Ponyo

Luistxo Fernandez 2008/11/11 05:40:00 GMT+1

Gake no Ue no Ponyo (2008) (zuzendaria: Hayao Miyazaki), Itsasertz gaineko Ponyo, Hayao Miyazakiren eta Ghibli faktoriaren 2008ko azken luzemetraia da.

Chihiroren Bidaia edo Mononoke Printzesa ikusi badituzu, badakizu zer nolako maisulana izan daitekeen. Gaztelaniaz apur bat autoreaz eta Ponyon egin duten lan ikaragarriaz. Esteka: IMDB

Haurrentzako filma da, baina fantasia gustagarria ere bai.

Hiru aukera doaz erantsitako fitxategian, Quad, Vision eta CAM izenarekin markatuak, bertsio hauekin bateragarriak hurrenez hurren:

 Ponyo[2008]DvDrip-H264 Quad Audio[Jap Eng Fre Spa]AC3 5.1[DXO]
 Ponyo.On.The.Cliff.2008.DVDRip.XviD-ViSiON
 Ponyo On The Cliff By The Sea (2008) (Studio Ghibli) CAM

Quad bersioa MKV bat da, azpidatziak integratuak ditu, aukeran, en-fr-es

eta audioa, jp-en-fr-es (hemen beti gomendatzen dugu jatorrizkoa entzutea, kasu honetan japonieraz noski). CAM bertsioa 700 Mb-ko fitxategia da, aretoko kameraz grabatua baina kalitate ona du (eta japonieraz dago).

application/rar Ponyo-eus.rar — application/rar, 53 KB
Mitxel dio:
2008/09/22 15:10
Gake No Ue No Ponyo filmaren eMule lotura: Gake No Ue No Ponyo.avi
Luistxo dio:
2012/03/31 10:52

Aspaldi CAM bertsio baterako egokitu nuena, orain ganorazko beste aukera batzuekin sinkronizatua, MKV batekin eta hortik dabilen DVDrip batekin bateragarria. Fitxategi horiekin sarrera zaharra eguneratu dut.

Bene-benetan merezi duen Hayao Miyazakiren film bat.