10:56,697 --> 00:10:58,073 Zatoz gora. 106 00:10:59,075 --> 00:11:02,661 Arraunean, Long Sound-era, 107 00:14:51,891 --> 00:14:53,099 Ragnar! 108 00:15:55,496 --> 00:15:57,372 Hail, Ragnar! 109 00:15:57,539 --> 00:15:59,540 Hail, Ragnar! 110 00:15:59,583 --> 00:16:01,584 Hail, Einar! 111 00:16:41,417 --> 00:16:44,627 Ingelesen garagardoarekin egiten dut topa, salbu itzul zaitezen. 112 00:16:47,673 --> 00:16:49,382 Ingelesen odola balitz nahiago. 113 00:16:51,844 --> 00:16:55,179 Itxi ahoa! Gizon hau ingelesa da. 114 00:16:57,099 --> 00:17:00,351 - Ingelesa? - Lord Egbert. Gure aliatua. 115 00:17:01,061 --> 00:17:03,980 Orduan egin topa nire aitaren itzuleraren alde. 116 00:17:10,738 --> 00:17:13,906 Zer nahi duzu, ingelesek pentsatzea gu barbaroak garela? 117 00:17:14,116 --> 00:17:16,617 Hau da Einar, nire seme ezkongabe bakarra. 118 00:17:16,702 --> 00:17:19,704 Hain da harroa non ez duen bizarrik, ez bere edertasuna ezkutatzeko. 119 00:17:19,788 --> 00:17:22,457 Bizarra egiten du ingelesek bezala. 120 00:17:23,333 --> 00:17:26,544 Hail, Ragnar. Eta hail, Ragnarren bizarra. 121 00:17:30,799 --> 00:17:33,968 - Gure ohiturak irakatsi nahi dizkiot Egberti. - Neuk irakatsiko diot. 122 00:17:34,011 --> 00:17:37,055 - Gogoratu nire trebezia buruan dut, ez giharretan. - Bai jauna. 123 00:17:37,139 --> 00:17:38,973 - Ekarriozue zaldi bat. - Orain? 124 00:17:39,058 --> 00:17:40,808 Zergatik ez? 125 00:17:40,851 --> 00:17:43,519 Einar... Poliki. 126 00:17:43,729 --> 00:17:45,980 Badakit. Burua. Ez giharrak. 127 00:17:48,817 --> 00:17:51,819 Ingalaterrako kostako mapak marraztu behar dizkigu. 128 00:17:53,280 --> 00:17:55,656 Ez dago neurea baino seme zintzoagorik inon. 129 00:17:55,991 --> 00:17:58,826 Odin bera izan zitekeen bere aita, baina neu naiz. 130 00:17:59,578 --> 00:18:00,661 Etorri. 131 00:18:12,633 --> 00:18:16,177 Ez izan beldurrik. Ingelesak ehizatzea debekatua du neskak. 132 00:18:16,637 --> 00:18:17,887 Irensteko gehiegi. 133 00:18:17,971 --> 00:18:20,348 Kirol berbera dugu Ingalaterran. 134 00:18:20,390 --> 00:18:23,226 Hau bezalako belatzekin? Begiratu. 135 00:18:31,902 --> 00:18:33,027 Hil. 136 00:18:46,750 --> 00:18:48,668 Horri belatza deitzen diozu? 137 00:18:57,636 --> 00:19:00,388 Horren pareko belatzak guk ere baditugu. 138 00:19:00,472 --> 00:19:03,641 Hemen. Zarpa-luze dugu hau. 139 00:19:04,059 --> 00:19:06,269 Hau bai, ehizarako txori bat. 140 00:19:21,827 --> 00:19:25,329 - Berriro zu. Norena da txoria? - Neurea. 141 00:19:25,789 --> 00:19:28,666 Belatz ehiztari baten jabe den esklabu bat? 142 00:19:29,168 --> 00:19:32,086 - Zuhaitz batean aurkitu nuen erdi hila. - Non lapurtu duzu? 143 00:19:33,046 --> 00:19:35,089 Sandpiper nirekin zegoen aurkitu nuenean. 144 00:19:35,924 --> 00:19:39,552 Lekuko perfektua. Gorra eta motza. 145 00:19:39,595 --> 00:19:42,763 Mihia moztea nahiko duzu beharbada. Gezurrak esateari uzteko. 146 00:19:42,806 --> 00:19:44,265 Ni ez naiz gezurtia. 147 00:19:44,600 --> 00:19:47,059 Horrela mintzatzen zaizkie esklabuak vikingoei? 148 00:19:57,946 --> 00:20:00,781 Aitor iezaiozu ingeles jaunari gezurti hutsa zarela. 149 00:20:01,450 --> 00:20:02,533 Hil! 150 00:20:15,005 --> 00:20:16,130 Hil ezazu! 151 00:20:17,841 --> 00:20:18,883 Ez! 152 00:20:27,017 --> 00:20:28,601 Ez hil. 153 00:21:08,517 --> 00:21:11,227 Odin! 154 00:21:27,869 --> 00:21:29,662 Ekarri esklabua. 155 00:21:40,048 --> 00:21:42,008 Ikus nolako begirada eskaintzen didan. 156 00:21:43,051 --> 00:21:45,511 Ez balitz aker beltz batek ernaldu zuela ilargi betearekin... 157 00:21:45,554 --> 00:21:47,513 Nire izena ez da Ragnar. 158 00:21:49,808 --> 00:21:52,435 Zure herrialdean zer egingo zenukete berarekin? 159 00:21:52,519 --> 00:21:56,230 Baduzu zigor zehatz bat, entretenigarria eta zaratatsu samarra. 160 00:21:56,315 --> 00:21:57,315 Zer da? 161 00:21:57,399 --> 00:21:59,817 Ez da gauza asko: lubaki bat otsoz betea. 162 00:21:59,901 --> 00:22:04,363 Gosea pasarazten diezu tarte batean, eta giza-odola apreziatzen dute horrela. 163 00:22:05,073 --> 00:22:08,075 Ikusten? Ingelesak zibilizatuak dira. 164 00:22:09,286 --> 00:22:13,539 - Ezer okerragorik bururatzen zaizu? - Gauza askoz ere okerragoa. 165 00:22:13,999 --> 00:22:17,043 Bai, kapaz ikusten zaitut, aurpegi horrekin. 166 00:22:18,628 --> 00:22:21,464 Baina esklabu ona izan da. Azkar hil dezatela. 167 00:22:21,548 --> 00:22:25,176 Ez. Heriotza azkarrik ez horrentzat. 168 00:22:25,260 --> 00:22:27,136 Orduan zer iradokitzen duzu egitea? 169 00:22:29,306 --> 00:22:31,432 - Ezer ere ez. - Ezer ere ez? 170 00:22:34,603 --> 00:22:36,771 Bizirik nahi dut esklabu hau. 171 00:22:37,189 --> 00:22:39,774 Aurpegia zartatu dizun gizona? 172 00:22:41,401 --> 00:22:45,488 Mila aldiz igaroko du eguzkiak zerua gizon hau hil aurretik. 173 00:22:51,995 --> 00:22:56,665 Eta mila bider desiratuko duzu hila hobe zeundela. 174 00:23:07,886 --> 00:23:09,220 Kitala! 175 00:23:12,808 --> 00:23:14,809 Ezin duzu esklabua hil. 176 00:23:18,313 --> 00:23:20,106 Zer diote runa zaharrek? 177 00:23:30,575 --> 00:23:33,244 Odinek nahiko balu Erik hiltzea, 178 00:23:33,328 --> 00:23:36,163 Thorren mailuaren herio-hotsa entzungo zen. 179 00:23:38,875 --> 00:23:40,960 Baina zeruak isilik jarraitzen du. 180 00:23:46,341 --> 00:23:50,344 Odinen madarikazioa pairatuko du esklabua hiltzen duenak. 181 00:24:06,027 --> 00:24:10,614 Orduan inork ez du hilko. Itsasgorak egin dezala lana. 182 00:24:11,616 --> 00:24:14,285 Lotu ezazue zutoin batean altxerrian, itsasbehera denean. 183 00:24:14,369 --> 00:24:15,703 Eraman hemendik. 184 00:24:17,038 --> 00:24:21,709 Altxerrian utziko duzu, itotzeko eta karramarroek jan dezaten? 185 00:24:21,877 --> 00:24:25,337 Eta karramarroentzat izan bedi Odinen madarikazioa! Horixe erabaki dut. 186 00:24:36,725 --> 00:24:39,143 Eta altxerritik bizirik irteten bada? 187 00:24:39,895 --> 00:24:44,857 Itsasgoraren ondoren bizirik bada oraindik, nahi duenak eraman dezala berarekin. 188 00:24:45,692 --> 00:24:47,067 Bizirik irteten bada. 189 00:25:18,391 --> 00:25:19,892 Odin! 190 00:25:22,270 --> 00:25:25,314 Bidali zure haizetea, itzuli marearen norabidea. 191 00:25:48,797 --> 00:25:50,965 Probatzeko taulan jarri emakumea. 192 00:26:03,645 --> 00:26:06,480 Joan egingo naiz esklabua itotzen ikustera. 193 00:26:06,523 --> 00:26:09,817 Geratu hemen. Gauza interesgarriagoa ikusiko duzu. 194 00:26:18,285 --> 00:26:20,995 Bai, joko interesgarria dirudi. 195 00:26:21,246 --> 00:26:24,832 Ez da jokoa. Odinen proba da, emakume ez-zintzoentzakoa. 196 00:26:30,589 --> 00:26:32,631 Ez da bada emakume zintzoa? 197 00:26:34,175 --> 00:26:37,845 - Galdertu Einarri. - Senarrak dio ez dela. 198 00:26:38,221 --> 00:26:41,056 - Nor da senarra? - Aizkorak jaurtitzen dituena. 199 00:26:51,693 --> 00:26:53,861 Baina emaztea errugabea bada? 200 00:26:55,030 --> 00:26:57,698 Senarrak zuzen joko du eta mototsak moztuko ditu. 201 00:27:02,787 --> 00:27:06,749 Baina huts egiten badu eta emazteari zuzenean ematen badio? 202 00:27:08,043 --> 00:27:10,586 - Errudun den seinale. - Ulertzen dut. 203 00:27:19,012 --> 00:27:22,640 Zer gertatzen da ez badio ematen ez mototsei ez emakumezkoari? 204 00:27:23,391 --> 00:27:25,476 Hiru huts, eta gizona itoko dugu. 205 00:27:54,422 --> 00:27:55,422 Bat. 206 00:28:03,932 --> 00:28:08,268 Mozkorra zaude! Bitan zatituko duzu? 207 00:28:09,771 --> 00:28:12,439 Mozkorra ni? Hasi besterik ez naiz egin. 208 00:29:06,161 --> 00:29:08,245 Faltan botatzen zenuten, ezta? 209 00:29:14,210 --> 00:29:15,711 A zer nolako semea. 210 00:29:36,316 --> 00:29:37,524 Kitala. 211 00:29:38,276 --> 00:29:40,569 Kitala, nire hankak. 212 00:29:41,321 --> 00:29:44,239 Mugitu hankak Erik. Mugitu egin behar dituzu. 213 00:30:00,089 --> 00:30:04,384 - Nondik dator esklabu hau? - Bjorn-ek eraso batean eskuratu zuen. 214 00:30:04,719 --> 00:30:07,262 Itsasontzi batetik harrapatu zuten. 215 00:30:08,264 --> 00:30:10,224 Eta honako ikurra lepotik zeukan? 216 00:30:11,226 --> 00:30:15,354 Bere jabetza bakarra hori omen. Baina orain ez du beharko. 217 00:30:24,864 --> 00:30:26,532 Hiltzera doa. 218 00:30:27,200 --> 00:30:29,076 Adi, esklabua. 219 00:30:29,118 --> 00:30:32,246 Einar jaian dago zure heriotza ospatzen. 220 00:30:33,039 --> 00:30:34,998 Einar barre egiten ari zaizu. 221 00:30:36,039 --> 00:30:38,298 Badakit. Badakit. 222 00:30:38,837 --> 00:30:43,674 - Bizi, Erik. Eutsi hotzari. - Bizi eta borrokatu Einar. 223 00:30:45,426 --> 00:30:46,802 Borrokatu Einar. 224 00:30:51,307 --> 00:30:52,432 Odin. 225 00:31:09,367 --> 00:31:12,953 - Odinek erantzun egin dizu. - Lainoak besterik ez ziren. 226 00:31:13,037 --> 00:31:16,915 Itsu zaude. Odinen alabak izan dira. 227 00:31:17,792 --> 00:31:22,129 Beraien ezpatan zalaparta entzun dut, zeruan zamalkatzen diren bitartean. 228 00:31:22,630 --> 00:31:26,717 Haizea ekarri dute. Haizea ekarri dute! 229 00:31:29,929 --> 00:31:31,138 Entzun. 230 00:32:44,087 --> 00:32:48,840 Iparrak itsas-marea aldatu du. Askatu. 231 00:32:54,013 --> 00:32:56,848 Itsasgora igaro da. Zuen lana amaitu da. 232 00:33:34,303 --> 00:33:36,096 Nik eroango dut esklabua. 233 00:33:40,768 --> 00:33:42,310 Neurea da, Einar. 234 00:33:42,395 --> 00:33:45,272 Haizeak buelta eman dio mareari, eta nik atera dut. 235 00:33:45,356 --> 00:33:47,441 Adi ingelesa: neuretako hartuko dut. 236 00:33:48,151 --> 00:33:51,278 Zure aitaren ezpatak baliorik baldin badu, orduan nirea da. 237 00:33:51,487 --> 00:33:54,573 Zergatik, jauna, bat-bateko interes hau esklabuarengan? 238 00:33:55,366 --> 00:33:57,284 Ingeleson joera da... 239 00:33:57,368 --> 00:34:00,662 gaiztoak zuzentasunaren bidean jartzeko gogoa. 240 00:34:04,042 --> 00:34:06,084 Baina orain ez zaude Ingalaterran. 241 00:34:08,254 --> 00:34:12,424 Eta ez zara han izango zure bertako mapak zure aitarentzat marrazten ditudan arte. 242 00:34:19,640 --> 00:34:20,974 Ondo da. 243 00:34:21,809 --> 00:34:25,479 Esklabua zuretzat, bizi zaren artean. 244 00:34:34,572 --> 00:34:39,284 - Odinen eskerrak salbatzeagatik. - Ez arrisku gutxirekin nire aldetik. 245 00:34:43,498 --> 00:34:45,499 Badakizu zer den hau? 246 00:34:49,045 --> 00:34:51,213 Egunen batean, esango dizut. 247 00:34:51,798 --> 00:34:54,633 Eta orduan gogoratuko zara nik salbatu zintudala. 248 00:35:21,869 --> 00:35:23,662 Oraindik esklabua naiz. 249 00:35:23,746 --> 00:35:27,374 - Ingalaterran gaudenean, han ez zara izango. - Inoiz ez naiz Ingalaterrara joango. 250 00:35:27,708 --> 00:35:30,752 Zauritutako animalia dirudizu. Ez zara fio inorekin ere. 251 00:35:31,420 --> 00:35:33,713 - Egun on jaunak! - Hail, Egbert. 252 00:35:33,798 --> 00:35:36,383 - Nola doa untzia? - Prest egongo da astebete barru. 253 00:35:37,426 --> 00:35:40,345 Ez da itsasoko dragoia, baina jostailu polita irtengo da. 254 00:35:40,388 --> 00:35:42,848 Einar oraindik niganako arrangurarekin dabil? 255 00:35:42,890 --> 00:35:46,226 Nire semea haserrearazten tontoa izan zinen. Hil egingo zaitu egunen batean. 256 00:35:46,269 --> 00:35:48,603 Ez zara gose, Einar? 257 00:35:49,438 --> 00:35:51,731 - Segun. - Segun zer? 258 00:35:55,194 --> 00:35:57,070 Segun zein ondo marrazten dituzun mapak. 259 00:35:58,781 --> 00:36:01,741 Ikusi zuk zeuk. Hau Galesko mapa da. 260 00:36:02,618 --> 00:36:06,788 Gales? Lurralde pobre hori? "Raid" bakar bat ere ez du merezi. 261 00:36:06,873 --> 00:36:09,634 Alderantziz, hantxe dago saririk preziatuena. 262 00:36:09,657 --> 00:36:11,576 Rhodri erregearen alaba, Morgana. 263 00:36:11,586 --> 00:36:14,379 Rhodri ez da gai izango ganorazko ordainsaririk ordaintzeko. 264 00:36:14,422 --> 00:36:17,591 Baina Aella bai. Harekin ezkontzekoa baita neska udaberrian. 265 00:36:21,095 --> 00:36:24,347 Einar, uste dut ingelesak ideia ona proposatu duela. 266 00:36:24,932 --> 00:36:27,267 Laster abiatuko da, eta puntu honetatik igaro beharko da. 267 00:36:27,310 --> 00:36:29,978 - Seguru zaude? - Bizitza jokatzeko moduan. 268 00:36:30,062 --> 00:36:31,771 Jokatzen duzu jada. 269 00:36:32,773 --> 00:36:35,692 Utzi niri neska harrapatzen eta hona ekarriko dizut. 270 00:36:36,444 --> 00:36:39,029 - Zenbat gizon beharko zenituzke? - Untzi bat. 271 00:36:39,113 --> 00:36:40,906 - Bakarra? - Aski da. 272 00:36:40,948 --> 00:36:45,118 Eta hau zer, lepokorik gabe? Eroan egingo duzu. 273 00:36:45,870 --> 00:36:47,996 Jakina, nire esklabua eroango dut. 274 00:36:49,290 --> 00:36:52,626 Zu geratu egingo zara mapak marrazten. Neuk bahituko dut neska. 275 00:36:58,841 --> 00:37:03,220 Marraztu ditzala mapak, untzia laino artean gidatzeko modukoak. 276 00:37:03,304 --> 00:37:04,721 Orduan ikusiko da bere balioa. 277 00:37:04,805 --> 00:37:08,516 - Laino artean balio duen maparik ez dago. - Orduan zertarako balio diguzu zuk? 278 00:37:08,976 --> 00:37:10,227 Pentsatu horretan ni kanpoan nagoen bitartean. 279 00:37:10,311 --> 00:37:13,230 Eta ez dakiola ezer gertatu esklabuari. 280 00:37:23,491 --> 00:37:27,202 Metal bitxia da. Ipar Izarretik Lurrera jausitakoa. 281 00:37:27,411 --> 00:37:29,913 Sandpiperrek urrutitik ekarri du. 282 00:37:30,248 --> 00:37:34,416 Prezioa garesti ordaindu zuen, bere belarriekin eta mihiarekin. 283 00:37:34,543 --> 00:37:37,879 Noranahi biratuta ere, bere etxeranzko norabidea markatzen du. 284 00:37:37,964 --> 00:37:42,050 Jatorri duen izarrari begiratzen dio. Beti iparraldera zuzenduta. 285 00:37:43,094 --> 00:37:46,680 Baina laino artean ezingo du. Izarrak ez dita ikusten lainoarekin. 286 00:37:49,016 --> 00:37:50,183 Adi. 287 00:37:58,567 --> 00:38:01,319 Ikusi ote dezake izarrik horma hauek tartean egonik? 288 00:38:13,708 --> 00:38:16,001 Honekin toki askotara zuzendu zaitezke. 289 00:38:16,419 --> 00:38:20,046 Baita Itsaso Pozoitutik haratago, Valhallara. 290 00:38:21,841 --> 00:38:23,717 Hara ere joango zara egun batez. 291 00:38:24,010 --> 00:38:26,761 Heroi handiek bakarrik lortu dute hori. 292 00:38:30,891 --> 00:38:32,225 Runa zaharrek hori diote behintzat. 293 00:38:36,981 --> 00:38:38,940 Eta honek haraino zuzenduko nau? 294 00:38:44,363 --> 00:38:45,405 Ez. 295 00:38:47,825 --> 00:38:49,909 Emakumezko batek esango dizu bidea. 296 00:38:55,666 --> 00:38:59,085 - Ze itxurako emakumea? - Ikusten duzunean, jakingo duzu. 297 00:38:59,170 --> 00:39:01,504 - Noiz izango da hori? - Laster. 298 00:39:03,341 --> 00:39:05,508 Emakume horrek, maitatu ala gorrotatu egingo nau? 299 00:39:06,427 --> 00:39:09,804 Gorrotoa, maitasuna: ahuntz beraren bi adarrak. 300 00:39:11,932 --> 00:39:14,351 Zein emakumek begiratu nahiko lioke esklabu bati? 301 00:39:14,727 --> 00:39:16,186 Hark egingo du. 302 00:39:23,110 --> 00:39:24,944 Gezurra diozu, Kitala. 303 00:39:28,449 --> 00:39:30,450 Zure ipuin guztiak gezurrezkoak dira. 304 00:40:00,356 --> 00:40:03,566 Ez egon hain triste, milady. Ez dizu onik egiten. 305 00:40:04,235 --> 00:40:06,653 Bridget, nola ezkonduko naiz gorrotatzen dudan gizon batekin? 306 00:40:06,737 --> 00:40:10,240 Ez da erraza printzesa izatea, baina eginbehar bat duzu. 307 00:40:10,324 --> 00:40:14,077 Aliantza honek Galesi lagunduko dio. Aellarekin ezkondu behar diozu. 308 00:40:14,912 --> 00:40:16,913 Nahiago nuke hil. 309 00:40:16,997 --> 00:40:20,083 Buelta eman! Vikingoak dira! 310 00:40:28,008 --> 00:40:29,509 Aguro, barrura. 311 00:40:29,593 --> 00:40:32,846 Lemazaina, haizeari aurre egin! Atzeko gizonak aurrera! 312 00:40:41,772 --> 00:40:45,775 Gogoratu, ezin dugu neska zauritu, bestela ez du baliorik traturako. 313 00:40:50,114 --> 00:40:52,031 Eutsi gezilariak! 314 00:41:02,042 --> 00:41:03,626 Makurtu! 315 00:42:57,908 --> 00:42:59,409 Bridget! 316 00:43:00,077 --> 00:43:01,369 Mylady! 317 00:43:03,872 --> 00:43:05,873 Mylady! laguntza! 318 00:43:06,500 --> 00:43:08,042 Mylady... 319 00:43:11,130 --> 00:43:12,338 Bridget! 320 00:43:17,761 --> 00:43:19,012 Mylady! 321 00:43:27,855 --> 00:43:31,566 - Ongi etorri untzira, mylady. - Aellak hil egingo zaitu honengatik. 322 00:43:33,235 --> 00:43:35,612 Zu harenagan bidaltzea lastima litzateke bada. 323 00:43:35,696 --> 00:43:37,071 Zer dakizu zuk Aellaz? 324 00:43:39,450 --> 00:43:43,119 Bere altxor osoa emango lukeela zugatik ordaintzeko. 325 00:43:43,871 --> 00:43:45,705 Nik zu niretzat gordeko zintuzket. 326 00:43:47,207 --> 00:43:49,917 Odin geurea! Sekulako erregina vikingoa litzateke hau. 327 00:43:51,211 --> 00:43:53,129 Apartatu nigandik! 328 00:43:54,506 --> 00:43:56,424 Ongi etorriak musutxo bat eskatzen dut. 329 00:43:56,508 --> 00:43:57,759 Kendu! 330 00:43:59,887 --> 00:44:02,180 - Ongi etorriko musutxoa. - Ez. 331 00:44:02,556 --> 00:44:03,640 Bai. 332 00:44:05,726 --> 00:44:09,562 Gogoratu, zauririk ez, edo ez du balioko traturako. 333 00:44:10,898 --> 00:44:14,776 Txori ederra, luma ederrekin. Egiozue habia egokia atseden hartzeko. 334 00:44:16,195 --> 00:44:18,279 Belatz gehiegi dabil hemen bueltaka. 335 00:44:20,449 --> 00:44:21,783 Altxatu belak! 336 00:44:53,357 --> 00:44:54,524 Einar! 337 00:47:01,568 --> 00:47:03,069 Hail, Einar! 338 00:47:22,464 --> 00:47:23,756 Geldi arraunak. 339 00:47:34,852 --> 00:47:36,352 Arraunak behera. 340 00:47:38,692 --> 00:47:41,443 - Hail Einar! - Hail Ragnar! 341 00:47:41,692 --> 00:47:44,443 Eskerrik asko Odin jaunari salbu itzuli zarelako. 342 00:47:44,486 --> 00:47:46,988 - Ea ba, non dago bera? - Non dago nor? 343 00:47:47,614 --> 00:47:50,658 Nor izango da ba? Mototsak galdu dituen zure laguntxoa? 344 00:47:50,784 --> 00:47:51,868 Oihurik ez. 345 00:47:51,952 --> 00:47:54,495 Badirudi orein emea zarela kirikio batez erditzen. 346 00:47:55,581 --> 00:47:57,456 Eraman janari zakuak lurrera. 347 00:47:57,499 --> 00:48:00,167 Eskapatu egin zaizu neskatxa? 348 00:48:00,252 --> 00:48:02,587 - Ez zait eskapatu. - Non dago? 349 00:48:13,974 --> 00:48:17,310 Argal samarra akaso, baina ez dago txarto. 350 00:48:17,895 --> 00:48:19,812 Kontrolatu zeure burua, mylord. 351 00:48:19,855 --> 00:48:22,648 Ohorea kentzen badiogu, ez du baliorik izango erregina gisa. 352 00:48:22,691 --> 00:48:24,650 Eta Aellak ez du erreskaterik ordainduko. 353 00:48:24,693 --> 00:48:29,363 - Ez dut traidorerik behar nire alde egiteko. - Nire liskarra Aellarekin da, ez zurekin. 354 00:48:29,448 --> 00:48:31,908 Akordioa dugu, zuk ez duzula minik jasango. 355 00:48:32,159 --> 00:48:35,786 - Ez ahaztu hori, Einar. - Ez dut ukitu. Oraingoz. 356 00:48:35,821 --> 00:48:40,596 Eta ez nauzu sekula ukituko. Lehenago hilko dut nire burua. 357 00:48:40,626 --> 00:48:44,170 - Ez zaitu oso gogoko. - Nahikotxo, bai. 358 00:48:44,254 --> 00:48:46,672 Ez dut uste, itxuragatik. 359 00:48:47,007 --> 00:48:49,174 Berdina uste dut nik. 360 00:48:50,302 --> 00:48:52,678 - Iritsiko zaio unea. - Inoiz ere ez. 361 00:48:54,181 --> 00:48:55,348 Inoiz ere ez? 362 00:48:57,184 --> 00:49:00,019 Nire aurpegiko orbanak gustatzen zaizkizu, ezta? 363 00:49:01,939 --> 00:49:05,775 Horixe ba, nire edertasunak bere bihotza kitzikatzen du. 364 00:49:16,703 --> 00:49:20,373 Belatzekin zorte hobea duzu. Zure aurpegiari ez dio inoiz arretarik jarriko. 365 00:49:32,219 --> 00:49:33,469 Eragozpenik? 366 00:49:34,137 --> 00:49:36,430 Noski ezetz. Esklabua besterik ez da. 367 00:49:36,890 --> 00:49:40,433 - Goazen lurrera, eraman dezagun gurekin. - Neska hemen geratuko da. 368 00:49:43,397 --> 00:49:46,899 Gero hitz egingo dugu berriro berataz, zu beste aldarte batean zaudenean. 369 00:49:48,026 --> 00:49:52,780 Olaf! Aingura bota fiordoan, eta ondo zaindu dama. 370 00:50:24,771 --> 00:50:27,565 Etorri. Oraintxe ahaztuko zara neskatxaz. 371 00:50:28,108 --> 00:50:31,569 - Gainera, argalegia dago. - Emakume ederra da. 372 00:50:32,446 --> 00:50:37,324 Hezurretan dago eta! Lumatutako bele zahar bat! 373 00:50:38,785 --> 00:50:41,620 Ukitzen badut bere buruaz beste egingo duela esan du. 374 00:50:41,663 --> 00:50:43,205 Guztiek berdina esaten dute. 375 00:50:43,290 --> 00:50:46,834 Esan nahi dutena da, ez baduzula egiten, orduan hilko direla. 376 00:50:46,918 --> 00:50:51,338 Agian, baina sekula ez dit batek ttu eta haginka egin. 377 00:50:52,466 --> 00:50:55,801 Haginkada gehiago jasoko dituzu orain Einar Begibakar baitzara. 378 00:50:55,803 --> 00:50:59,972 Eskerrak eman behar dizkizut frogatu zenuelako nire errugabetasuna. 379 00:51:05,979 --> 00:51:07,980 Zoaz berriro zure senarrarengana. 380 00:51:10,067 --> 00:51:13,819 Etorri. Edan. Inongo emakumek ez du merezi iskanbila hau. 381 00:51:39,721 --> 00:51:43,265 Beraz, mylady, gatibu egotea latza da, 382 00:51:43,600 --> 00:51:47,353 baina eskerrak ohorea errespetatu diguten honenbestez. 383 00:51:48,188 --> 00:51:50,648 Bai, eskerrak hori. 384 00:51:51,441 --> 00:51:54,610 Ze bitxia den nola gauzak ez diren beti espero bezala gertatzen. 385 00:51:55,487 --> 00:51:57,947 Beti uste izan dut vikingoek emakumeak indarrez tratatzen zituztela. 386 00:51:59,574 --> 00:52:00,866 Zorte handia izan dugu. 387 00:52:01,576 --> 00:52:03,619 Ez da bakarrik zorte kontua. 388 00:52:04,454 --> 00:52:08,415 Bere izaerarekin doa. Jentila da, mylady. 389 00:52:08,500 --> 00:52:10,000 Zakur eroa da. 390 00:52:11,962 --> 00:52:15,756 Ez balitz orban horiengatik, itxura onekoa litzateke. 391 00:52:16,550 --> 00:52:18,217 Vikingoen artean, esan nahi dut. 392 00:52:19,219 --> 00:52:21,053 Ez dut berataz hitz egin nahi. 393 00:52:23,807 --> 00:52:27,101 Arrmaska eta haginka ezingo duzu beti zugandik apartatuta eduki. 394 00:52:43,827 --> 00:52:45,369 Zelako semea. 395 00:52:49,749 --> 00:52:51,584 Eta nire ama? 396 00:52:52,836 --> 00:52:55,045 Esan, aurre egiten zizun gure amak? 397 00:52:58,717 --> 00:53:00,801 Aurre egin, eta nola. 398 00:53:01,261 --> 00:53:05,306 Bere harramazka eta hortzen orbanak gorputz osoan zehar ditut. 399 00:53:07,893 --> 00:53:09,560 A zer nolako emakumea. 400 00:53:11,897 --> 00:53:14,231 Miresten dut Morgana. 401 00:53:16,401 --> 00:53:17,776 Begiratu niri. 402 00:53:18,486 --> 00:53:22,323 Aurpegi honekin, zer emazte uste duzu nahi dudala nik? Ukitzen utziko dena? 403 00:53:22,308 --> 00:53:26,262 Nik nahi dudan emazteak azazkal eta hortzekin sastakatuko nau, 404 00:53:26,278 --> 00:53:28,662 Lehen aldian bezala, azkenengoan ere. 405 00:53:33,501 --> 00:53:35,169 Zu neure semea zara. 406 00:53:36,630 --> 00:53:40,841 Eta egunean batean, hau zuk eramango duzu. Ez ahaztu hori. 407 00:53:41,801 --> 00:53:43,469 Ez zait ahaztuko. 408 00:53:50,644 --> 00:53:56,815 Orain, zuk emakume hau nahi baduzu, azal huts hau, zeuri ematen dizut. 409 00:53:58,026 --> 00:54:00,319 Zaude. Zer esan nahi duzu? 410 00:54:01,696 --> 00:54:05,950 - Ez duzula beragatik erreskaterik eskatuko? - Ez. Zeurea da, nahi baduzu. 411 00:54:10,789 --> 00:54:15,167 Galesko bitxo honek izango du motiborik azazkal eta hortzekin sastakatzeko. 412 00:54:21,007 --> 00:54:22,883 Ni Einar naiz! 413 00:54:24,386 --> 00:54:26,178 Ragnarren semea! 414 00:54:26,680 --> 00:54:31,809 Sua pizturik, forjak zer eman dezakeen erakutsiko diot andrakume honi! 415 00:54:32,519 --> 00:54:36,313 Galesen bertan ere entzungo dituzte bere uluak! 416 00:55:03,133 --> 00:55:05,175 Morgana! 417 00:55:06,594 --> 00:55:10,556 Nire txoritxo polita, zorroztu zure atzaparrak. 418 00:55:13,560 --> 00:55:15,519 Ni Einar naiz! 419 00:55:20,025 --> 00:55:23,235 Ondo da, gizonak, denak kanpora. 420 00:55:24,446 --> 00:55:26,488 Morganak eta biok bakarrik egon nahi dugu. 421 00:55:27,824 --> 00:55:29,616 Ondo egina, lagun. 422 00:55:32,746 --> 00:55:33,996 Olaf! 423 00:55:36,082 --> 00:55:37,875 Eskerrik asko, Olaf. 424 00:55:38,918 --> 00:55:41,754 Morgana! Kanpora! 425 00:55:42,964 --> 00:55:45,883 - Ez zaitugu behar. - Ez dakit igerian! 426 00:55:54,726 --> 00:55:56,852 Ukitzen banauzu, nire burua hilko dut. 427 00:55:59,230 --> 00:56:04,151 Hor duzu ezpata bat, ze ukitu, nik zu ukituko zaitut. 428 00:56:10,075 --> 00:56:11,658 Atzaparrak. 429 00:56:15,163 --> 00:56:16,789 Ekin. 430 00:56:16,824 --> 00:56:20,492 - Borrokatu! - Emakumezkoak ezin digo gizasemeari aurre egin. 431 00:56:20,668 --> 00:56:23,754 Benga, polita, hozka, jo, erakutsi atzaparrak! 432 00:56:26,132 --> 00:56:27,841 Orain, hori da. 433 00:56:29,135 --> 00:56:30,803 Borroka nazazu. 434 00:56:33,765 --> 00:56:36,266 Ez dut atzamarrik jasoko zure kontra erresistitzeko. 435 00:56:45,985 --> 00:56:49,446 Egiten duzuna izan dadila zama bat zure kontzientzian. 436 00:56:52,992 --> 00:56:55,577 Orduan, nire kontzientziaren kontura. 437 00:57:05,505 --> 00:57:07,673 Zuri ihes egiten laguntzera etorri naiz. 438 00:57:07,924 --> 00:57:11,843 - Untzi bat ostu dut. - Txalupa ziztrina besterik ez da. Itoko gara. 439 00:57:11,886 --> 00:57:13,595 - Beldur zara? - Bai. 440 00:57:13,680 --> 00:57:15,806 - Nirekin etorriko zara? - Bai. 441 00:57:17,142 --> 00:57:19,143 Nola dakizu esklabu honetaz fio zaitezkeenik. 442 00:57:19,185 --> 00:57:22,354 Badakit. Ez baduzu etorri nahi, geratu hemen. 443 00:57:23,606 --> 00:57:25,524 Itxoin niri. 444 00:57:59,559 --> 00:58:02,686 Gure aukera barra goizerako benetan urrun egotean datza. 445 00:58:02,729 --> 00:58:04,563 Jabetzen naiz, bai. 446 00:58:06,691 --> 00:58:08,984 Denok egiten badugu arraunean, azkarrago joango gara. 447 00:58:10,069 --> 00:58:11,695 Hori hala da? 448 00:58:12,572 --> 00:58:14,198 Bai, hala da. 449 00:58:15,200 --> 00:58:17,367 Esan nahi duzu nik ere arraun egiteko? 450 00:58:18,411 --> 00:58:20,329 Bai, horixe esan nahi dut. 451 00:58:22,248 --> 00:58:23,582 Ezinezkoa. 452 00:58:24,334 --> 00:58:27,920 - Hartu arraun bat eta ekin. - Printzesak ez dira arraunlariak. 453 00:58:28,004 --> 00:58:32,591 - Hartu arraun bat eta ekin. - Ezin dut. Ez dakit. 454 00:58:38,932 --> 00:58:40,849 Ikasi. Zuk ere bai. 455 00:59:01,663 --> 00:59:06,124 - Zer dugu orain? - Gerruntze estuegia daramat. Gelditu behar dugu. 456 00:59:06,793 --> 00:59:09,294 - Zer da gerruntze bat? - Soinean daramadan jantzi hau. 457 00:59:09,754 --> 00:59:12,172 Estuegia da hemen. 458 00:59:14,050 --> 00:59:17,135 - Egin arraunean. - Nirea ez dago estuegi. 459 01:00:10,898 --> 01:00:12,691 Erik, begiratu. 460 01:00:18,531 --> 01:00:20,032 Einar da. Itzuli! 461 01:01:06,996 --> 01:01:10,624 - Lainorantz doaz. - Harrapatuko ditugu. 462 01:01:14,087 --> 01:01:17,089 - Ezin gaitezke lainoan barneratu. - Jarraitu arraunean. 463 01:02:07,473 --> 01:02:09,141 Azkarrago! 464 01:02:10,268 --> 01:02:12,144 Gizonak beldur dira harkaitzen kontra egingo ote dugun. 465 01:02:12,311 --> 01:02:14,146 - Eta ni ere bai. - Jarraitu arraunean. 466 01:02:17,817 --> 01:02:19,484 Azkarrago! 467 01:02:35,668 --> 01:02:37,085 Kontuz! 468 01:02:41,048 --> 01:02:42,841 Mastari eutsi. 469 01:02:43,384 --> 01:02:44,760 Gelditu arraunean. 470 01:02:46,012 --> 01:02:47,471 Odin! 471 01:02:51,434 --> 01:02:53,018 Urperatzera noa! 472 01:02:55,938 --> 01:02:57,439 Eutsi. 473 01:02:58,775 --> 01:03:00,525 Igo nazazue. 474 01:04:10,263 --> 01:04:11,930 Hemen. 475 01:04:16,477 --> 01:04:18,436 Berriz arraunetara! 476 01:04:21,190 --> 01:04:24,818 - Amaitu da jazarpena. - Morgana hortik dago. Haien bila! 477 01:04:25,194 --> 01:04:28,738 Suge Handia hondoratu egin da. Untzi hau ere hondoratu nahi duzu? 478 01:04:30,241 --> 01:04:31,783 Ragnar. 479 01:04:36,873 --> 01:04:40,083 - Non dago Ragnar? - Fiordoaren sakonean itota. 480 01:04:45,673 --> 01:04:48,466 Odinen madarikazioa izan bedi esklabu horrentzat! 481 01:04:52,638 --> 01:04:55,932 Itsaso pozoitua igaro behar badut ere, harrapatuko dut. 482 01:04:57,351 --> 01:05:02,147 Odinen odol sakratuagatik zin dagit. 483 01:05:32,553 --> 01:05:34,262 Oraindik beldur zara? 484 01:05:34,972 --> 01:05:38,642 Ez. Baliotsuagoa naiz bizirik hilda banago baino. Eta zu? 485 01:05:39,685 --> 01:05:43,396 Ni ez. Baina nire bizitzari ematen diodan balio handiagoa da orain. 486 01:05:46,359 --> 01:05:51,780 Noski, eskertzen dizut ni salbatzea, eta ziur naiz Aellak saria emango dizula. 487 01:05:52,008 --> 01:05:55,200 - Zergatik eramango zaitut Aellarengana? - Zure eginbeharra da. 488 01:05:55,242 --> 01:05:56,868 Zergatik? 489 01:05:57,870 --> 01:06:00,747 Haren emaztegaia naiz; nire aitak hitza eman zuen. 490 01:06:02,166 --> 01:06:06,085 Nirekin ekarri bazaitut ez da izan zu beste edozein gizoni entregatzeko. 491 01:06:07,380 --> 01:06:10,757 Aella ez da edozein gizon. Erregea da. 492 01:06:11,676 --> 01:06:13,343 Eta ni esklabua. 493 01:06:15,262 --> 01:06:17,597 Eta zeu ikusi zintudan unean maitemindu nintzen zutaz. 494 01:06:20,142 --> 01:06:22,143 Hori baino lehenago ere maite zintudan. 495 01:06:24,271 --> 01:06:26,398 Kitalak hala ikusi zuen runetan. 496 01:06:31,821 --> 01:06:33,947 Kitalaren asmakeria inozoak. 497 01:06:39,412 --> 01:06:41,329 Maite duzu Aella? 498 01:06:46,293 --> 01:06:51,339 Harena naiz. Nire aitaren hitza errege kristau baten hitza da. 499 01:06:52,883 --> 01:06:56,094 Zer balio du zure aitaren hitzak Odinen nahiaren ondoan? 500 01:06:58,931 --> 01:07:01,766 Badakizu zein den dagoen itsasorik zabalena? 501 01:07:02,476 --> 01:07:04,436 Itsaso pozoitua. 502 01:07:06,605 --> 01:07:10,817 Ez. Kristau baten eta jentil baten arteko itsasoa. 503 01:07:13,988 --> 01:07:17,073 Gure eskuek erraz zeharkatu dezakete zabalera hori. 504 01:07:17,228 --> 01:07:19,984 Hori haragiaren ukipena besterik ez da. 505 01:07:20,244 --> 01:07:24,289 - Eta zer gehiago behar da? - Arimek bat egitea. 506 01:07:24,431 --> 01:07:28,793 Gure eskuek elkarrenak ukitzen badituzte, gure arimak ere elkar ukitzen ari dira. 507 01:07:28,878 --> 01:07:30,628 Baina zure arima jentila da. 508 01:07:32,173 --> 01:07:36,051 Nire arima lasai badago jentila izanik, eta zeurea kristaua izanik, 509 01:07:37,470 --> 01:07:40,847 ez dezagun haragia kritikatu haragi izaten jarraitzen duelako. 510 01:08:04,663 --> 01:08:06,498 Kitala. 511 01:08:10,503 --> 01:08:12,337 Laster Ingalaterran egongo gara. 512 01:08:25,684 --> 01:08:28,561 Suposa dezagun Aellak zure promesatik askatzen zaituela. 513 01:08:30,189 --> 01:08:32,023 Orduan libre izango naiz. 514 01:08:32,942 --> 01:08:35,692 Baina zergatik egingo luke berak halakorik? 515 01:08:35,778 --> 01:08:37,028 Modu bat aurkituko dut horretarako. 516 01:08:40,199 --> 01:08:42,492 Nola ulertaraziko dizut nik zuri? 517 01:08:46,372 --> 01:08:49,332 Zer litzateke gauzarik okerrena Vikingo batentzat? 518 01:08:53,254 --> 01:08:57,306 Eskuan ezpatarik ez daukalarik hiltzea: horrela ez baita sartuko Valhallan. 519 01:08:58,217 --> 01:09:01,886 Niretzat, Aellari emandako hitza haustea, antzeko madarikazioa litzateke. 520 01:09:22,825 --> 01:09:24,409 Baina modua aurkituko dut. 521 01:09:34,795 --> 01:09:37,547 Zuk zeuk zeure kasa harrapatu duzu Ragnar? 522 01:09:40,009 --> 01:09:42,093 Eskerrik beroenak zor dizkizugu. 523 01:09:42,178 --> 01:09:45,013 Ez dut zuen eskertza nahi.. Nik Morgana nahi dut. 524 01:09:46,849 --> 01:09:51,603 Barbaro hau sinetsita dago zure agindua hausteko gogoz egongo zarela. 525 01:09:51,687 --> 01:09:53,937 Askatuko nauzu emandako agindutik? 526 01:09:53,981 --> 01:09:55,940 Tira, zuk ez duzu hori nahiko. 527 01:09:57,193 --> 01:09:59,611 - Bai, nahi dut. - Absurdoa da hori. 528 01:09:59,653 --> 01:10:03,615 - Jauna, zure hitza eman duzu. - Noski. Baina lehenbizi, lehenbizikoa. 529 01:10:04,825 --> 01:10:08,620 Aita Godwin, eraman Morgana printzesa kaperara. 530 01:10:08,829 --> 01:10:11,581 Han hausnartu ahal izango du bere azken erabakia. 531 01:10:13,959 --> 01:10:15,752 Bai jauna. 532 01:10:25,179 --> 01:10:28,556 Jaunak, goazen txakurtegira. 533 01:10:29,308 --> 01:10:31,768 Erregeren txakurrak gose dira. 534 01:10:31,810 --> 01:10:33,645 Eraman ezazue. 535 01:11:08,389 --> 01:11:10,473 Harri hori, mylady... 536 01:11:14,228 --> 01:11:17,230 - Non lortu duzu? - Erik-ek eman dit. 537 01:11:17,314 --> 01:11:19,065 Eta berak non lortu zuen? 538 01:11:19,191 --> 01:11:23,027 Dioenez, haurra zenetik eraman izan du lepoan, vikingoek harrapatu zutenetik. 539 01:12:07,031 --> 01:12:10,700 Zuk ekarri duzunez hona, zeurea izango da plazerra. 540 01:12:13,078 --> 01:12:14,746 Bultza egiozu. 541 01:12:30,888 --> 01:12:33,848 Vikingo baten eskubidea aldarrikatzen dut, ezpata bat eskuan dudala hiltzea. 542 01:12:33,932 --> 01:12:36,100 Eta nik eskubide hori ukatzen dizut. 543 01:12:36,769 --> 01:12:39,520 Aurrera. Jaurti zakurretara. 544 01:12:42,900 --> 01:12:44,942 Moztu nire kateak. Eman ezpata. 545 01:12:45,944 --> 01:12:47,737 Zergatik egin beharko nuke hori? 546 01:12:50,449 --> 01:12:53,117 Valhallan sartzeko eskubidea ukatu behar didazu? 547 01:13:14,807 --> 01:13:16,516 Zertan ari zara? 548 01:13:31,615 --> 01:13:33,825 Ezpata hori ematen ausartu behar zara? 549 01:13:56,890 --> 01:13:58,307 Odin! 550 01:14:16,577 --> 01:14:18,035 Eta Einar da bere anaia. 551 01:14:18,745 --> 01:14:21,456 Erik-ek bere aita entregatu dio Aellari. 552 01:14:22,374 --> 01:14:25,084 Aita Godwin, geldiarazi egin behar dugu. 553 01:14:25,752 --> 01:14:27,712 Bai. Etorri. 554 01:14:32,551 --> 01:14:34,845 Errege bati desafioa egiten ausartu zara. 555 01:14:34,851 --> 01:14:38,555 Zuk ere zakurtegian bat egingo duzu Ragnarrekin. 556 01:14:39,308 --> 01:14:42,310 Desafio lotsagabe horrek merezi duen saria ikusi nahi dut. 557 01:14:42,394 --> 01:14:45,062 Maiestatea, mesedez kontuan izan, 558 01:14:45,147 --> 01:14:48,649 zure agindua Eliza Ama Sainduaren izenean zin egindakoa dela. 559 01:14:54,865 --> 01:14:59,785 Eskerrik asko aita Godwin, nire haserrearen begirale zintzoa zara. 560 01:15:01,413 --> 01:15:04,040 Baina esklabu arrunt batek kendu badiezadake erregina bat, 561 01:15:04,082 --> 01:15:07,293 eta berak bakarrik hil etsai bat, nazioarentzat garaitezina izan dena, 562 01:15:07,377 --> 01:15:11,256 ziurtzat jo dezakegu gizaseme hori Ragnar bera baino etsai... 563 01:15:11,266 --> 01:15:12,380 hilgarriagoa bihurtuko dela. 564 01:15:12,382 --> 01:15:16,261 Eta jainkoaren bedeinkapenarekin ala hura eduki gabe, nik diotsut... 565 01:15:16,271 --> 01:15:18,272 errege batek ezin duela hori onartu. 566 01:15:18,472 --> 01:15:20,264 Bai, laztana? 567 01:15:20,307 --> 01:15:23,976 Zureganako emandako hitzari eutsi egingo diot. Mesedez, ez hil gizona. 568 01:15:31,693 --> 01:15:37,031 Kasu horretan, atsekabe handiena emango lidake zuk ni odolgosea naizela pentsatzeak. 569 01:15:37,115 --> 01:15:38,950 Utziozu joaten, orduan. 570 01:15:47,626 --> 01:15:50,169 Desafioa egin didan eskuari eutsiozu. 571 01:16:21,952 --> 01:16:24,662 Izan dadila hau vikingo guztientzako ikasgaia. 572 01:16:25,747 --> 01:16:27,832 Eraman ezazue bere untzira, eta korrenteen esku itsasoratu dadila. 573 01:16:34,840 --> 01:16:36,674 Zeren zain gaude? 574 01:16:38,510 --> 01:16:43,014 Esklabu bategatik, nire aitaren hezurrak fiordoaren hondoan daude. 575 01:16:45,267 --> 01:16:50,146 Ragnar zen zuen erregea. Eta ez zuen hileta vikingorik eduki. 576 01:16:53,275 --> 01:16:57,945 Odinen odolagatik zin egin dut aitaren heriotza mendekatuko nuela. 577 01:17:02,701 --> 01:17:04,660 Zeren zain gaude? 578 01:17:04,753 --> 01:17:07,387 Behar bezala dolua adierazi behar dugu Ragnarrengatik. 579 01:17:07,456 --> 01:17:10,416 Ragnarrek nahi lukeena mendekua da, ez dolua. 580 01:17:10,876 --> 01:17:14,629 Vikingo guztiek nahi dute Ragnarren heriotza mendekatu. 581 01:17:14,880 --> 01:17:17,590 Goazen beraz Ingalaterrara neska eta esklabu horiek harrapatzera. 582 01:17:17,799 --> 01:17:19,425 Non dauden ere ez dakigu barren. 583 01:17:19,510 --> 01:17:24,507 Non egongo da ba esklabua? Aellarengana joango zen, traizioaren saria jasotzera. 584 01:17:24,514 --> 01:17:27,058 Agian, baina eraso batean zer nolako aukera genituzke? 585 01:17:27,851 --> 01:17:30,061 Aellaren gaztelua Ingalaterrako gotorleku sendoena da. 586 01:17:30,979 --> 01:17:33,898 Nik ondo ezagutzen Aellaren gaztelua. Hemen mapak. 587 01:17:34,399 --> 01:17:36,984 Einarrek harri eta zutoin bakoitza estudiatu du. 588 01:17:37,194 --> 01:17:39,945 Ingalaterrako kostatik hurbildu beharko gara bertaraino. 589 01:17:40,030 --> 01:17:45,073 Hori horrela bada, ikusiko gaituzte, eta egunak izango dituzte defentsa prestatzeko. 590 01:17:45,827 --> 01:17:49,538 Ez gara itsasertzetik hurbilduko, baizik eta itsaso zabaletik. 591 01:17:49,615 --> 01:17:51,601 Eta lainoa badago? 592 01:17:51,615 --> 01:17:54,001 Akaso ez gara gai izango esklabuak egin zuena guk geuk egiteko? 593 01:17:55,629 --> 01:17:58,839 Esklabuak sorginkeria erabili zuen. 594 01:17:58,924 --> 01:18:02,760 Bere begiak laino artetik izarrak ikusteko gai izan ziren. 595 01:18:04,680 --> 01:18:06,639 Beldur zara, Bjorn? 596 01:18:07,265 --> 01:18:10,918 Ez zaitez okertu, gauza bat da beldurra eta beste bat prudentzia. 597 01:18:11,103 --> 01:18:14,105 Odinek ez du zeinurik bidali. 598 01:18:15,982 --> 01:18:17,858 Orduan zu hemen gera zaitezke. 599 01:18:19,236 --> 01:18:24,532 Baina gu, Ragnarren heriotza mendekatzera goaz. Nor dator nirekin? 600 01:18:48,056 --> 01:18:50,474 Ez dira nahikoa ezta untzi bakar bat gobernatzeko. 601 01:19:26,970 --> 01:19:28,429 Odin. 602 01:19:43,153 --> 01:19:45,237 Odinek erantzun bat bidali dit. 603 01:19:48,325 --> 01:19:51,243 - Non dago Morgana? - Aellaren gazteluan. 604 01:19:51,828 --> 01:19:54,497 Horixe esateko itzultzen ausartu zara? 605 01:19:54,539 --> 01:19:57,166 Ez. Zure eta zure gizonen premia daukat, gaztelu hura garaitzeko. 606 01:19:57,209 --> 01:20:00,535 Eta zuk nire premia daukazu itsaso zabaletik nabigatzeko. 607 01:20:00,545 --> 01:20:02,838 Zergatik nahi duzu nik Morgana askatzea? 608 01:20:03,507 --> 01:20:05,257 Gero nire emaztea bihurtuko delako. 609 01:20:10,722 --> 01:20:12,515 Ongi da, esklabua. 610 01:20:14,226 --> 01:20:16,727 Biziko zara, Morgana libre den arte. 611 01:20:18,605 --> 01:20:20,397 Vikingoak! 612 01:20:21,858 --> 01:20:24,652 - Odinek zeinu bat bidali digu. - Hil! Hil! 613 01:20:29,866 --> 01:20:31,659 Entzun niri. 614 01:20:32,369 --> 01:20:37,289 Esklabu hau gorroto dut, beste inor baino gehiago. 615 01:20:37,999 --> 01:20:40,042 Baina gure gida izan daiteke, Morgana aurkitzeko. 616 01:20:40,252 --> 01:20:42,920 Zer inporta zaizu zuri gehiago? 617 01:20:43,046 --> 01:20:46,674 Atzerriko andrakume bat ala Ragnar mendekatzea? 618 01:20:49,469 --> 01:20:54,431 Gizon horren erruz ito zen zure aita fiordoan. 619 01:20:54,808 --> 01:20:58,602 Hori ez da egia! Ragnar Ingalaterran hil zen! 620 01:21:05,318 --> 01:21:08,445 Laino artean, nire txaluparaino igeri egitea lortu zuen. Eta jaso egin nuen. 621 01:21:15,996 --> 01:21:17,788 Eta nola hil zen Ragnar? 622 01:21:19,749 --> 01:21:23,460 Aellak eskuak lotuta jaurti zuen otsoen artera. 623 01:21:25,797 --> 01:21:29,592 Ragnar, ardi bat bezala, lotuta, otsoen artera jaurtia? 624 01:21:29,692 --> 01:21:33,805 Soka korapiloak nik askatu nizkion, eta ezpata bat eman nion. 625 01:21:33,910 --> 01:21:35,505 Borrokatzen hil zen. 626 01:21:35,640 --> 01:21:40,185 Eta hau izan zen Aellaren eskertza, Ragnarri vikingo bat bezala hiltzen utzi niolako. 627 01:21:52,490 --> 01:21:54,992 Orain badakizue nola hil zen Ragnar. 628 01:21:55,827 --> 01:21:58,037 Bere begiek eramango gaituzte Aellarengana. 629 01:21:58,330 --> 01:21:59,663 Orain! 630 01:22:01,875 --> 01:22:03,918 Nork nabigatuko du neurekin? 631 01:22:04,002 --> 01:22:05,711 Nik! 632 01:22:08,006 --> 01:22:09,757 Hail, Einar! 633 01:24:27,145 --> 01:24:28,979 Arraroa, ezta? 634 01:24:29,022 --> 01:24:32,357 Nik eraman behar zintudan Ingalaterrara, eta orain zuk naramazu hara. 635 01:24:35,028 --> 01:24:38,489 Lepoko gisa erabiltzen zenuen harri hura oraindik gordetzen duzu? 636 01:24:40,116 --> 01:24:41,825 Ez, jada ez daukat. 637 01:24:44,120 --> 01:24:45,662 Bueno, hor konpon. 638 01:24:46,706 --> 01:24:48,373 Zergatik? 639 01:24:49,501 --> 01:24:52,169 Uste nuen zorte ona ematen zidala. 640 01:24:52,212 --> 01:24:55,756 Orain ez digu balio ez zuri eta ez niri. 641 01:30:07,276 --> 01:30:09,194 Vikingoak! 642 01:30:21,541 --> 01:30:23,375 Vikingoak dira! 643 01:33:54,045 --> 01:33:56,796 Egbert, non dago Morgana? 644 01:33:58,299 --> 01:34:01,384 Kaperako dorrea da lekurik seguruena. 645 01:35:29,640 --> 01:35:31,015 Odin! 646 01:37:44,817 --> 01:37:48,069 Jauna, 2. ate-zubia lehena baino askoz ere sendoagoa da. 647 01:41:42,679 --> 01:41:44,180 Odin! 648 01:43:02,426 --> 01:43:03,843 Aella! 649 01:44:48,907 --> 01:44:51,409 Zure magia beste norabait eraman, gizon santua. 650 01:44:52,995 --> 01:44:54,954 Kapera toki santua da. 651 01:44:58,667 --> 01:45:00,293 Aita Godwin! 652 01:45:26,111 --> 01:45:28,237 Aurrera, egin salto. 653 01:45:51,345 --> 01:45:53,512 Nire erregina izango zara. 654 01:45:57,476 --> 01:45:59,727 Ikusi zintudan unean jakin nuen hori. 655 01:46:00,437 --> 01:46:02,104 Zuk ere jakin zenuen. 656 01:46:03,398 --> 01:46:05,232 Konturatu zinen horretaz untziko gau hartan. 657 01:46:07,235 --> 01:46:09,111 Hori ez da egia. 658 01:46:12,032 --> 01:46:13,908 Egia da. 659 01:46:14,910 --> 01:46:16,702 Ez zaitut maite. 660 01:46:20,332 --> 01:46:23,125 Nik zu maite zaitudan adina maite nauzu zeuk. 661 01:46:27,297 --> 01:46:30,132 Gorrotatzen zaitut. Nik Erik maite dut. 662 01:46:58,328 --> 01:47:02,081 - Nora naramazu? - Erik ikustera. Azkenengo aldiz. 663 01:47:03,333 --> 01:47:05,376 Ez hil. Ezin duzu hori egin. 664 01:47:06,670 --> 01:47:10,172 Ikusi hau. Requitur ezpatan zegoen harria da. 665 01:47:10,215 --> 01:47:13,175 Erik-i bere amak eman zion, Enid erreginak. 666 01:47:14,010 --> 01:47:16,595 Entzun niri! Ragnar zen bere aita. 667 01:47:17,514 --> 01:47:18,973 Ez duzu lortuko gezurrekin salbatzea. 668 01:47:20,058 --> 01:47:22,476 Egia da. Zin dagit. 669 01:47:22,811 --> 01:47:24,311 Zure anaia da. 670 01:47:44,875 --> 01:47:49,712 Ikusi nola heriotza erakarri nahi duen, irrikitan dago hiltzeko. 671 01:47:56,970 --> 01:48:00,681 Ezin badut zure maitasuna eduki, zure gorrotoa edukiko dut. 672 01:50:44,387 --> 01:50:46,055 Zergatik egin du zalantza? 673 01:51:39,776 --> 01:51:41,944 Odin! 674 01:51:49,577 --> 01:51:51,787 Prestatu vikingo batentzako hileta. 675 01:54:34,577 --> 01:54:40,007 Euskaratzailea: @Luistxo 676 01:54:40,577 --> 01:54:46,787 Azpitituluak Euskaraz AZPITITULUAK.COM