1 00:00:01,576 --> 00:00:06,732 Donostiako Piratek ekoiztua 2 00:00:20,022 --> 00:00:30,295 Oso harro nago gau honetan horrenbeste jende hain pozik ikusteaz. 3 00:00:32,726 --> 00:00:38,193 Zorionak Piratak! 4 00:00:38,193 --> 00:00:46,161 Norbaitek ez baldin badaki, hau Ska da. 5 00:00:46,161 --> 00:00:48,817 2003ko abuztu hartan galdetu izan baligute 6 00:00:48,817 --> 00:00:51,864 orduan hasitakoa hamar urteren buruan zertan izango zen 7 00:00:51,864 --> 00:00:54,023 ez genukeen erantzuten jakingo. 8 00:00:54,023 --> 00:00:56,863 Baina gaur egun argia da erantzuna 9 00:00:56,863 --> 00:00:58,313 begi bistan daukat erantzuna 10 00:00:58,313 --> 00:01:01,405 arraunkadaz arraunkada, Donostia abordatu dugu 11 00:01:01,405 --> 00:01:04,599 zorionak guztioi! 12 00:01:34,743 --> 00:01:41,926 Izan Pirata 13 00:01:41,926 --> 00:01:45,177 Piratak gara jai pregoietatik kanpo utzi gaituztelako 14 00:01:45,177 --> 00:01:48,063 altxorra gure erara lortzera kondenatu gaituztelako, 15 00:01:48,063 --> 00:01:49,992 Aste Nagusitik bota gintuzten 16 00:01:49,992 --> 00:01:53,264 baina itzuli gara hemen geratzeko gainera. 17 00:01:53,264 --> 00:01:56,857 Izan zaitez Pirata, abordatu Donostia! 18 00:01:56,857 --> 00:01:58,839 Pirata zergatik? 19 00:01:58,839 --> 00:02:03,637 Behar genuelako pertsona bat errebeldea zena 20 00:02:03,637 --> 00:02:06,912 behar genuelako pertsona bat itsasoarekin lotura izango zuena 21 00:02:06,912 --> 00:02:08,348 Donostiarekin alegia, 22 00:02:08,348 --> 00:02:11,501 badian izago zuena bere plaza 23 00:02:11,501 --> 00:02:16,092 eta bertan adieraziko zena 24 00:02:16,092 --> 00:02:19,467 eta ezaugarri horiek oso ongi batzen zituen piratak. 25 00:02:19,467 --> 00:02:23,360 Piraten itxura berez negatibotzat ikusi da 26 00:02:23,360 --> 00:02:27,946 baina neretzako sinbolikoki pisu handia dauka 27 00:02:27,946 --> 00:02:36,390 jendartean establezituta dauzkagun rol, estereotipo eta betebehar horien kontra 28 00:02:36,390 --> 00:02:39,828 edo pixka bat aldatzeko modu bat. 29 00:02:39,828 --> 00:02:46,139 Iruditzen zait borroka zilegi bat dela. 30 00:02:47,109 --> 00:02:51,336 2003ko Aste Nagusiko diseinatzaile eta kudeatzaileei 31 00:02:51,336 --> 00:02:54,800 muturren aurrean lehertzen hasten zaien ekimena 32 00:02:54,800 --> 00:02:57,131 galdera oso xinple batetik abiatzen da 33 00:02:57,131 --> 00:03:00,383 eta galdera hori da, zer arraio gertatzen zaigu hiri santu honetan 34 00:03:00,383 --> 00:03:04,389 abuztuko jaiak diren bezala izan daitezen. 35 00:03:09,728 --> 00:03:13,029 Gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusia 36 00:03:13,029 --> 00:03:16,573 ez zen 'Aste Nagusia' euskaraz deitzen, 'Semana Grande' deitzen zen gaztelaniaz bakarrik 37 00:03:16,573 --> 00:03:19,606 eta ekimen gutxi egiten ziren 38 00:03:19,606 --> 00:03:22,363 garrantzitsuena beti bezala, suak gauetan. 39 00:03:28,039 --> 00:03:32,307 Guretzat beti Aste Nagusia izan da zerbait ikusteko 40 00:03:32,307 --> 00:03:38,104 bokadiloa hartu, paseatu, desfile batzuk edo kontzertu batzuk ikusi eta listo. 41 00:03:38,104 --> 00:03:39,770 Hori zen gure festa. 42 00:03:45,969 --> 00:03:49,633 Eredu erabat merkantilista izan du 43 00:03:49,633 --> 00:03:57,224 egia esan horrela jaio zen Aste Nagusia XIX. Mendearen amaieran, 1880ko hamarkadan 44 00:03:57,224 --> 00:04:03,088 Jose Arana eskoriatzarraren ekimenaren bitartez sortutako jai bat da 45 00:04:03,088 --> 00:04:06,959 eskoriatzarra Donostiara etorri zen oso gaztetan bizitzera 46 00:04:06,959 --> 00:04:10,545 Donostiatik Madrilerako bidaia egin zuen 47 00:04:10,545 --> 00:04:14,131 bertan loteria egokitu eta diruz gainezka Donostiara itzuli zenean 48 00:04:14,131 --> 00:04:18,837 hor hasi zen antolatzen zezenketak eta kontzertuak 49 00:04:18,837 --> 00:04:23,641 azken finean, bere negozio-logikaren arabera. 50 00:04:23,641 --> 00:04:28,237 Garai bertsuan Donostia oso famatu bihurtzen hasi zen 51 00:04:28,237 --> 00:04:34,839 batez ere Maria Cristina Espainiako erreginak Donostiako Kontxa hondartza hautatu zuelako bere oporleku gisara 52 00:04:34,839 --> 00:04:40,229 Maria Cristinaren atzetik bazetozen Madrilgo eta inguruetako aristokrata guztiak 53 00:04:40,229 --> 00:04:44,458 zentzu horretan sortu zen gaztelaniaz Semana Grande deitu ziotena abuztuan 54 00:04:44,458 --> 00:04:47,819 abuztuaren aurretik uste dut uztailean antolatzen zirela 55 00:04:47,819 --> 00:04:51,332 baina beno, ohartu ziren komertzianteak eta Jose Arana bera 56 00:04:51,332 --> 00:04:57,487 negozio askoz hobea egingo zutela abuztuan antolatuz gero 57 00:04:57,487 --> 00:05:00,060 Eta beno, argi esan behar da, horretarako, 58 00:05:00,060 --> 00:05:06,798 Donostiako erdigunean Alde Zaharrean ospatzen ziren beste zenbait jai herrikoi periferiara bidali zituztela 59 00:05:06,798 --> 00:05:14,780 terrenoa libre izan zezan eredu komertziala eta merkantilista zuen jai eredu horrek. 60 00:05:14,780 --> 00:05:20,294 Eredu hori, urtez-urte, hamarkadaz hamarkada, erreproduzitu egin da 61 00:05:20,294 --> 00:05:26,571 Francoren garaietan erabat areagotu zen jaia ospatzeko logika hori, 62 00:05:26,571 --> 00:05:30,346 Franco hil zen, eta ondoren egondako udal gobernu guztiek 63 00:05:30,346 --> 00:05:35,631 hitzetik hortzera mantendu duten eredua izan da. 64 00:05:39,215 --> 00:05:43,701 Eredu hori izan da hiriko botere zehatzek 65 00:05:43,701 --> 00:05:50,582 hiriaz eman nahi izan duten irudia sostengatzeko erabili izan dutena 66 00:05:50,582 --> 00:05:57,953 eta azkenengo urteetan oso argi geratzen zen enpresa pribatuak geroz eta gehiago 67 00:05:57,953 --> 00:06:03,522 Aste Nagusiaren parte, jaiaren antolaketaren parte sartzen ikusten zirenean. 68 00:06:03,522 --> 00:06:08,896 Eta horrela hasi ginen elkarrizketetan CATekin (Centro de Atracción y Turismo) 69 00:06:08,896 --> 00:06:10,505 eta udaletxearekin 70 00:06:10,505 --> 00:06:13,840 Sortu genuen Comisión Popular de Fiestas deitzen zena 71 00:06:13,840 --> 00:06:16,530 Jai Herrikoi Batzordea. 72 00:06:16,530 --> 00:06:21,933 Nolabait, elkarrizketa horiek aurrera eramateko eta horrekin batera, gure asmoak. 73 00:06:21,933 --> 00:06:28,479 Donostian ez zen aurrikusten jendeak festaren gozatze autonomorik izatea 74 00:06:28,479 --> 00:06:34,348 dena oso neurtuta eta pentsatuta etortzen zen erakunde munizipaletik 75 00:06:34,348 --> 00:06:36,817 eta bertatik esaten zen zer nolako festa egingo zen. 76 00:06:36,817 --> 00:06:41,818 Jendea udalak martxan jartzen zuen festaren ikusle soila zen. 77 00:06:41,818 --> 00:06:48,778 Ikusle huts izate hori aldatzeko beti egin izan dira saiakerak Donostian 78 00:06:48,778 --> 00:06:52,629 bideak irekitzeko partehartze herrikoia ahalbidetzea festetan. 79 00:06:52,629 --> 00:06:55,552 Txoznak jartzeko saiakerak egin dira 80 00:06:55,552 --> 00:07:04,579 udal korporazioak inposatzen zuen programari aurre egiteko programazio alternatiboak antolatu dira 81 00:07:04,579 --> 00:07:11,618 hori trantsiziotik hona, eta zer esanik ez Francoren garaietan, 82 00:07:11,618 --> 00:07:17,067 baina saiakera guzti horiek sistematikoki torpedeatuak izan dira udal erakundetik, 83 00:07:17,067 --> 00:07:22,464 agerikoa denez hiriko eskuinak kontrolatzen du. 84 00:07:22,464 --> 00:07:26,761 Hortik abiatuta, jai herrikoien edozein arnasgune ezabatzen saiatu dira. 85 00:07:26,761 --> 00:07:31,960 Hasiera txarra izan genuen 1983an Alkain zen orduan alkatea 86 00:07:31,960 --> 00:07:36,323 eta Boulevardean jarri genuen txozna, munizipalak bidali zituen eta kendu egin ziguten. 87 00:07:36,323 --> 00:07:42,975 Hurrengo urteetan 1984, 1985 eta 1986an jarraitu genuen Udaletxearekin hitz egiten 88 00:07:42,975 --> 00:07:45,397 eta aurrera jarraitu genuen. 89 00:07:45,397 --> 00:07:50,597 1986an nik oroitzapen onak ditut, Labaienekin nolabait adostasun batetara ailegatu ginen 90 00:07:50,597 --> 00:07:58,757 baimen guztiak eman zizkigun eta kaian antolatzen genituen kontzertuetan 91 00:07:58,757 --> 00:08:02,544 lortu izan genuen 4.000-5.000 pertsona egotea 92 00:08:02,544 --> 00:08:07,722 garai hartan ia pentsaezina zena, kopuru handia. 93 00:08:07,722 --> 00:08:10,637 Eta hor hasi zen gure gainbehera. 94 00:08:10,637 --> 00:08:17,061 Udaletxetik ikusi zutenean gu gorpuzten ari ginela 95 00:08:17,061 --> 00:08:21,100 eta nolabait programa ofizialari itzala egiten geniola 96 00:08:21,100 --> 00:08:24,501 ikusi zuten arriskua 97 00:08:24,501 --> 00:08:31,165 esaten zuten gure proposamen alternatiboak egitarau ofiziala estaltzen zuela. 98 00:08:31,165 --> 00:08:34,768 Eta orduan berriz hartu zuten bidea hau debekatzeko. 99 00:08:34,768 --> 00:08:40,254 Baina momentu txarrena, gogorrena eta bortitzena 1988an izan zen 100 00:08:40,254 --> 00:08:48,229 Albistur zegoen orduan alkatetzan, eta jarri zuten helburu bezala guri hemen kaia ez uztea 101 00:08:48,229 --> 00:08:52,582 debekatu ziguten, esan ziguten ezin genuela hemen ezer jarri 102 00:08:52,582 --> 00:08:59,331 guk uste genuen beste urteetan bezala, azken momentuan agian atzera botako zirela 103 00:08:59,331 --> 00:09:03,323 eta etorri ginen gure txozna eta eremua montatzera 104 00:09:03,323 --> 00:09:06,808 hor zehazki eraikin horren azpian 105 00:09:06,808 --> 00:09:11,287 eta non eta aurkitu ginen sorpresa izugarriarekin 106 00:09:11,287 --> 00:09:22,464 40 bat polizia munizipal agertu ziren txakurrekin, peloteroekin, kaskoekin, eskudoekin 107 00:09:22,464 --> 00:09:24,831 inoiz ikusi ez genuena 108 00:09:24,831 --> 00:09:29,884 polizi munizipala nolabait antidisturbioz prestatuta 109 00:09:29,884 --> 00:09:35,057 eta hasi ginenean mugimenduak egiten gauzak montatzen hasteko 110 00:09:35,057 --> 00:09:42,794 beraiek kargatu zuten eta hemen Portaletasen inguruan kriston borroka egon zen aurrez aurre 111 00:09:42,794 --> 00:09:49,379 zauritu ugari izan ziren, emakume batzuk pilotakadak jaso zituzten 112 00:09:49,379 --> 00:09:55,925 beste gazte batzuk kopeta edo sudurra puskatuta porraz egindako erasoengatik 113 00:09:55,925 --> 00:10:01,136 eta esaten dute ere bai, udaltzain batzuk zauritu zirela 114 00:10:01,136 --> 00:10:04,674 baina azken finean borroka hura ikusgarria izan zen 115 00:10:04,674 --> 00:10:11,985 izan ere, Donostian ez zen sekula ikusi halako enfrentamentu bat hiritar eta udaltzainen artean. 116 00:10:11,985 --> 00:10:17,320 Horrek suposatu zuen noski ondorengo errepresioa 117 00:10:17,320 --> 00:10:23,542 komisioko 12 kidek jaso zuten mehatxua 118 00:10:23,542 --> 00:10:28,060 16 hilabetetako kartzelaldia, azkenean epaileak atzera bota zuen 119 00:10:28,060 --> 00:10:34,302 egun horretan behintzat agoantatu genuen, lortu genuen txozna hor montatzea 120 00:10:34,302 --> 00:10:36,976 lortu genuen egitaraua aurrera eramatea 121 00:10:36,976 --> 00:10:39,706 baina azkenean suposatzen genuena gertatu zen. 122 00:10:39,706 --> 00:10:50,145 Goizaldean 'Beltzak' etorri ziren, uste det izango zela agian Donostiako lehen aktuazioa 123 00:10:50,145 --> 00:10:55,313 etorri ziren furgoneta ugari, antidisturbioz tope jantzita 124 00:10:55,313 --> 00:11:02,155 eta gu ez geunden aurre egiteko egoeran, ez zen gure helburua ere 125 00:11:02,232 --> 00:11:10,349 eta genuen material guztia kenduarazi ziguten eta konfiskatu egin ziguten. 126 00:11:10,349 --> 00:11:15,023 Hurrengo egunetan nolabait saltoak egiten genituen 127 00:11:15,023 --> 00:11:18,197 eta txozna montatzen genuen Boulevardean arratsaldeko 18:00etan 128 00:11:18,197 --> 00:11:21,867 eta agoantatzen genuen goizaldeko 02:00ak-03:00ak arte 129 00:11:21,867 --> 00:11:25,668 non berriz desmontatzen genuen materiala ez galtzeko. 130 00:11:25,668 --> 00:11:28,315 Eta horrela egunero montatzen-desmontatzen ibili ginen. 131 00:11:28,315 --> 00:11:31,206 Guretzat desgaste handia izan zen 132 00:11:31,206 --> 00:11:36,044 baina lortu genuen bandera tinkoa edukitzea 133 00:11:36,044 --> 00:11:41,919 baino bai ikusi genuela Udaletxeak emandako pauso hori ez bakarrik debekatzea 134 00:11:41,919 --> 00:11:44,704 baizik eta prest egotea hiritarrak erasotzeko 135 00:11:44,704 --> 00:11:51,148 zail izango zela hortik aurrera gainditzea. 136 00:11:51,148 --> 00:11:53,943 Egoera horrek ekarri zuen kasik-kasik ezereza 137 00:11:53,943 --> 00:11:58,254 udaletxeak antolatzen zituen lau gauza horiek egotea 138 00:11:58,254 --> 00:12:06,414 herritarrek beste arlo askotan antolatzen ziren moduan etsituta zeuden Aste Nagusiari zegokionez 139 00:12:06,414 --> 00:12:09,313 gertaera guzti horiengatik. 140 00:12:09,313 --> 00:12:15,277 Ulertzen dut urteak pasata, ezin dut zehazki esan noiz 141 00:12:15,277 --> 00:12:20,936 1990 edo 1992an beste nolabaiteko berpizkundea izan zela 142 00:12:20,936 --> 00:12:23,647 jende berria sartu zela, asmo berriekin. 143 00:12:23,647 --> 00:12:27,311 Horiek saiatu ziren koadrilen bitartez 144 00:12:27,311 --> 00:12:35,472 Aste Nagusiko eta Herriko Jai Batzoardearen espiritua mantentzen edo berpizten 145 00:12:35,472 --> 00:12:39,634 fruitu ezberdinekin, eta horiek ere urte batzuk pasatu zituzten 146 00:12:39,634 --> 00:12:45,036 eta nolabait ailegatzen gara momentu honetara. 147 00:12:45,036 --> 00:12:49,548 Festa garrantzitsua da jendeak eguneroko errutinarekin hautsi dezan 148 00:12:49,548 --> 00:12:56,873 egunerokoa, lanekoa, bere egun normaletan edozein pertsonak egiten duen gauza guztiekin. 149 00:12:56,873 --> 00:13:05,696 Astean zehar, harreman estandard batzuk besterik ez dauzkagu, normalizatuak nolabait deitzearren. 150 00:13:10,035 --> 00:13:12,582 Festak monotoniarekin hausten du 151 00:13:12,582 --> 00:13:19,801 festak hausten du bizitza modu erritualizatu batean ulertzeko modua 152 00:13:19,801 --> 00:13:27,072 garrantzitsua da festa batez ere normalizazio horri kontrapisua sortzeko 153 00:13:27,072 --> 00:13:33,220 botere politiko eta ekonomikoek bizimoduak estandarizatu dizkigute 154 00:13:33,220 --> 00:13:39,314 festa beharrezko kontrapisu hori da eta jendearen higiene mental hori lortzen da 155 00:13:39,314 --> 00:13:48,088 eguneroko bizitzatik ateratzen da eta ulertarazten dio bere bizitza zerbait gehiago badela. 156 00:13:48,088 --> 00:13:55,134 Topo egin dezakegula elkarrekin eta modu lasaian aritu, horrenbesteko normatibizaziorik gabe. 157 00:13:58,150 --> 00:14:05,031 Orain ikusten ari garena euskaldunentzat pilota bezain garrantzitsua da 158 00:14:05,031 --> 00:14:09,124 hau Fandangoa da, Fandango ezaguna. 159 00:14:09,124 --> 00:14:15,254 1990. hamarkadako urteetan badaude bestelako saiakera batzuk. 160 00:14:15,254 --> 00:14:21,273 Egia da ordurako Udala eta Jai Komisioaren arteko harremana erabat gaiztotuta zegoela 161 00:14:21,273 --> 00:14:26,309 eta aurkitzen gara 1990. hamarkada amaieran eta 2000. urtearen hasieran 162 00:14:26,309 --> 00:14:31,066 egoera erabat tristearekin Aste Nagusiari dagokionean. 163 00:14:31,066 --> 00:14:35,878 Bazegoen sentsazio bat oso orokortua, nik uste jende askok konpartituko duena 164 00:14:35,878 --> 00:14:39,866 2000. urtean eta 1990. hamarkadako azken urteetan 165 00:14:39,866 --> 00:14:42,378 Aste Nagusia oso kaxkarra zela. 166 00:14:42,378 --> 00:14:45,604 Aste Nagusia lehen kaka bat zen. 167 00:14:45,604 --> 00:14:52,695 Ondorioz, sentsazio horrekin puskatzeko asmoa goruntza zihoan 168 00:14:52,695 --> 00:14:59,657 eta elkartzen dira hainbat elementu, nik batez ere bi komentatu nahiko nituzke 169 00:14:59,657 --> 00:15:04,799 alde batetik tabernariak, Alde Zaharreko sektore bat zen bere egiten zutena deskontentu hori 170 00:15:04,799 --> 00:15:07,777 suposatzen dudalako ostalari bezala ere eragina zuelako beraiengan 171 00:15:07,777 --> 00:15:11,595 baina baita ere zelako jende bat herri mugimenduetan integratuta 172 00:15:11,595 --> 00:15:15,683 eta nahi zuelako Donostiako festa bat herrikoia eta izaera zuena. 173 00:15:15,683 --> 00:15:21,283 Ondorioz, beraiek hasten dira gauzatxo batzuk egiten, bazkariak, jolasak koadrilen artean... 174 00:15:21,283 --> 00:15:25,148 Tabernak gauzak antolatzen hasi zirenean, oraindik ez zeudenean gazteak antolakuntzan 175 00:15:25,148 --> 00:15:29,034 Ikatz kalean gauzak antolatzen hasi ginen. 176 00:15:29,034 --> 00:15:32,442 Esan ziguten taberna bakoitzak jolas bat antolatu behar genuela 177 00:15:32,442 --> 00:15:38,978 lau pertsona zihoazen ski-ak, airean botatzen ziren arrautzak hartzea, eta antzeko gauzak... 178 00:15:49,069 --> 00:15:56,478 Guk “Euskal Bizikleta” antolatu genuen haurren bizikletekin. 179 00:16:00,140 --> 00:16:08,491 Nik gogoratzen dut hasiera batean, tabernariek eta tabernetan sortu genuen zerbait izan zela 180 00:16:08,491 --> 00:16:17,226 eta gero pixkanaka Gazte Asanblada eta gaztetxeen arteko elkarlan batek bultzatu zuela Piraten asuntoa. 181 00:16:32,936 --> 00:16:38,800 Gazte multzo bat oso irudimentsua zen, haize berriekin zetorrena 182 00:16:38,800 --> 00:16:44,345 sentsazio hori zuena Aste Nagusiaren eskastasun horretaz edo festa egiteko ezintasun horretaz 183 00:16:44,345 --> 00:16:46,676 eta horrekin aldatu nahi zuena. 184 00:16:46,676 --> 00:16:52,710 Orduan bi elementu horiek batzen dira eta ateratzen da hau: Piratak. 185 00:16:52,710 --> 00:16:56,698 Donostiarrik gabe ez dago Aste Nagusirik 186 00:16:56,698 --> 00:17:01,463 hiri baten memoria eta festa gogoa ezkutatu ezina da. 187 00:17:01,463 --> 00:17:10,125 Jaien altxorra begi-bistan dago eta berreskuratzeko gogoak indar hartu du berriro. 188 00:17:10,125 --> 00:17:13,242 Egin dezagun denok batera abordatzea. 189 00:17:13,242 --> 00:17:19,832 Egin dezagun guztion artean Aste Nagusia. Gora Piratak! 190 00:17:24,540 --> 00:17:29,204 Horretarako behar genuen ekintza zentral bat eta ekintza zentral hori 'Abordajea' izan zen, dudarik gabe. 191 00:17:32,019 --> 00:17:35,889 Eta itsasora botatzen gara. 192 00:17:35,889 --> 00:17:42,376 Itsasoa hartzen dugu borroka lan eremu gisa, bi arrazoi nagusirengatik batez ere. 193 00:17:42,376 --> 00:17:47,882 Alde batetik ikusten genuelako Donostian jaia eraldatzen hasi nahi bagenuen 194 00:17:47,882 --> 00:17:52,949 donostiarrok lotura edukiko genuen elementu bat beharko genuela 195 00:17:52,949 --> 00:17:58,520 argi eta garbi ikusi genuen Donostia zerbaitek desberdintzen badu hori itsasoa dela. 196 00:17:58,520 --> 00:18:04,388 Orduan argi ikusi genuen antolatuko genuen edozer itsasoari loturik egon behar zela erabat. 197 00:18:04,388 --> 00:18:12,338 Eta bestetik ohartu ginen administrazioaren aldetik, bazegoela hutsune burokratiko bat itsasoari zegokionean 198 00:18:12,338 --> 00:18:17,270 batez ere Udala, Eusko Jaurlaritza eta beste administrazioen konpetentzien artean 199 00:18:17,270 --> 00:18:22,401 eta bai, baliatu genuen hutsune hori aurrera jotzeko gure planteamendu guztiarekin. 200 00:18:22,401 --> 00:18:25,613 Horretarako abordajea planteatu genuen. 201 00:18:25,613 --> 00:18:29,593 Abordajeak logika oso argia zuen 202 00:18:29,593 --> 00:18:33,126 behar genuen ekimen bat jaia eta aldarrikapena uztartuko zituena 203 00:18:33,126 --> 00:18:36,228 eta hiru oinarri nagusiren gainean eraikia. 204 00:18:36,228 --> 00:18:44,840 Bata zen desobedientziarena, herritarrok ez genuela zertan baimenik eskatu gure herriko jaietan parte hartu ahal izateko 205 00:18:44,840 --> 00:18:51,011 horregatik erabaki irmoa zen inolako baimenik eskatu gabe ekitaldi hori ospatu ahal izatea. 206 00:18:51,011 --> 00:18:54,460 Bigarrena zen umorearen kontua. 207 00:18:54,460 --> 00:19:00,640 Irudimenari lotuta umorea beharrezkoa ikusten genuen gure mezua ahalik eta gehien zabaldu ahal izateko 208 00:19:00,640 --> 00:19:05,328 eta momentu horretan Aste Nagusiak erakusten zuen hertsitasun hori gainditu ahal izateko. 209 00:19:05,328 --> 00:19:08,050 Eta hirugarrena, nola ez, parte hartzearena. 210 00:19:08,050 --> 00:19:13,833 Ahalik eta jende gehienak parte hartuko zuen ekimena izan behar zuen. 211 00:19:16,371 --> 00:19:18,196 Xumetasun horretan hasi zen 212 00:19:18,196 --> 00:19:26,370 elkartu ziren lehen urte hartan 10 bat baltsa, 15 bat, 20 bat, ez dut zehazki gogoratzen 213 00:19:26,370 --> 00:19:29,801 nik neuk gogoratzen det bertan izan nintzela. 214 00:19:38,077 --> 00:19:40,875 Horrek gantxoa zuen, horrek arrakasta izan zuen. 215 00:19:42,930 --> 00:19:44,863 Asmatu egin zen, asmatu egin genuen jendearen gogo horretan. 216 00:19:44,863 --> 00:20:01,733 "Brankatik behera, aingura..." 217 00:20:06,952 --> 00:20:08,963 Piratak oso jende ona dira. 218 00:20:08,963 --> 00:20:15,807 Hasieran gogoratzen dut esan zidatela lehen urtean, polizia munizipala zain zutela atxilotzeko. 219 00:20:15,807 --> 00:20:21,449 Gogoan dut lehenengo abordajea amaitu genuenean Kontxan, hondartzan 220 00:20:21,449 --> 00:20:24,993 polizia munizipala etorri zitzaigula identifikazio eske 221 00:20:24,993 --> 00:20:27,585 identifikaziorik ez genuela erantzun genion 222 00:20:27,585 --> 00:20:32,852 eta jarraian esan ziguten bertan ezin genituela baltsen hondakinak utzi. 223 00:20:32,852 --> 00:20:41,940 Azkenean momentuko asanblea baten ondoren erabaki genuen baltsa guztiak udaletxearen aurrera botatzea protesta modura. 224 00:20:41,940 --> 00:20:45,837 Arazo gehien eduki genuena izan zen hori aurrera ateratzea 225 00:20:45,837 --> 00:20:51,849 udaletxetik eta CATetik arazo pila eta traba asko jartzen zizkigutelako 226 00:20:51,849 --> 00:20:56,246 baina pixkanaka Gazte Asanbladek eta lan hori hartu zutenean 227 00:20:56,246 --> 00:21:01,579 bai lortu genuela antolakuntza on batekin ekitaldi hori aurrera ateratzea. 228 00:21:01,579 --> 00:21:06,191 “Agintari ta jauntxoak Arraunean galeretan" 229 00:21:06,191 --> 00:21:13,201 "Bandera pirata dago Udaletxeko mastan...” 230 00:21:14,155 --> 00:21:22,679 Hasiera batean guk mugimendu oso modu informalean hasi zen, lagun batzuk ginen. 231 00:21:22,679 --> 00:21:28,357 Eboluzio bat ematen da, bigarren urtea, hirugarren urtea hazkunde bat 232 00:21:28,357 --> 00:21:32,014 eta esan dezakegu bosgarrenera iristerakoan hori konsagrazio bat izan zen. 233 00:21:32,014 --> 00:21:33,888 Guztiz konsagratu zen festa. 234 00:21:55,244 --> 00:22:01,896 Jaiak aurrera egiten du, urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoa du antolatzen dugunak 235 00:22:01,896 --> 00:22:06,886 eta ikusten dugu behar dutela donostiarrek 236 00:22:06,886 --> 00:22:11,506 Donostiako Piraten programaren baitan parte hartzen duten herritarrek 237 00:22:11,506 --> 00:22:16,988 irudi bat, irudi horrekin identifikatuak sentituak izateko. 238 00:22:16,988 --> 00:22:22,887 2007. urtean aurkezten dugu lehen aldiz Ezkila Kapitaina izango dena. 239 00:22:22,887 --> 00:22:27,454 Ezkila Kapitaina sortzeko lehenik eta behin atzera egiten dugu berriz ere 240 00:22:27,454 --> 00:22:31,185 aztertzen dugu edo irakurtzen dugu Donostiako historiak eman duena 241 00:22:31,185 --> 00:22:34,405 eta konturatzen gara Donostia mendeetan atzera 242 00:22:34,405 --> 00:22:40,184 pirata portu garrantzitsu bat, edo gutxienez Kortsario portu garrantzitsua izana dela. 243 00:22:40,184 --> 00:22:47,610 Hasten gara hor pertsonaiak begiratzen, eta pertsonaien artean aurkitzen dugu 'Campanario' ezizenez ezaguna zen pirata 244 00:22:47,610 --> 00:22:53,423 hitz joko nahiko aldrebesa eginez, gaztelaniazko 'Campanario' bilakatzen dugu euskarazko 'Ezkila' 245 00:22:53,423 --> 00:23:00,439 eta horrela 'Ezkila Kapitaina' bilakatzen da Donostiako Piraten irudi edo ikur nagusia. 246 00:23:00,439 --> 00:23:04,503 Eta urtetik urtera geroz eta ezagunagoa den irudia. 247 00:23:04,503 --> 00:23:07,326 Zorionak! 248 00:23:07,326 --> 00:23:16,596 Zorionak berriz ere, larunbatean esan bezala Donostia abordatzeagatik. 249 00:23:16,596 --> 00:23:20,273 Zorionak lan guztiagatik. 250 00:23:20,273 --> 00:23:25,327 Antolaketa erdi-profesionala exigitzen du horrelako ekimen batek 251 00:23:25,327 --> 00:23:38,166 Urtarrilean hasten da, aurreko urteko ekimena baloratu eta hurrengo urterako zer gauza planteatuko ditugun berriak ikustea, 252 00:23:38,166 --> 00:23:40,686 hitz egitea, adostea edo planteatzea. 253 00:23:40,686 --> 00:23:48,252 Bertan pilatzen den material, zikinkeri eta logistika guztiek eramaten zaituzte 254 00:23:48,252 --> 00:23:52,569 Abordaia bezalako egun batean 200 pertsona aritzea batera lanean. 255 00:23:52,569 --> 00:23:56,345 Egia esan ia 24 orduz ari da jendea lanean. 256 00:23:56,345 --> 00:24:03,084 Igual ikusgarriena da parrandan edo jaian zehar egin behar diren lan horietan barran zerbitzen egotea 257 00:24:03,084 --> 00:24:09,112 edo kontzertuetan segurtasuna, baina egia esan bai Aste Nagusiaren aurretik 258 00:24:09,112 --> 00:24:12,801 bai Aste Nagusiak iraun bitartean eta baita ondoren ere lan pila bat dago egiteko. 259 00:24:12,801 --> 00:24:20,246 Adibidez, karpa montatzen hasteko bi egun lehenago hasten gara montaiarekin 260 00:24:20,246 --> 00:24:27,025 astebete lehenago egiten dugu koadrila guztien arteko bilera bat ardura eta turno guztiak banatzeko 261 00:24:27,025 --> 00:24:32,533 agian azalekoak diren lan horiez gain, badaude lan pila bat jendea parrandan ari denean 262 00:24:32,533 --> 00:24:37,175 turno pila bat daude garbiketarako hurrengo egunerako dena prest egoteko 263 00:24:37,175 --> 00:24:43,811 kontzertuak baino ordu dexente lehenago egin behar da soinu proba, taldeei afaria eman 264 00:24:43,811 --> 00:24:50,355 eta Aste Nagusiaren ondoren desmontaje guztia dator 265 00:24:50,355 --> 00:24:56,424 material guztiaren desmontajea, gune guztiak utzi behar direlako lehen zeuden bezala edo hobeto 266 00:24:56,424 --> 00:25:03,580 gero bilerak ikusteko zertan egin den huts, zer egin daitekeen hobeto 267 00:25:03,580 --> 00:25:09,050 hurrengo urteei begira hobekuntzak egoteko. 268 00:25:09,050 --> 00:25:14,310 Konturatu ginenerako, aste osorako egitaraua sortzen genuen 269 00:25:14,310 --> 00:25:20,466 eta ulertzeko, garai hartan Piraten barnean ematen ari zen eztabaida bat antolaketa eredu berriaren inguruan. 270 00:25:20,466 --> 00:25:27,804 Antolakuntza eredu berri honetan badute lekua pertsona orok zein talde orok edozer gauza antolatzeko. 271 00:25:27,804 --> 00:25:35,048 Geroz eta koadrila gehiagok parte hartzen zutenez, aurten da momentua "kofradia" bat sortu 272 00:25:35,048 --> 00:25:40,670 koadrila guztiak elkartu eta gazteentzako ekintzak eta antolatu. 273 00:25:40,670 --> 00:25:49,843 Eta Piraten antolakuntza berri honetan, lekua hartu eta gazteontzako egitarau propioa antolatu. 274 00:25:49,843 --> 00:25:55,451 Hor hasieran, taberna zulo horretan sortu zen zerbait, 275 00:25:55,451 --> 00:25:59,342 zenbateraino iritsi den ikustea harrigarria da. 276 00:25:59,342 --> 00:26:03,205 Abordaia goizeko 05:00etatik hasten da 277 00:26:08,128 --> 00:26:11,916 gauerarte irauten duen ekintza bat da 278 00:26:17,483 --> 00:26:24,438 Hau portuan hasten da eta hasiera batean orden bat mantentzeko 279 00:26:24,438 --> 00:26:30,366 filtro batzuk daude txaleko laranja batzuekin. 280 00:26:54,199 --> 00:26:59,766 Hauek pasa ondoren, iristen zara baltsa montatu behar duzun lekura 281 00:26:59,766 --> 00:27:07,985 baltsa montatzean beste laguntzaile batzuk daude laguntzen dizutena behin montatuta uretara eramaten. 282 00:27:55,791 --> 00:27:59,407 Politena da portutik ateratzen dena Kontxaraino 283 00:27:59,407 --> 00:28:01,847 baino honen atzean auzolan bat dago 284 00:28:01,847 --> 00:28:08,319 eta antolaketa hasten da orden bat eramateko, baltsa bakoitza montatzeko ordu bat dago 285 00:28:08,319 --> 00:28:15,455 eta hau errespetatzeko laguntzaile batzuk daude. 286 00:28:15,455 --> 00:28:24,361 Gero uretan neoprenoekin beste laguntzaile batzuk daude antolatzen dituztenak uretan baltsa guztiak. 287 00:28:24,361 --> 00:28:29,367 "Ordu erdi barru Donostia gurea egingo dugu..." 288 00:28:30,290 --> 00:28:38,911 Eta goizean jendea baltsak prestatzen hasten denean jendea bazkaria prestatzen ari da... 289 00:28:42,972 --> 00:28:46,945 Eta abordaia hasterakoan antolakuntzakoak jasotzen hasten dira 290 00:28:46,945 --> 00:28:52,100 eta Kontxara iritsi arte eta jendea joan arte jasotzen ibiltzen dira. 291 00:28:52,100 --> 00:28:53,809 Abordatzera! 292 00:29:27,066 --> 00:29:30,290 "Brankatik behera, aingura" 293 00:29:30,290 --> 00:29:33,323 "200 kanoien indarraz gure herrira jausi gera" 294 00:29:33,323 --> 00:29:35,901 "Donostia osoan barrena kalaberaren algara" 295 00:29:35,901 --> 00:29:38,466 "200 kanoien indarraz gure herrira jausi gera" 296 00:29:38,466 --> 00:29:41,462 "Donostia osoan barrena kalaberaren algara" 297 00:30:06,772 --> 00:30:14,303 Segurtasunak ere garrantzia dauka, elkarlan bat dago Gurutze Gorriarekin eta suhiltzaileekin. 298 00:30:14,303 --> 00:30:19,833 "Jai herrikoien aldeko bandera kaioen pare zeruan" 299 00:30:19,833 --> 00:30:25,522 "egurrezko hanka herrena dantza bizian kalean" 300 00:30:25,522 --> 00:30:30,322 "Jai herrikoien aldeko bandera kaioen pare zeruan" 301 00:30:30,322 --> 00:30:35,165 "egurrezko hanka herrena dantza bizian kalean" 302 00:30:38,504 --> 00:30:46,111 Eta gero hondartzaraino iristean, ondoren ere gaua arte jendea egoten da guztia jasotzen. 303 00:31:36,628 --> 00:31:44,220 Antolaketan 200 bat pertsonak hartzen dute parte eta auzolan hau ez balego, 'Abordaia' ez litzateke ezer izango. 304 00:31:44,220 --> 00:31:45,595 Jaurtitzen dugu harria 305 00:31:45,595 --> 00:31:52,008 ikusten dugu lehen momentutik herritarrek bat egiten dutela proposatzen dugun ekimenarekin 306 00:31:52,008 --> 00:31:55,087 galdera bat dugu buruan momentu horietan 307 00:31:55,087 --> 00:32:07,247 nola egiten dugun poliki-poliki Udalak eta botere ezberdinek jaia eta herritarrei ebatsi dizkiguten espazioak errekuperatzeko. 308 00:32:07,247 --> 00:32:12,113 Eta urte batean bururatu zitzaigun egitea 'Irrikitaldia'. 309 00:32:12,113 --> 00:32:18,908 Zela urte guztian zehar udaletxeak edo alkateak egindako hainbat gauza 310 00:32:18,908 --> 00:32:24,545 edo jartzen zizkigun trabei parodia moduko hori egiteko. 311 00:32:24,545 --> 00:32:29,609 Zer iruditu zaizue aurtengo festen egitaraua? 312 00:32:31,409 --> 00:32:34,801 Odon! Odon! (Donostiako alkate izan zen Odon Elorza) 313 00:32:34,801 --> 00:32:41,946 Autoritateak festaren lehen lerroan dauden logika bat inposatzen saiatzen dira. 314 00:32:41,946 --> 00:32:50,201 Apaiza, militarra, alkatea beri lehen lerroan daude, eta gainontzekoak bigarren mailako partehartzaileak dira. 315 00:32:50,201 --> 00:32:52,897 Talka hori da jai herrikoia 316 00:32:52,897 --> 00:32:58,055 jendea festari ematen saiatzen den bultzakada non beraiek diren partehartzaileak. 317 00:32:58,055 --> 00:33:02,184 Botereak inposatzen duen festa ereduari kontraesan asko sortu dizkio horrek. 318 00:33:02,184 --> 00:33:06,584 Adibide soil bat jartzeko, erraldoi eta buruhandien konpartsa batek 319 00:33:06,584 --> 00:33:11,268 enfrentamendu hori erritualizatzen du jendearen eta boterearen artean 320 00:33:11,268 --> 00:33:13,693 baita honek festa ulertzeko duen modua ere. 321 00:33:13,693 --> 00:33:17,882 Jendea autoritateengana hurbiltzen saiatzen zen, erraldoiek sinbolizatzen dutena 322 00:33:17,882 --> 00:33:24,884 eta buruhandiak egoera deskontrola ez zedin saiatzen ziren, jendeak erraldoiak uki ez zitzan, boterearen komitiba hauts ez zezaten. 323 00:33:24,884 --> 00:33:36,091 Beste askoren arteko adibide bat da, jaien inguruan dagoen borroka herrikoia argi ikusten da. 324 00:33:36,091 --> 00:33:42,769 Egunon, oso gustora nago, txalo bero bat mesedez. San Sebastian. 325 00:33:48,630 --> 00:33:51,098 Zu zara ongi etorria hemen eta oso maitatua. 326 00:33:51,098 --> 00:33:53,512 Onbre, mesedez, joan zaitez helatuak saltzera. 327 00:33:53,512 --> 00:33:56,368 Por favor! Sofia, non zaude? 328 00:34:35,869 --> 00:34:40,272 Jaietan gizarte ereduen arteko borrokak erreproduzitu egiten dira 329 00:34:40,272 --> 00:34:46,227 eta hori oso garbi ikusten da botereak jaietan ezarri dituen zenbait erritutan. 330 00:34:46,227 --> 00:34:52,790 Aste Nagusiaren kasuan izango litzateke 'Salve' izenez ezagutzen den prozesioa 331 00:34:52,790 --> 00:34:57,121 Francoren garaian sortutako ohitura edo erritua da 332 00:34:57,121 --> 00:35:01,558 ondorengo udal gobernari guzti-guzti-guztiek errepikatu izan dutena 333 00:35:01,558 --> 00:35:08,497 Francoren garaitikan ospatzen da erritu hori, Francori Udalak harrera egiten zion Donostiara 334 00:35:08,497 --> 00:35:12,649 harrera egiten zion Donostiako gaztelaniazko izena zuen 'Semana Grande'-ra 335 00:35:12,649 --> 00:35:19,842 eta udaletxetik Santa Maria Elizaraino prozesio moduko bat egiten zuten. 336 00:35:19,842 --> 00:35:22,155 Erritu horiek poliki-poliki aldatzen joan dira 337 00:35:22,155 --> 00:35:29,524 Salvearen kasuan herriak lortu zuen erritu hori bertan behera geratzea 338 00:35:29,524 --> 00:35:34,159 eta gure asmoa da, hein handi batean, 339 00:35:34,159 --> 00:35:40,116 Aste Nagusi, edo hobeto esateko gaztelaniazko 'Semana Grande'-an hain errotuta egon diren 340 00:35:40,116 --> 00:35:45,791 erritu atzerakoi guzti horiei guztiei buelta ematea da. 341 00:35:45,791 --> 00:35:50,953 Erritu horiei itzuli egiteko, maiz erritu horien jabe egin gara gu ere. 342 00:35:50,953 --> 00:35:58,387 Jaiaren hasiera bagenuen, abordaiak pizten zuen gure jaiaren suziriaren metxa 343 00:35:58,387 --> 00:36:01,521 baina ez genuen inolako ekimenik jaiari amaiera emateko. 344 00:36:01,521 --> 00:36:11,834 Eta horrela sortu zen, bere garaiko Salve izenez ezagun zen prozesio horri irri egitearen ekitaldia 345 00:36:11,834 --> 00:36:14,817 'Irrikitaldia' izenez ezagutzen dena. 346 00:36:14,817 --> 00:36:19,186 "Donostia ez da eskaparate bat artifizialak diren suaren zeruan" 347 00:36:19,186 --> 00:36:24,172 "Donostia ez da barandila bat Kontxako badiaren argazki ereduan" 348 00:36:25,033 --> 00:36:30,667 Ezagutzen dugun Aste Nagusiak badu oraindik Francoren garaiko erritu zaletasun hori 349 00:36:30,667 --> 00:36:36,439 baizik eta lehendik ere datorren beste izaera eta infrentzu hori 350 00:36:36,439 --> 00:36:40,394 'Belle Epoque'-aren garaian sortzen dena. 351 00:36:40,394 --> 00:36:44,502 Guk Irrikitaldiaren bitartez infrentzu horri irri egiten diogu 352 00:36:44,502 --> 00:36:52,925 eta baliatzen dugu jaia amaitzeko botereari ironia erakutsiz, botereari irri eginez. 353 00:36:52,925 --> 00:37:06,446 Nik uste hautsi egin behar dugula sustraietik festetan egon den topiko batekin. 354 00:37:07,660 --> 00:37:16,226 Festa eta politika ezkontezinak direla. 355 00:37:17,671 --> 00:37:20,674 Politikaz hitz egiten dudanean hitz egiten ari naiz herriaz 356 00:37:20,674 --> 00:37:30,034 ari naiz hitz egiten gai sozialez, herrian daudenak, bor-bor daudenak, ikus ditzakegunak edo eguneroko gauzak. 357 00:37:30,034 --> 00:37:32,586 Ez naiz politikoei buruz hizketan ari. 358 00:37:32,586 --> 00:37:43,460 Politikarekin hautsi behar dela dioten horiek dira justu festak erabiltzen dituztenak beren buruak ofizialtzat eginez 359 00:37:43,460 --> 00:37:53,464 eta aldarrikatzen dutenak ez dela egon behar inongo aldarrikapenik, disidentziarik festetan. 360 00:37:53,464 --> 00:37:55,938 Eta horrekin hautsi egin behar da, gezurra delako. 361 00:37:55,938 --> 00:38:01,606 Festak dira herriarenak, eta herriak erabili egin behar ditu festak bere aldarrikapenak egiteko 362 00:38:01,606 --> 00:38:08,278 eta ez diogu inoiz inoiz inoiz utzi behar inongo politikariri edo jauntxori hori hausten. 363 00:38:33,338 --> 00:38:38,198 "Bizi bagara Piratak oraino, Revolution..." 364 00:38:38,198 --> 00:38:43,172 "Askatasunaren porturaino, Revolution..." 365 00:38:45,818 --> 00:38:51,285 Hori izan zen Irrikitaldia jaiotzeko arrazioetako bat. 366 00:38:51,285 --> 00:39:03,292 Gogoratzen naiz guretzat zela egunik politena, azken eguna zelako eta Piratetan lan egiten genuenok jai hartzen genuela 367 00:39:03,292 --> 00:39:14,251 eta urtez urte neretzat eta Piratetan lanean ibiltzen direnentzat egun politena dela eta izango dela beti. 368 00:39:29,439 --> 00:39:35,981 Beno Piratak, duela hamar urte Jon Tronbonek deitu zidan egiteko kantu bat Piraten alde 369 00:39:35,981 --> 00:39:39,541 nahi zutelako Piratek dinamizatu Donostian. 370 00:39:39,541 --> 00:39:43,935 Hor kolaboratu nuen, eta nork esango zigun denoi, geurea dela garaipena! 371 00:39:43,935 --> 00:39:47,818 Piratona dela garaipena! Donostia gurea dela! 372 00:39:47,818 --> 00:39:49,921 Give it to me one time 373 00:39:49,921 --> 00:39:52,019 Emaidazu bitan 374 00:39:52,019 --> 00:39:54,622 Give it to me three times 375 00:39:54,622 --> 00:39:57,351 Emaidazu lautan. 376 00:40:55,685 --> 00:40:59,303 Eskerrik asko Donostiako Piratak! 377 00:41:00,149 --> 00:41:04,551 Euskal Herria erokeria bat da. Benetako erokeria. 378 00:41:04,551 --> 00:41:13,943 Azken urteetan Piratek nabarmentzeko izan duten beste esparru bat musikarena izan da. 379 00:41:13,943 --> 00:41:22,131 Hasiera batean Piratek musika eskaintza bat egiten zuten Trinitate plazan 380 00:41:22,131 --> 00:41:34,381 eta helburua Aste Nagusiak dituen gastuak kubritzea zen. 381 00:41:34,381 --> 00:41:41,154 Nere erantzukizuna Piratetan lanean ibili nintzen 3-4 urtetan arlo ekonomikoaren ingurukoa zen 382 00:41:41,154 --> 00:41:53,501 aipatu nahi nuke behintzat ni egon nintzen urte horietan Piratek izan dugun eredua autogestionatua izan dela erabat 383 00:41:53,501 --> 00:42:00,860 teorikoki, eta praktikan, jasangarria izan behar zuen modelo ekonomikoa geneukan 384 00:42:00,860 --> 00:42:01,620 eta horrela izan da. 385 00:42:01,620 --> 00:42:09,486 Ez degu euro bat ere jaso erakunde publikoetatik eta inondik lortu, ezta eskatu ere 386 00:42:09,486 --> 00:42:17,037 eta gurekiko ere izan behar genuen koherente eta horrela izan da. 387 00:42:17,037 --> 00:42:26,062 Eredu autogestionatua martxan jarri genuen hasieratik eta egin ditugun ekitaldi guztiek ez dute euro bat eman 388 00:42:26,062 --> 00:42:29,889 ez dugu irabazirik eduki baina ez dugu euro bat galdu. 389 00:42:29,889 --> 00:42:40,809 Koherentzia hori mantendu dugu eta erakutsi dugu autogestioaren bidean eredu hau ere posible dela. 390 00:42:40,809 --> 00:42:44,499 Hasiera batean egun bateko kontzertuak egiten ziren 391 00:42:44,499 --> 00:42:49,144 gero beste urte batzuetan posible izan zen bi egunetan egitea Trinitate enparantzan. 392 00:42:49,144 --> 00:42:53,582 Egin diren kontzertu hauetan alde batetik apostua egin dugu 393 00:42:53,582 --> 00:43:01,702 Donostiako talde lokalekin gure kontzertuen agendan leku bat utziz 394 00:43:01,702 --> 00:43:11,824 eta era berean, momentuan gehien jotzen ari zen euskal taldea saiatzen ginen ekartzen. 395 00:43:11,824 --> 00:43:17,631 Ni gogoratzen naiz Trinitate enparantzan nola gelditzen zen eszenarioa justu-justu 396 00:43:17,631 --> 00:43:21,577 baina oso ongi antolatuta, eta jendetza etorri zen. 397 00:43:21,577 --> 00:43:28,285 Guk etorri aurretik gure dudak, Donostian, ez genekien ze giro egongo zen 398 00:43:28,285 --> 00:43:31,976 eta harrituta geratu ginen giro oso polita egon zelako. 399 00:43:31,976 --> 00:43:38,564 Trinitate plaza egun batzuez erabiltzeko baimena lortu genuen hasierako urte haietan 400 00:43:38,564 --> 00:43:44,619 baina ekimen eta eskaintza asko Donostiako gaztetxe desberdinetan egiten ditugu 401 00:43:44,619 --> 00:43:49,092 izan Letaman, izan Kortxoenea edo izan Ametsenean bere garaian. 402 00:43:49,092 --> 00:43:55,916 Azkenean erabaki genuen guk ere gure printzipioengatik Piratek antolatzen zituzten ekimenak 403 00:43:55,916 --> 00:43:59,860 eta jaiak orokorrean doakoak izan behar zirela. 404 00:43:59,860 --> 00:44:08,117 La Flamenka gunea lortu izana oso garrantzitsua izan da musika mota ezberdinak 405 00:44:08,117 --> 00:44:11,575 eta programazio guztia batera barruan sartzeko. 406 00:44:11,575 --> 00:44:16,005 Ikusten dugu argi eta garbi guneak berak ere izen pirata bat behar duela 407 00:44:16,005 --> 00:44:20,521 izen pirata bat zeina errotua egon behar duen Donostiaren beraren historiarekin 408 00:44:20,521 --> 00:44:23,656 eta halako batean aurkitzen dugu La Flamenka izena. 409 00:44:23,656 --> 00:44:30,806 La Flamenka zen XVIII. Mendean Pueyo kalean, gaur egungo Fermin Kalbeton, zegoen taberna bat. 410 00:44:30,806 --> 00:44:36,979 Komertzioan ibiltzen ziren nabigatzaile, pirata eta kortsario guztiak bertara joaten ziren 411 00:44:36,979 --> 00:44:40,133 Donostiara arribatzen zuten momentuan bertan. 412 00:44:40,133 --> 00:44:48,143 Guk izena hartzen dugu, eta gure gunea izen horrekin bataiatzen dugu. 413 00:44:48,143 --> 00:44:53,424 Azkenean pasa gera lehen urteetan egun bateko kontzertuak egitetik 414 00:44:53,424 --> 00:44:59,284 Aste Nagusiko egun guztietako programazio oso bat antolatzera. 415 00:44:59,284 --> 00:45:00,499 Portuan askoz hobe. 416 00:45:00,499 --> 00:45:03,905 Nik uste askoz hobe zabalagoa da 417 00:45:03,905 --> 00:45:08,091 iaz egon nintzen kontzertu pare baten "Trini"-an eta txikia geratzen zen. 418 00:45:08,091 --> 00:45:10,976 Neri oso leku polita iruditzen zait jotzeko. 419 00:45:10,976 --> 00:45:15,070 Bagenuen gogoa tokatzeko eta kontentu gaude hemen jotzez. 420 00:45:15,070 --> 00:45:26,227 Hala ere Piratek musikaren esparruan egin duten lanketa potenteena ez da zuzeneko kontzertuetan izan 421 00:45:26,227 --> 00:45:32,220 oso kalitatezkoa izan da, baina apostu handiena izan da Donostiako talde musika txikienak 422 00:45:32,220 --> 00:45:35,537 edo aukera gutxiena zituztenekin planteamenduak egin ditugu. 423 00:45:35,537 --> 00:45:36,852 Piratak, Piratak. 424 00:45:36,852 --> 00:45:40,387 Guretzat kontzertuak ematea edozein lekutan ya espeziala baldin bada 425 00:45:40,387 --> 00:45:48,224 guretzat Donostian, gure herrian, gure herriarentzat, herriak antolatutako jai batzuen alde jotzea da demasa da. 426 00:45:48,224 --> 00:45:52,724 Eta eszenario honekin kriston aukera jendeak ikusteko egin degun lana. 427 00:45:52,724 --> 00:45:59,256 Horien artean ezin dugu ahaztu badaramatzagula urte batzuk oso musika lehiaketa potentea antolatzen 428 00:45:59,256 --> 00:46:06,418 gaztetxeetan planteatzen ditugu aurretik egiten diren hautaketa kontzertuak eta abar 429 00:46:06,418 --> 00:46:12,099 eta Aste Nagusian hautatzen diren hiru taldeek egiten dute kontzertua. 430 00:46:12,099 --> 00:46:20,008 Oinarriak eta irakurri genituen, paperak eta gauza guztiak bete genituen 431 00:46:20,008 --> 00:46:25,179 itxoin genuen ea zer gertatzen zen eta beno, ya egon ginen klasifikatuta final-erdietarako. 432 00:46:25,179 --> 00:46:34,267 Hasten ari den jendeari aukera hori ematea, 2.000 edo 3.000 pertsonaren aurrean jotzeko kristona iruditzen zait. 433 00:46:34,267 --> 00:46:41,130 Azkenean hemengo talde gazteei laguntza eta bultzada hori eman behar zaie. 434 00:46:41,130 --> 00:46:44,583 Gainera aurten La Flamenka gunean ikusi denez 435 00:46:44,583 --> 00:46:52,894 anbiente ezberdinak sartzea posible izan da eta aukera hori publiko guztientzat eskainia doa. 436 00:47:13,773 --> 00:47:19,498 Urteak pasatzen dira, antolatzen ditugun ekimenek geroz eta arrakasta gehiago dute 437 00:47:19,498 --> 00:47:25,577 iristen da momentu bat non Udalak berak ere bai ezikusia egiteari ere utzi behar dion 438 00:47:25,577 --> 00:47:33,446 gurekin harremanetan jartzen dira, eta gu ere eskariak egiteko posizioan aurkitzen gara. 439 00:47:33,446 --> 00:47:40,519 Hasten gara jai eremu baten aldeko eskariak luzatzen Udalari 440 00:47:40,519 --> 00:47:52,334 eta hasiera batean Trinitate plaza bazen, gero 'La Flamenka' izenez ezagutzen den gunea sortzen da Donostiako portuan. 441 00:47:52,334 --> 00:47:54,775 Guneak zer eskaintzen digu? 442 00:47:54,775 --> 00:48:02,500 Zabaltasuna eta zentralitateaz gain, eskaintza bera modu transbertsal edo zeharkako batean 443 00:48:02,500 --> 00:48:06,820 bai generoa eta adinaren aldetik zabaltzeko aukera ematen digu. 444 00:48:06,820 --> 00:48:09,851 Gutxinaka joan ginen sortzen aste osoko egitarau oso bat 445 00:48:09,851 --> 00:48:13,700 baina iritsi zen momentu bat non esan genuen herriarengana zabaldu behar zela 446 00:48:13,700 --> 00:48:20,185 eta horretarako helduentzat eta umeentzat ere egitaraua osatu behar genuela. 447 00:48:20,185 --> 00:48:25,445 Orain dela urte batzuk hasi ginen Erromeria Egunarekin, Urgull mendian 448 00:48:25,445 --> 00:48:30,540 famili giroko plan zoragarri bat egiten hasi ginen. 449 00:48:32,970 --> 00:48:37,022 Urtetik urtera, haunditzen joan da egitaraua. 450 00:48:40,252 --> 00:48:45,407 Gero Helduen Eguna, beraiek ere parte izateko jaietan. 451 00:48:45,407 --> 00:48:51,232 Piratek duten pentsamenduarekin bat gatoz. 452 00:48:51,232 --> 00:48:54,408 Jai herrikoi batzuk egitea, eta jai herrikoi horrek zer esan nahi du? 453 00:48:54,408 --> 00:48:59,610 Euskaldunak izatea, herriaren ahalik eta parte handiena bilatzea 454 00:48:59,610 --> 00:49:07,996 eta gu ere espiritu horrekin erabat ados gaude eta hor parte hartzen dugu. 455 00:49:07,996 --> 00:49:12,592 Pentsatzen dugu 'Helduen Eguna' baino 'Folk Eguna' deitzea hobeto dagoela. 456 00:49:15,561 --> 00:49:21,300 Dantzak ez dauka zergatik helduena izan behar, hareago, normalean gazteena izan da. 457 00:49:21,776 --> 00:49:26,483 Eta kantuak ere ez du zertan helduen zerbait izan behar, gazteek ere kantatzen dute. 458 00:49:27,190 --> 00:49:30,295 Orduan pentsatu genuen 'Helduen Eguna' deitzea ez zegoela ongi 459 00:49:30,295 --> 00:49:37,414 eta oso kontzeptu arkaikoa zela eta esan genuen 'Folk Eguna' deitzeko. 460 00:49:37,414 --> 00:49:40,821 Folk Eguna jarrita zer ulertzen da orain? 461 00:49:40,821 --> 00:49:47,612 Folk da herriaren kulturaren ezagutza, eta definizio hori hitz alemana dela uste dut 462 00:49:47,612 --> 00:49:49,581 baina gaur mundu guztian erabiltzen dena da 463 00:49:49,581 --> 00:49:59,820 eta herri bati dagokion bere ohitura eta izateko moduaren ezagutza da. 464 00:49:59,820 --> 00:50:08,955 Gu betidanik ibili gara Santa Ageda bezperan abesten, abenduan jaiotzarekin ere bai 465 00:50:08,955 --> 00:50:13,425 gero euskal dantzekin, eta beti mundu horretan sartuta. 466 00:50:13,425 --> 00:50:17,623 Baina hor geratzen zen. Beti elkartean eta gure munduan. 467 00:50:17,623 --> 00:50:28,778 Ikusten genuen Donostian zerbait falta zela eta hori bete da Piratak taldearekin. 468 00:50:28,778 --> 00:50:41,688 Guk ere badegu gure tokia. Heldu bezala ekintzak baditugu orain, gure kasuan da dantzatzen edo abesten. 469 00:50:44,581 --> 00:50:53,594 Nik uste falta zaigula betetzea gazteekin horrelako gauzak, gehienak helduak garelako egun horretan 470 00:50:53,594 --> 00:50:57,508 Beste egunetan helduek parte hartzen dute gazteekin nahastuta eta nik uste dut oso aberatsa dela. 471 00:50:57,508 --> 00:51:01,376 Hortik aurrera Aste Nagusia oso ezberdina izan da. 472 00:51:01,376 --> 00:51:09,381 Eta azkenik umeentzako egitaraua, txikitatik pirata izaten has daitezen. 473 00:51:28,639 --> 00:51:33,673 Handi-mandiek ez gaituzte maite, libre garelako eta errebelde. 474 00:51:33,673 --> 00:51:36,211 Guk asko maite ditugu euskal pirata bihurriak 475 00:51:36,211 --> 00:51:42,283 irudimentsuak direlako, alaiak, beraien kabuz beraien gauzak egiten dituztelako. 476 00:51:42,283 --> 00:51:44,899 Haurrei txikitan zer erakusten zaie? 477 00:51:44,899 --> 00:51:52,089 Haien kabuz moldatzen, haien kabuz gauzak egiten. Irudimena, baloreak, ahalmenak... 478 00:51:52,089 --> 00:51:55,307 Haunditzen direnean haurrak gazte bihurtzen dira. 479 00:51:55,307 --> 00:52:03,698 Eta gazte direnean askotan ukatzen dizkiegu balore guzti horiek, horregatik maite ditugu guk Piratak. 480 00:52:03,698 --> 00:52:10,209 Ausartak eta irudimentsuak direlako eta horregatik sentItzen gara geu ere Pirata. 481 00:52:10,209 --> 00:52:14,208 Gauzak geure kabuz egitea maite dugu. 482 00:52:14,208 --> 00:52:20,741 Nola hau, ez dakit oso ongi nola definitu, pasio handiko mugimendua den 483 00:52:20,741 --> 00:52:24,700 jendeak horrela funtzionatzen du. 484 00:52:24,700 --> 00:52:30,738 Adibide gisa, duela hilabete batzuk Donostiako Martutene auzoan uholdeekin gertatu zen egoera horren aurrean 485 00:52:30,738 --> 00:52:37,700 gure webgunean jaso genituen ehundaka email esanez Piratek antolatu behar genuela brigada bat edo antzeko zerbait 486 00:52:37,700 --> 00:52:40,554 Martutene auzora laguntzera joateko. 487 00:52:40,554 --> 00:52:44,233 Segituan Udaletxearekin harremanetan jarri ginen 488 00:52:44,233 --> 00:52:48,829 udaletxeak bazuen horrelako protokolo bat pentsatua martxan jartzeko 489 00:52:48,829 --> 00:52:58,242 eta uste dut han egindako lanak bai pertsonalki eta bai beraientzako gauza onak ekarri zituela. 490 00:52:58,242 --> 00:53:04,539 Ordundik ere, aurten nobedade bezala aldaketa dexente egon dira mugimenduaren barruan 491 00:53:04,539 --> 00:53:10,300 eta aldaketetako bat da Ezkila Kapitainak hemendik aurrera urtero laguntzaile bat izango duela: Matti. 492 00:53:10,300 --> 00:53:17,124 Laguntzaile horren figura beteko du beti mugimendu batek, pertsona batek, eragile batek edo norbaitek 493 00:53:17,124 --> 00:53:23,617 gure ustetan hiriari zerbait aportatzen diona, eta hori guk ere goraipatzeko asmotan. 494 00:53:23,617 --> 00:53:27,070 Gabon Piratak! 495 00:53:27,070 --> 00:53:32,220 Mattiren ordez eta Martuteneko auzotarren izenean: Mila esker Piratak. 496 00:53:32,220 --> 00:53:35,649 Milesker guztioi omenaldi honengatik. 497 00:53:35,649 --> 00:53:41,983 Aurten Mattiren pertsonaia sortu eta gugan pentsatu izanak benetan hunkitu gaitu. 498 00:53:41,983 --> 00:53:49,276 Joan den azaroan sufritutako uholdeetan, hain momentu latzetan bakarrik ez geundela sentitzeak 499 00:53:49,276 --> 00:53:57,620 egoera latz haiek gainditzeko eta aurrera jarraitzeko beharrezko indarra eta kemena eman zeniguten. 500 00:53:57,620 --> 00:54:02,735 Segi horrela. Gora Donostiako Piratak! 501 00:54:02,735 --> 00:54:08,916 Gora Donostiako jai herrikoiak! 502 00:54:10,193 --> 00:54:13,620 Lanean ari nintzen, taberna batean nengoen eta Barelak deitu zidan. 503 00:54:13,620 --> 00:54:19,648 Egia esango dizut, ileak puntan jarri zitzaizkidan. Ez nuen espero. 504 00:54:19,648 --> 00:54:24,870 Ezin duzu espero norbaitek esatea "lagunduko dizugu, ezagutu gabe", ezagutu gabe 505 00:54:24,870 --> 00:54:29,141 nik ez bainuen ez Barela ez Piratetako inor ezagutzen, ez nuen inor ezagutzen. 506 00:54:29,141 --> 00:54:32,711 Eta bat-batean telefonoz deitzea, lagundu nahi dizutela esanez 507 00:54:32,711 --> 00:54:40,755 baserriak garbitzen, edozertan, ezagutzen ez ditugun 300 lagun etortzea garbitzera 508 00:54:40,755 --> 00:54:43,746 egitan esaten dizut, ileak puntan jartzen zaizkit. 509 00:54:43,746 --> 00:54:44,728 Begira, berriro orain. 510 00:54:44,728 --> 00:54:52,488 Urteek bilakaera handia eman dute, eta urteekin batera, gaztetxoak direnak pixka bat heldutu gara 511 00:54:52,488 --> 00:54:54,942 eta joan gara ikasten. 512 00:54:54,942 --> 00:55:01,495 Horrelako mugimendu batek erakutsi digu eszenatokietaz ulertzen, musika taldeetaz ulertzen, 513 00:55:01,495 --> 00:55:07,804 elektrizitateaz ulertzen, segurtasun planez eta horrelako kontuetaz ere ulertzen. 514 00:55:07,804 --> 00:55:13,979 Azkenean pertsona bezala ere, uste dugu bueltan ere asko aportatu duena. 515 00:55:13,979 --> 00:55:21,286 Askotan pentsatzen dugu pertsona batek ekimen bati edo horrelako prozesu bati ematen dion zeozer 516 00:55:21,286 --> 00:55:25,760 baina ez gara pentsatzen ari nola horrelako ekimen batek pertsona bati ematen dionaz. 517 00:55:25,760 --> 00:55:29,518 Nik uste bi norabide dituen egoera. 518 00:55:29,518 --> 00:55:33,778 Nik taldeari asko eman nion bere momentuan 519 00:55:33,778 --> 00:55:39,215 baina atzera begira daukadan oroitzapena da taldeak niri ere asko eman zidala. 520 00:55:39,215 --> 00:55:47,211 Eta azpimarratuko nukeen bigarren aspektua da partehartzaile kontzeptu hori 521 00:55:47,211 --> 00:55:49,421 askotan erabiltzen dugula arlo ezberdinetan 522 00:55:49,421 --> 00:55:52,863 beti ari gara partehartzaile izateaz hitz egiten 523 00:55:52,863 --> 00:55:56,733 baina azkenean praktikan jartzea ez da hain erraza. 524 00:55:56,733 --> 00:56:06,535 Eta nik uste Piraten eredua bai izan dela erabat kontzeptu horren materializazioa 525 00:56:06,535 --> 00:56:13,019 eta gainera modu egoki, jasangarri eta posible batean. 526 00:56:19,528 --> 00:56:22,943 Egia esan Piratak dira niretzat gauza asko. 527 00:56:22,943 --> 00:56:24,419 Ez dakit nola azaldu. 528 00:56:24,419 --> 00:56:28,312 Nik nituen 15-16 urte eta lehenago ere parte hartu nuen jokuetan... 529 00:56:28,312 --> 00:56:33,192 auzokoekin, deitu eta "etorri jokuetara" eta joan eta jokuetan egon Aste Nagusian 530 00:56:33,192 --> 00:56:35,780 Piraten gauza batzuetan parte hartu, baina hori zen. 531 00:56:35,780 --> 00:56:39,961 15-16 urte nituela halako batean Alde Zaharrean harrapatu ninduten eta esan zidaten: 532 00:56:39,961 --> 00:56:43,696 "Onintza, dago Koadrilen mahai bat, etor zaitez ostiralean" 533 00:56:43,696 --> 00:56:45,820 eta nik oso ongi jakin gabe joan nintzen 534 00:56:45,820 --> 00:56:50,221 Kresala elkartera orduan, hor bildu ginen batzuk eta hor hasi zen nire esperientzia Piratetan. 535 00:56:50,221 --> 00:56:56,271 Hasieran Koadrilen Mahaitik jolas batzuk prestatzen, eta horrela urteak pasa dira geroztik 536 00:56:56,271 --> 00:56:59,963 geroz eta gauza gehiago egin ditugu eta niretzat Piratak dira gauza asko batera 537 00:56:59,963 --> 00:57:02,883 zeren izan zen nire lehen esperientzia horrelako mugimendu batekin. 538 00:57:02,883 --> 00:57:07,858 Egotetik 15 urterekin hor zure munduan eta bat-batean deskubritu nuen beste mundu bat 539 00:57:07,858 --> 00:57:12,940 mugimendu batean parte hartzeagatik, jende pila bat ezagutu dut geroztik Piratetan lanean 540 00:57:12,940 --> 00:57:18,940 esperientzia asko izan ditut bestela gauza askotan ez nituzkeenak egingo ez banintz Piratetan egongo. 541 00:57:18,940 --> 00:57:26,742 Eta niretzat izan da hasiera bat, ikustea benetan enpeñatzen bazara gauza batean, gauzak ongi ateratzen direla. 542 00:57:26,742 --> 00:57:29,764 Piratetan ikusten genuen gure lanak fruituak zituela 543 00:57:29,764 --> 00:57:34,641 eta gerora horrek nik uste asko lagundu nahi beste mila proiektutan. 544 00:57:41,550 --> 00:57:50,101 Beti esan dugu izan dela mugimendu bat parekidea, herrikoia eta partehartzailea 545 00:57:50,101 --> 00:57:56,593 baina askotan esan ez arren, nabaritzen da dela mugimendu oso humanoa. 546 00:57:58,623 --> 00:58:03,863 Egin da lekua Donosita bezalako hiri zail batean 547 00:58:03,863 --> 00:58:16,035 lortu dugu halako ekimen ganberro edo ezberdin bat finkatuta geratzea Donostiari batzuk deitzen dioten bezala, "en el marco incomparable". 548 00:58:17,604 --> 00:58:22,238 Pirata izatea da lo gutxi egin eta amets asko egitea. 549 00:58:24,884 --> 00:58:32,937 Donostiako Piratak azken 10 urteotan izan dugun oxigeno kolpe bakarretakoa izan da. 550 00:58:32,937 --> 00:58:41,463 Ia modu subterraneoan botereak Donostiako festetan inposatzen zuen logika iraultzen hasi ziren. 551 00:58:41,463 --> 00:58:50,223 Hautsi dute eta agerian oso presente jarraitzen duela jai partehartzaileak izateko herriak duen nahia, 552 00:58:50,223 --> 00:58:55,778 eta gainera, jasan dugun pribatizazio prozesu honekin jarratzaileak galdu beharrean, 553 00:58:55,778 --> 00:59:03,730 kalearen pribatizazioakin, festaren pribatizazioarekin, festaren merkantilizazioarekin 554 00:59:03,730 --> 00:59:12,539 festaren logika hori hausteko gai izan da eta denok parte hartu dezakegun festa bat eraiki dute. 555 00:59:19,345 --> 00:59:24,922 Nik uste azken urte hauetan Donostian egon den aldaketarik nabarmenena 556 00:59:24,922 --> 00:59:31,284 euskara eta euskal kulturaren ikuspegitik begiratuta, Piraten antolakuntza euskaraz izatea da. 557 00:59:31,284 --> 00:59:33,746 Hau da, Piratek euskaraz funtzionatzea. 558 00:59:33,746 --> 00:59:41,095 Aldaketarik haundiena izan da Piratek eman dutena Donostiaren euskalduntzean eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan. 559 00:59:46,655 --> 00:59:53,132 Zorionez nolabait positiboa, jendetsua, itxaropentsua 560 00:59:53,132 --> 01:00:02,983 eta gu, garai hartako partaideak pozik gaude azken finean nolabait helburuak lortzen direlako 561 01:00:02,983 --> 01:00:08,670 eta espiritua mantentzen da. Eta hori da guretzat positiboena. 562 01:00:08,670 --> 01:00:10,938 Helburu hori edo bete da. 563 01:00:10,938 --> 01:00:15,981 Zela Aste Nagusi alternatibo eta partehartzaile bat izatea 564 01:00:15,981 --> 01:00:20,718 beti kexatzen ibiltzen ginen gure Aste Nagusia kaka bat zela 565 01:00:20,718 --> 01:00:29,500 eta pixkana-pixkana eta jendearen lan gogoarekin lortu dugula gure Aste Nagusi hori. 566 01:00:40,468 --> 01:00:46,026 Esperientzia dibertigarria izan da barnetik hazten ikustea. 567 01:00:46,026 --> 01:00:49,624 Egin dugun lana izan da eta Aste Nagusia aldatu da horri esker. 568 01:00:49,624 --> 01:00:54,373 Bestela betikoa izaten jarraituko genukeen: su artifizialak ikusi eta izozkia jan. 569 01:00:59,267 --> 01:01:06,775 Esan dezakegu gaur egun Piraten mugimendua ezerezetik jaiotzetik... beno, ezerezetik edo denetik 570 01:01:06,775 --> 01:01:16,251 azken finean gazteon irudimena eta hainbat lagun talderen lana, hori dena izan zen Piratentzako. 571 01:01:16,251 --> 01:01:19,226 Eta hortik jaio zen mugimendu guztia. 572 01:02:01,894 --> 01:02:08,824 Niretzako Pirata izatea edo Pirata izan nahi izatea da Donostiako jaiengatik zeozer egin nahi izatea 573 01:02:08,824 --> 01:02:14,818 eta ni normalean kontzertu argazkietan ibiltzen naizenez, hor sartu nintzen pixka bat kontaktuan 574 01:02:14,818 --> 01:02:19,579 eta horrelako gauza batean parte hartzea kriston harrotasuna da. 575 01:02:19,579 --> 01:02:22,259 Ez dakit, ez dago besterik. 576 01:02:22,259 --> 01:02:26,655 Hasieran, duela hamar urte hasi zirenak mugimenduan komunikazioan lanetan 577 01:02:26,655 --> 01:02:29,019 kartelgintzan, eskuzko lanekin eta hasi ziren, 578 01:02:29,019 --> 01:02:33,219 eta gaur egun beste tresna batzuk daude, teknologiak aurrera egin du 579 01:02:33,219 --> 01:02:40,873 eta sare sozialak, aplikazioak, zuzeneko jarraipenak, argazki galeriak, bideoak... erabiltzen ditugu. 580 01:02:40,873 --> 01:02:48,638 Azken finean gure lana da transmititzea mugimenduaren baloreak ahalik eta jende gehienari, ahalik eta modu positiboenean. 581 01:02:56,147 --> 01:03:01,729 Pentsatzen dut, egunerokotasunean, Euskal Herrirako, Donostiarako 582 01:03:01,729 --> 01:03:05,092 bizi eredu edo jendarte eredu ezberdin baten alde lanean ari garen bezala 583 01:03:05,092 --> 01:03:09,910 jaietan ere berdin egin behar dela eta egin nahi dugula. 584 01:03:09,910 --> 01:03:16,115 Sara ere txiki-txikitatik, nik uste jaio baino lehen Pirata zela 585 01:03:16,115 --> 01:03:20,403 eta lehengo urteko Aste Nagusian ere hor egon zen 586 01:03:20,403 --> 01:03:27,987 "Abordaia Txikian", noski Erromerian, Irrikitaldia eta Abordaia oraingoz niretzako dira, 587 01:03:27,987 --> 01:03:35,259 baina argi dago, Pirata izateak suposatzen duen guzti hori, horregatik dira Pirata. 588 01:03:35,259 --> 01:03:45,155 (Bertso inprobisatzailea) Izan Pirata eta ipini belak haizearen kontra 589 01:03:45,155 --> 01:03:55,653 izan Pirata eta zeharkatu hainbeste itsaso mota 590 01:03:55,653 --> 01:04:04,980 izan Pirata eta mareei egin ezaiezue borroka, 591 01:04:04,980 --> 01:04:13,514 izan Pirata ez gelditu inoiz, eta aingurarik ez bota 592 01:04:13,514 --> 01:04:23,922 izan Pirata hiri oso bat dago abordatzeko eta. 593 01:06:18,855 --> 01:06:26,794 Ekoizpena, errealizazioa eta edizioa: Joseba San Sebastian eta Peru Isasi. 594 01:06:28,425 --> 01:06:36,959 Kamerak 595 01:06:37,790 --> 01:06:53,676 Partehartzaileak 596 01:06:56,076 --> 01:07:16,394 Izan Pirata! 597 01:07:16,871 --> 01:07:19,186 Behe-lainozko egun batez atera ginen portutik 598 01:07:19,186 --> 01:07:21,565 Mastan mila koloredun bandera jarrita zutik 599 01:07:21,565 --> 01:07:23,982 Enbatek eta arrokek jarraitu arren gertutik 600 01:07:23,982 --> 01:07:26,486 Donostia abordatzen aritu gara ordutik. 601 01:07:26,486 --> 01:07:28,959 Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen Pirata 602 01:07:28,959 --> 01:07:31,589 Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta 603 01:07:31,589 --> 01:07:33,916 Belak zabalduta eta auzolanari tiraka 604 01:07:33,916 --> 01:07:37,366 Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa . 605 01:07:37,366 --> 01:07:40,236 Izan gaitezen Pirata! 606 01:07:42,436 --> 01:07:47,594 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 607 01:07:47,594 --> 01:07:52,512 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak 608 01:07:52,512 --> 01:07:57,635 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 609 01:07:57,635 --> 01:08:03,146 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak 610 01:08:03,146 --> 01:08:12,840 Hamar! Batu ditugu indarrak Lortu! Mundu berri baten mapa. 611 01:08:12,840 --> 01:08:23,610 Hamar! Batu ditugu indarrak Lortu! Mundu berri baten mapa. 612 01:08:42,104 --> 01:08:44,434 Zatoz zabaldu gaitezen itsaso berrietara 613 01:08:44,434 --> 01:08:46,896 Zatoz itsatsi ezazu zure bandera mastara 614 01:08:46,896 --> 01:08:49,147 Zatoz txalupa euskaldun, parekide honetara 615 01:08:49,147 --> 01:08:51,753 Hamar urteren ondoren gero eta gehiago gara. 616 01:08:51,753 --> 01:08:54,378 Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata 617 01:08:54,378 --> 01:08:56,740 Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta 618 01:08:56,740 --> 01:08:59,214 Belak zabalduta eta auzolanari tiraka 619 01:08:59,214 --> 01:09:03,130 Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa. 620 01:09:03,130 --> 01:09:06,739 Izan gaitezen pirata! 621 01:09:08,755 --> 01:09:14,720 Ea Piratak, eskerrik asko Piratak! 622 01:09:14,720 --> 01:09:20,813 Izan ere zuei esker Donosti dagoeneko ez da Ñoñosti, Donostia da! 623 01:09:20,813 --> 01:09:23,293 Eskerrik asko! 624 01:09:23,293 --> 01:09:28,916 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak. 625 01:09:28,916 --> 01:09:38,936 Hamar. Batu ditugu indarrak. Lotu. Mundu berri baten mapa. 626 01:09:38,936 --> 01:09:48,371 Hamar. Batu ditugu indarrak. Lotu. Mundu berri baten mapa. 627 01:10:13,837 --> 01:10:18,725 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 628 01:10:18,725 --> 01:10:23,607 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak 629 01:10:23,607 --> 01:10:28,463 Belak, zabaldu ditugu, Batu ditugu indarrak 630 01:10:28,463 --> 01:10:33,593 Lotu, guregana eta batu ditzagun indarrak 631 01:10:36,162 --> 01:10:42,169 Mundu berri baten mapa 632 01:10:42,184 --> 01:10:46,914 Batu ditzagun indarrak 633 01:10:46,914 --> 01:10:49,946 Mundu berri baten mapa 634 01:10:50,807 --> 01:10:54,658 ...ahaztu ditugunei, erabilitako irudi eta soinuak sareratu dituzuenei 635 01:10:54,658 --> 01:10:57,559 era batera ala bestera lagundu gaituzuenei 636 01:10:57,559 --> 01:11:00,052 lan luze honekin pazientzia izan duzuenei 637 01:11:00,052 --> 01:11:01,631 amorruaren indarrari. 638 01:11:01,631 --> 01:11:03,627 Ilargi tabernako lagunei. 639 01:11:03,627 --> 01:11:05,430 Eliri, Josebari eta gurekin ez zaudeten Pirata guztiei. 640 01:11:05,431 --> 01:11:07,383 Zuei esker edozer da posible Donostia Piratan. 641 01:11:09,554 --> 01:11:14,716 Donostiako Piratak. 2013. Donostia. Euskal Herria. 642 01:11:15,978 --> 01:11:32,007 Creative Commons - Aitortu - Partekatu.