Mononoke Hime

Azpitituluak-eus 2008/09/16 06:29:00 GMT+1

Mononoke Printzesa 1997ko animazio film zoragarri bat da, Hayao Miyazaki jeinu japoniarrarena, Ghibli estudioen lana.

Estekak: Rotten tomatoes | IMDB | Wikipedia (en)

Gaztelaniazko fitxategiaren gainean egindako adaptazioa da hau. Espiritu del Bosque delakoa, Basajaun bihurtu dut.

Hiru aukera daude erantsitako fitxategian. Torrentetan aurkitzeko, Gopo bertsioa izan daiteke egokiena, jatorrizko audioa japonieraz du eta. Hain zuzen ere, hauxe da bertsio hori:

 Mononoke.hime.[Princess.Mononoke].1997.HDTVRip.H264.AAC.Gopo

Lupin izenekoa, berriz, bertsio hauekin etorriko da bat:

 Mononoke.Hime.1997.DVDRip.JAP.XviD.-.ITA.JAP.AC3.(6ch).By.iNOS&RHP
 1997Mononoke_Hime(x264_AC3)_Lupin.mkv
 Mononoke.Hime.1997.XviD.AC3.niizk.mkv. 

Eta Txus izenekoa, azkenik, lagun baten DVDtik jaso nuenari dagokiona da. Ezin izan dut identifikatu sarean topa daitekeen bertsio jakin bati ote dagokion, baina baten batentzat baliagarria balitz, badaezpada hura ere kargatzen dut.

Zip archive MononokeEu.zip — Zip archive, 97 KB
Darko dio:
2008/09/24 04:11
Kaixo luistxo! Eskerrik asko azpititulu hauengatik, noizbait film hau itzultzeko asmoa banuen nik.

Ez gaizki hartu baina akatsen batzuk ikusi ditut hala ere. Horiek zuzentzeko baimenik ematen al duzu?

Azkenik, filma jatorrizko bertsioan non lortu jartzea asko eskertuko nizuke (hemen eta film guztietan orokorrean). Ikusi arte!
luistxo dio:
2008/09/24 18:37

Mesedez zuzendu nahi duzuna, eta hona kargatu, erantzunen artean artxibo erantsiak ere gehitu baitaitezke.

Filma eskuratzeari buruz... hainbat bide daude, eta espero dut jendeak laguntzea Wikitik dokumentatzen. Nik Mononoke lagun baten opari gisa jaso nuen, bere disko gogorretik.

Filma eskuratzeko, DVD-a Amazonen eros . Elkar.com denda euskaldunean deskatalogatua dagoela ikusi dut. DVDa edukita, bideoa erauzi edo ripeatu soinu banda orijinalarekin eta...

Luistxo dio:
2011/12/03 10:34

Aukera bat gehiago, bateragarri izango dena bertsio hauekin:

 Mononoke.Hime.DVDRiP.XviD.[LioNetwork.Net]
 Mononoke-Hime.DVD(H264.AC3)[KAA][D8313503].mkv

Gozatu Ghibli animazio estudioen harribitxi honekin!



Deskargatu
Luistxo dio:
2012/06/13 11:59

Aspaldi kargatutako azpititulu bertsioa lagun baten kopiarekin jaso nuen, eta identifikatu gabe neukan bertsio hura. Orain, izen zehatzarekin aurki daitezkeen bertsio batzuetarako sinkronizazioak dakartzat, eta horiek kargatu ditut sarrera nagusian.